Burgosko Itzulia
2022/08/05 - 19:03
Burgosko Itzuliko laugarren etapako azken bi kilometroak
Burgosko Itzulia azken txanpan sartu da jada. Bideo hoinetan dituzu ikusgai laugarren etapako azken kilometroak.
2022/08/05 - 12:48
2022ko Burgosko Itzuliko etapen profilak eta ibilbidea
Burgosko lasterketaren XLIV. ekitaldia ETB1en ikusi ahalko da egunero, zuzenean, 15:00etatik aurrera, baita eitb.eus-en streaming bidez ere.
2022/08/04 - 19:54
Tronchonek palmaresa estreinatu du Burgosko 3. etapan, eta Pavel Sivakov lider jarri da
Biak ihes eginda iritsi dira Villarcayoko helmugara, eta, euren arteko esprintean, AG2R taldeko frantziarra gailendu da.
2022/08/04 - 19:24
2022ko Burgosko Itzuliko 3. etapako azken kilometroa
2022ko Burgosko Itzuliko 3. etapa esprintean erabaki da bi iheslarien artean, eta lider aldaketa ekarri du. Ikusi hemen etapako azken kilometroa.
2022/08/03 - 19:50
Timo Roosenek irabazi du Burgosko Itzuliko bigarren etapa, azken kilometroko erorikoak baldintzatu duena
Jumbo taldeko hiru kidek bereganatu dituzte jardunaldiko lehen hiru postuak, Dekker haien taldekideak eragindako pilaketa saihestu ondoren.
2022/08/03 - 19:23
Hainbat txirrindulari lurrera, Burgosko Itzuliko bigarren etapako azken kilometroan izan den erorikoan
Burgos Itzuliko bigarren etapa amaitzeko 700 metro falta zirenean erorkoa izan da tropelean. Hainbat txirrindulari lurrera joan dira.
2022/08/02 - 19:43
2022ko Burgosko Itzuliko 1. etapako azken kilometroa: Buitrago, garaile
Santiago Buitrago kolonbiarrak irabazi du Burgosko Itzuliko lehen etapa, azken igoeran indartsuena izan ostean. Bideo honetan etaparen azken kilometroa ikus daiteke.
2022/07/19 - 22:12
Jai Hindleyk, 2022ko Giroko irabazleak, Burgosko Itzulian parte hartuko du
World Tourreko Israle-Premir Tech taldeak eta Eolo Kometa taldeak ere irteera lerroan izango diren txirrindulariak aurkeztu dituzte.
2022/05/22 - 20:37
Juliette Labousek irabazi du Burgosko Itzulia, eta Demi Volleringek Neilan amaitutako azken etapa
Ane Santesteban bederatzigarren izan da helmugan, eta postu bera egin du sailkapen nagusian.
2021/08/07 - 21:11
2021eko Burgosko Itzuliko sailkapenak
Abuztuaren 3a eta 7a artean egingo da lasterketaren 43. ekitaldia. Hemen kontsulta ditzakezu etapa bakoitzeko sailkapenak eta sailkapen nagusia.
2021/08/07 - 18:51
Mikel Landak bereganatu du Burgosko Itzulia
Murgiako txirrindulariak Romain Bardet liderrak ezustean izandako egun txarra baliatu du lasterketa irabazteko.
2021/08/06 - 19:36
Molanok etapa garaipena kendu dio Aberasturiri azken hasperenean
Juan Sebastian Molanok irabazi du Burgosko Itzuliko laugarren etapa, esprint estuan Jon Aberasturi eta Vincenzo Albanese mendean hartuta. Lasterketa amaitzeko etapa bakarra falta da eta Romain Bardet da sailkapen nagusiko liderra.
2021/08/06 - 18:58
Burgosko Itzuliko laugarren etapako Molano eta Aberasturiren arteko esprint estua
Esprintean erabaki da Burgosko Itzuliko laugarren etapako irabazlea. Juan Sebastian Molano eta Jon Aberasturi izan dira protagonista amaierako metroetan. Bideo honetan duzu ikusgai azken kilometroa.
2021/08/05 - 19:38
Burgosko Itzuliko 3. etapako azken kilometroak
Burgosko Itzulia azken txanpan sartu da, hirugarren etapa gainditu ostean. Bideo honetan duzu ikusgai azken kilometroetan gertatu dena.
2021/08/05 - 18:51
Etapa garaipena eta lidergoa Bardetentzat Burgosko Itzulian; Landa hirugarren izan da, eta Nieve laugarren
Romain Bardetek irabazi du hirugarren etapa eta lasterketako lider berria da. Frantziarrak 39 segundo atera dizkio Pozzovivo, Mikel Landa eta Mikel Nieveren taldeari. Landa bigarren da sailkapen nagusian, liderrarekiko 45 segundora.
2021/08/04 - 19:19
Molanok irabazi du Burgosko Itzuliko bigarren etapa eta Serrano da lider berria
Juan Sebastian Molanok garaipena lortu du esprint estuan Dainese eta Trentin mendean hartuta. Jon Aberasturi bosgarren izan da. Lider aldaketa egon da, eta Gonzalo Serrano kokatu da sailkapen nagusiko lehen postuan.
2021/08/04 - 19:01
Burgosko Itzuliko bigarren etapako irabazlea erabaki duen esprint estua
2021eko Burgosko Itzuliak gainditu du jada bigarren etapa eta bideo honetan ikus dezakezu azken kilometroan gertatu dena.
2021/08/03 - 19:56
Burgosko Itzuliko lehen etapako azken kilometroa
Hasi da jada 2021eko Burgosko Itzulia eta bideo honetan ikus dezakezu azken 1.000 metroetan gertatu dena.
2021/08/03 - 19:45
Egan Bernalek erorikoa izan du Burgosko Itzuliko lehen etapan
Burgosko Itzuliko estreinako etapa amaitzeko 20 kilometro falta zirenean Egan Bernal eta beste txirrindulari batzuek erorikoa izan dute. Kolonbiarra garaipena lortzeko aukera gabe geratu da.
2021/08/03 - 19:26
Planckaertek irabazi du Burgosko Itzuliko estreinako etapa eta sailkapen nagusiko liderra da
Edward Planckaert belgikarra nagusitu da lehen etapan eta liderraren elastikoa jantzi du. Mikel Landa bederatzigarren izan da.