Beñat Rezusta
2025/08/30 - 02:09
Altuna eta Rezusta nagusitu dira Donostia Hiriko finalean (22-6)
Altuna eta Rezusta aise nagusitu dira Artola eta Iztuetaren aurka Donostia Hiria txapelketako finalean. Aspeko bikoteak 22-6 menderatu du Baikokoa, final bikaina jokatuz.
2025/08/09 - 02:13
Larrazabal eta Mariezkurrena, Andre Maria Zuriaren Torneoko txapeldun argiak (7-22)
Partida ez da aurreikusten zen bezain lehiatua izan, eta Iker Larrazabalek eta Jon Mariezkurrenak garaipen erraza lortu dute Jokin Altuna eta Beñat Rezustaren aurka, 7-22 nagusituz.
2025/08/06 - 22:41
Altuna III.ak eta Rezustak lortu dute Andre Maria Zuriaren finalerako txartela
Abuztuaren 8an jokatuko da Andre Maria Zuria Txapelketako finala. Gaurko garaipenaren ondoren, Altuna III.ak eta Rezustak jokatuko dute Larrazabal eta Mariezkurrena II.aren aurka.
2025/07/02 - 14:45
Binakako San Fermin Txapelketa uztailaren 5etik 14ra artean jokatuko da
Lau bikotek badute jada multzoen faserako txartela ziurtatuta: Etxeberria-Zabaleta, Artola-Iztueta, Altuna III-Bikuña eta Peña II-Mariezkurrena II. Horiez gain, Urrutikoetxea-Albisu vs Larazabal-Imaz eta Ezkurdia-Martija vs Elordi-Rezusta partidetako irabazleek osatuko dute txapelketa.
2025/06/16 - 15:22
2025eko CaixaBank Mastersa uztailaren 18an hasi eta irailaren 14an amaituko da
Aurkeztu dute jada 2025eko CaixaBank Mastersa. Txapelketa uztailaren 18an hasiko da. Finala irailaren 14an jokatuko da. Altuna III-Imaz, Artola-Martija, Ezkurdia-Iztueta, Zabala-Mariezkurrena II, Larrazabal-Rezusta, Jaka-Zabaleta eta Elordi-Albisu bikoteek parte hartuko dute.
2025/06/10 - 23:13
Astebeteko oporraldia amaituta, Jokin Altuna kantxan da, berriro ere
Buruz Buruko txapeldunak Bergaran jokatu du, asteartean, Julen Martijarekin batera; Joseba Ezkurdia eta Beñat Rezusta Binakako txapeldunak menderatu dituzte, 22-18.
2025/04/16 - 17:34
Rezustak kontratua berritu du Asperekin 2028ko martxora arte
Beñat Rezustak eta Aspek 2028ko martxoaren 31ra arte luzatu dute bi aldeak lotzen dituen kontratua. Hala, bada, Bergarakoak hiru urte gehiagoz jarraituko du Eibarko enpresan.
2025/04/01 - 00:00
Binakako Txapelketako finaleko hiru tantorik onenak
Iñaki Artolak eta Joseba Ezkurdiak egin dituzte tantorik onenak, Binakako Txapelketako finalean.
2025/03/31 - 23:40
Beñat Rezusta: ''Ez nuen espero, inondik inora, hiru txapelekin egotea''
Bergararrak hirugarren aldiz lortu du garaipena Binakako Txapelketan; oraingoan, Joseba Ezkurdia izan du bikotekide, eta arbizuarraren lana goraipatu du finalaren biharamunean.
2025/03/31 - 17:24
Ezkurdia vs Larrazabal partidarekin abiatuko da Eskuz Banakako Pilota Txapelketa
Buruz Buruko Txapelketa apirilaren 4an hasiko da Azkoitian, eta finala ekainaren 1ean jokatuko da Bilbon.
2025/03/31 - 11:53
Ezkurdia eta Rezusta Binakako txapeldunei harrera beroa egin diete Arbizun
Joseba Ezkurdia eta Beñat Rezusta dira 2025eko Binakako Txapelketako txapeldunak. Artola-Mariezkurrena II bikoteari finala 22-20 irabazi ostean, Ezkurdiaren herrian, Arbizun, egin diete harrera bikote irabazleari.
2025/03/31 - 11:30
Joseba Ezkurdiak irabazi du Pilotari Onenaren EITB Saria
Joseba Ezkurdiak jaso zuen igandean EITBren Pilotari Onenaren saria, Joseba Urkiola kirol arduradunaren eskutik.
2025/03/30 - 22:53
Binakako finaleko tantorik onena
Joseba Ezkurdiak eta Beñat Rezustak irabazi dute 2025eko Binakako Txapelketa, Nafarroa Arenan jokatutako final handian Iñaki Artola eta Jon Mariezkurrena 22-20 menderatu baitituzte.
2025/03/30 - 22:52
Ezkurdia eta Rezusta txapeldun, partida gogor batean (22-20)
Gorriak aurretik izan dira beti markagailuan, eta 14-8 ere aurreratu dira, baina urdinek ez dute amore eman, eta, azkenean, bi tantoko aldearekin bakarrik nagusitu dira gorriak.
2025/03/30 - 22:51
Beñat Rezusta: ''Neuk irabazteak ilusio handia egiten dit, baina Josebarekin irabazteak ere bai''
Bergarako atzelariak 2025eko Binakako Txapelketa irabazi du Joseba Ezkurdiarekin batera igandean, finalean Artola eta Mariezkurrena II.a 22-20 menderatuta. Partida amaitutakoan, Rezustak esan du final gogorra izan dela, urduritasun eta tentsio handikoa.
2025/03/30 - 22:25
Joseba Ezkurdia, emozioari ezin eutsita: ''Txapela gurasoentzako da, beraiek dira benetako txapeldunak''
Joseba Ezkurdiak 2025eko Binakako Txapelketa irabazi du, Beñat Rezustarekin batera, finalean Artola eta Mariezkurrena 22-20 menderatuta.
2025/03/30 - 22:11
Azken tantoa, ospakizunak eta txapelak
Joseba Ezkurdia eta Beñat Rezusta dira 2025eko Binakako Txapelketako irabazleak, Nafarroa Arenan jokatutako finalean Iñaki Artola eta Jon Mariezkurrena 22-20 menderatu baitituzte.
2025/03/30 - 21:49
Joseba Ezkurdia eta Beñat Rezusta, 2025eko Binakako txapeldunak (22-20)
Igandean Nafarroa Arenan jokatutako finalean, Ezkurdiak eta Rezustak Iñaki Artola eta Jon Mariezkurrena garaitu dituzte, 22-20. Arbizuko aurrelariak hirugarren aldiz jantzi du Binakako Txapelketako txapela, eta Bergarako atzelariak ere hirugarrenez irabazi du Binakakoa.
2025/03/30 - 12:46
Ezkurdia-Rezusta ala Artola-Mariezkurrena II: zein bikotek irabaziko du gaur 2025eko Binakako Txapelketa?
Bi bikoteak nor baino nor gehiago arituko dira Etxeberriaren eta Zabaletaren lekukoa hartzeko. Partida zuzenean ikusi ahalko da eitb.eus-en eta ETB1en.
2025/03/27 - 10:59
Rezusta, defendatuz gozatzen duen pilotaria
Beñat Rezustak Binakako Txapelketako finala jokatuko du martxoaren 30ean Nafarroa Arenan. Ezkurdiarekin batera Artola-Mariezkurrena II bikotearen kontra lehiatuko da. Reyes Azkoitia Beñaten entrenatzaile zenarekin eta Beñat Rezustarekn egon da EITB Media.