Beñat Rezusta
2025/02/10 - 15:44
Gauza asko erabakitzeke, azken jardunaldiari begira
Igandean, Ezkurdia eta Rezusta zuzenean sailkatu ziren finalerdietara. Sailkapeneko lehen hiru tokiak nork hartuko zituen argituta, gainerako guztia datorren asteburuan argituko da, ligaxkaren 14. eta azken jardunaldian.
2025/02/09 - 22:06
Ezkurdia eta Rezusta zuzenean sailkatu dira finalerdietara (16-22)
Aspekoek Urrutikoetxea (Lasoren ordezkoa) eta Iztueta gainditu dituzte Eibarko Astelena pilotalekuan jokatutako partidan. Partida berdinduta joan da 16-16koa jarri duten arte. Ondoren, 0 eta 6ko partzialari esker, bikote urdinak lortu du garaipena.
2025/02/01 - 00:44
Peñak eta Albisuk jarraipena eman diote bolada onari, Ezkurdia eta Rezusta garaituta (13-22)
Baikoko bikoteak Binakako Txapelketako liderrak menderatu ditu 13-22, 4. garaipena lortuz 12. jardunaldian, eta bizirik jarraitzeko aukerak areagotu ditu horrela.
2025/01/20 - 14:58
Binakako Txapelketako 10. jardunaldiko tanto onenak
Eskuz Binakako Pilota Txapelketako 10. jardunaldia jokatu dute asteburuan, eta neurketek utzitako tanto onenak bildu ditugu bideo honetan.
2025/01/18 - 22:45
Ezkurdiak eta Rezustak aise menderatu dituzte Altuna eta Aranguren (11-22)
Joseba Ezkurdiak eta Beñat Rezustak Binakako Txapelketako 8. puntua bereganatu dute, Jokin Altunari eta Aitor Arangureni 11-22 irabazita, Labriten.
2025/01/17 - 14:35
Jokin Altuna osatu da, eta jokatu egingo du Labriten
Amezketakoak eta Arangurenek Ezkurdiari eta Rezustari egingo diete aurre.
2025/01/13 - 15:38
Laso eta Iztueta lidertzan dira, bakar-bakarrik
Binakakoaren 9. jardunaldiak gauzak estutu egin ditu sailkapena goiko zein beheko aldetik. Behetik, Zabalak eta Bikuñak Altuna eta Aranguren ordezkatu zituzten, baina ezin izan zuten garaipenik lortu. Etxeberriak eta Martijak, aldiz, euren lehen puntua lortu zuten.
2025/01/04 - 21:54
Zazpigarren garaipena Ezkurdia eta Rezustarentzat (22-16)
Ezkurdia eta Rezusta Binakako Txapelketako sailkapenaren gorenean kokatu dira, zortzigarren jardunaldiko partidan Elordi eta Zabaleta mendean hartuta (22-16). Hala, Aspeko bikotea txapelketa paregabea egiten ari da, partida bakarra galdu baitu.
2024/12/28 - 13:12
Ezkurdiaren eta Rezustaren bolada onak ez du etenik (22-21)
Aspeko pilotariek seigarren garaipena lortu dute Binakako Txapelketan, Jaka eta Imaz tanto bakarrarengatik mendean hartuta. Aurkariek aurre egin diete, eta gutxigatik ez dute lortu partida zail bati buelta ematea.
2024/12/27 - 18:16
Ezkurdia eta Rezusta, ezusteko liderrak bostetik bost irabazita
Tolosak eta Barañainek amaiera eman zioten atzo Binakako Txapelketako bosgarren jardunaldiari, eta gaur Lodosak hartuko du lekukoa seigarrenari hasiera emateko. Joseba Ezkurdia eta Beñat Rezusta dira sailkapenaren buruan, bost garaipen erdietsi eta gero.
2024/12/25 - 21:54
Ezkurdiak eta Rezustak bostetik bost puntu lortu dituzte, Mariezkurrenari eta Artolari 22-15 irabazita
Gorriak izan dira nagusi Gabon egunean Eibarko Astelena frontoiak jokatutako partidan. Ezkurdiak eta Rezustak 22-15 hartu dituzte mendean Mariezkurrena eta Artola. Hori dela eta, orain arteko neurketa guztiak irabazita, lehen postuan daude.
2024/12/21 - 22:50
Ezkurdiaren eta Rezustaren gozamena, Peñaren eta Albisuren sufrikarioa (22-14)
Joseba Ezkurdiak eta Beñat Rezustak laugarren puntua bereganatu dute Binakako Txapelketako ligaxkan, Jon Ander Peñari eta Jon Ander Albisuri 22-14 irabazita, Labriten.
2024/12/15 - 22:18
Ezkurdiak eta Rezustak Altuna eta Aranguren garaitu dituzte gorenean jarraitzeko (11-22)
Partida parekatu hasi da markagailua 9-10 jarri arte. Hortik aurrera Ezkurdia eta Rezusta jaun eta jabe ibili dira eta hirugarren garaipena eskuratu dute.
2024/11/30 - 00:38
Ezkurdia eta Rezustak indartsu hasi dute Binakakoa, Elordi eta Zabaleta menderatuta (22-12)
Joseba Ezkurdiak eta Beñat Rezustak 22-12 irabazi diete Aitor Elordi eta Jose Javier Zabaletari Binakako Txapelketari hasiera eman dion partidan, Beasainen. Hasieratik agindu dute frontoian, tantoak azkar bukatuz eta aurkariei buelta emateko aukerarik eman gabe.
2024/11/29 - 11:05
Binakako Txapelketaren lehen jardunaldia, ETB1en eta eitb.eus-en
Gaur, ostirala, abiatuko da aurtengo Binakako Pilota Txapelketa, Beasainen, Ezkurdia-Rezusta eta Elordi-Zabaleta bikoteek jokatuko duten partidarekin. Serie B Txapelketa ere gaur hasiko da, Zubizarreta III-Morgaetxebarria vs. Senar-Eskiroz neurketarekin.
2024/11/27 - 15:59
Ezkurdia-Rezusta eta Elordi-Zabaleta bikoteek aukeratu dute Txapelketako lehen partidarako materiala
Ezkurdia-Rezusta eta Elordi-Zabaleta bikoteek jokatuko dute Binakako Txapelketaren lehen jardunaldia, ostiral honetan, Beasainen. Asteazken honetan aukeratu dute materiala, eta hasteko gogoz daudela adierazi dute.
2024/11/26 - 16:19
2025eko Binakako Pilota Txapelketa aurkeztu dute gaur goizean
Zortzi bikote arituko dira lehian, Elordi eta Zabaleta egungo irabazleen txapelak eskuratzeko. Final handia martxoaren 30ean izango da, Iruñean, Nafarroa Arenan.
2024/10/06 - 22:16
2024ko CaixaBank Masterseko sailkapena, emaitzak eta egutegia
Txapelketa uztailaren 19ko asteburuan hasi, eta urriaren 6an amaituko da, eta finala Iruñean jokatuko da.
2024/09/29 - 23:06
Peio Etxeberria eta Beñat Rezusta, San Mateo Torneoko txapeldunak
Gipuzkoarra eta nafarra 22 eta 12 nagusitu dira Javier Zabalaren eta Jose Javier Zabaletaren aurka jokatutako finalean. Rezustak bost San Mateo final jokatu eta bostak irabazi ditu.
2024/09/25 - 17:15
Etxeberriak eta Rezustak San Mateo Torneoan aurrera egiteko aukera dute
Ez zen partida erraza izan, baina Peio Etxeberriak eta Beñat Rezustak Laso eta Iztueta garaitu dituzte. Beraz, ostegunean, Peña eta Albisuren aurka arituko dira, San Mateo Torneoan aurrera egiteko.