Burgosko Itzulia
2024/03/02 - 13:17
Maila goreneko txirrindularitza lasterketa onenak, EITB Median
Giroa, Tourra, Paris-Niza, Itzulia, Indurain Saria, Flandriako Tourra, Paris-Roubaix, Amstel, Fleche, Lieja, Alpeetako Tourra, Romandiako Tourra, Dauphine, Suitzako Tourra, Burgosko Itzulia, Donostiako Klasikoa, Getxoko Zirkuitua, Poloniako Tourra eta Paris-Tours, ETB1en eta eitb.eus-en ikusgai.
2023/10/17 - 18:34
Gizonezkoen eta emakumezkoen 2023ko UCI World Tourreko egutegia
Emakumezkoen lehen proba, Down Under Tourra, urtarrilaren 15ean hasiko da. Gizonezkoak bi egun geroago hasiko dira lehiatzen, proba berean.
2023/08/19 - 19:03
Roglic, Vlasov eta Yatesen arteko lehia Lagunas de Neilan Burgosko Itzulia irabazteko
Primoz Roglic, Adam Yates eta Aleksandr Vlasoven artean lehiatu da 2023ko Burgosko Itzuliko azken etapa, sailkapen nagusiko lehen postuetan zeuden hiruren artean. Azkenean, Roglic nagusitu da.
2023/08/19 - 19:01
Roglicek irabazi du 2023ko Burgosko Itzulia, azken etapan garaipena bereganatuta
Primoz Roglic da Burgosko Itzuliko irabazlea. Esloveniarrak bi etapa garaipen poltsikoratu ditu 2023ko edizioan eta onena izan da. Alexandr Vlasov izan da bigarren sailkapen nagusian eta Adam Yatesek osatu du podiuma, hirugarren amaituta. Etapan, aldiz, Yates izan da bigarren eta Vlasov hirugarren.
2023/08/18 - 19:38
Lazkano: ''Hemen irabaztea, etxetik gertu, polita da''
Oier Lazkanok (Movistar) irabazi du Burgosko Itzuliko laugarren etapa, eta garaipena bereganatu ostean adierazpenak hauexek egin ditu (adierazpenak gaztelaniaz)
2023/08/18 - 19:22
Oier Lazkanok irabazitako Burgosko Itzuliko 4. etapako azken kilometroa
Burgosko Itzuliko laugarren etapa irabazi du Oier Lazkano Movistar taldeko txirrindulariak. Bideo honetan duzu ikusgai etapako azken kilometroa.
2023/08/18 - 19:21
Oier Lazkanok bereganatu du Burgosko Itzuliko 4. etapa
Ihesaldiko taldeburua izan da eta esprintean gailendu zaio bigarren izan den Santiago Buitrago kolonbiarrari.
2023/08/18 - 18:56
Jokin Murguialdayk Burgosko Itzulia utzi du, 4. etapan erorikoa izan ostean
Caja Rural-Seguros RGA taldeko Jokin Murguialday euskal txirrindulariak Burgosko Itzulia utzi du. Lurrera jon da helmugarako 41 kilometro falta zirenean, eta ezin izan du lasterketan jarraitu. Ukondoan hartu du min.
2023/08/17 - 20:20
Villarcayon irabazi eta Burgosko Itzuliko lider jarri da Roglic
Esloveniako txirrindulariak aise gainditu ditu aurkariak lau txirrindulariko esprint txikian. Haren atzetik sartu dira Vlasov eta Yates, bigarren eta hirugarren postuan, hurrenez hurren.
2023/08/17 - 19:36
Burgosko Itzuliko 3. etapako azken kilometroa
2023ko Burgosko Itzuliko 3.etapa esprintean erabaki da. Primoz Roglic (Jumbo-Visma), Adam Yates (UAE), Aleksandr Vlasov (Bora-Hansgrohe) eta Damien Howsonen (Q36.5 Pro) artean lehia handia egon da.
2023/08/16 - 20:29
Palzerrek txikituta amaitu du Burgosko Itzuliko taldekako erlojupekoa
Toni Palzer Bora-hansroheko txirrindulariak utzi digu Burgosko Itzuliko 2. etapako taldekako erlojupekoaren irudi esanguratsuenetako bat. Alemaniarra lurrera joan da helmuga gurutzatu ostean.
2023/08/16 - 20:14
Burgosko Itzuliko 2. etapako taldekako erlojupekoaren laburpena
2023ko Burgosko Itzuliak atzean utzi du 2. etapa. Taldekako erlojupekoa jokatu da, eta bideo honetan dituzu ikusgai momentu esanguratsuenak.
2023/08/16 - 19:14
Jumbo-Vismak irabazi du Burgosko Itzuliko taldekako erlojupekoa, eta Valter da lider berria
Attila Valterrek jantzi du liderraren elastikoa, Jumbo-Visma bere taldeak garaipena bereganatu ostean bigarren etapako taldekako erlojupekoan. Movistar izan da bigarren, eta Bora-hansgrohe hirugarren.
2023/08/15 - 20:05
Juan Sebastian Molano da Burgosko Itzuliko liderra, 1. etapa esprintean irabazita
Bigarren Ivan Garcia Cortina izan da, eta hirugarren, Edoardo Affini. Xabier Berasategi (Euskaltel) mendiko sailkapeneko lider jarri da.
2023/08/15 - 18:57
Burgosko Itzuliko 1. etapako azken kilometroa, Sebastian Molanoren garaipenarekin
Kolonbiarra azkarrena izan da Burgosko Itzuliko lehenengo etapako esprintean.
2023/08/07 - 18:51
2023ko Burgosko Itzuliko etapen profilak eta ibilbidea
Burgosko lasterketaren XLV. ekitaldia ETB1en ikusi ahalko da egunero, zuzenean, baita eitb.eus-en streaming bidez ere.
2023/05/18 - 20:20
Lorena Wibes herbeheretarrak irabazi du Burgosko Itzuliko lehen etapa
Wiebesek, Europako txapeldunak, Elisa Balsamo (Trek-Segafredo) Italiako txapelduna eta Chloe Dygert estatubatuarra gainditu ditu helmugan.
2023/01/05 - 17:01
Goi-mailako txirrindularitzako lasterketa ugari izango dira ikusgai 2023an EITBn
2023an hainbat eta hainbat izango dira EITBk eskainiko dituen lasterketak. Bideo honetan txirrindularitza menuaren nondik norakoak ikus daitezke.
2022/08/06 - 19:49
Burgosko Itzuliko 5. etapako azken 3 kilometroak
Neilako urmaeletarako igoeran erabaki da Burgosko Itzuliko azken jardunaldia. Joao Almeidak irabazi du etapa eta Pavel Sivakovek irabazi du itzulia.
2022/08/06 - 19:10
Sivakovek irabazi du Burgosko Itzulia; Almeida, nagusi Neilan
Joao Almeidak garaipena bereganatu du Neilako aintziretan amaitu den etapan. Pavel Sivakov hirugarren izan da eta Burgosko Itzulia bereganatu du.