Beñat Rezusta
2019/11/30 - 21:52
Irribarria-Rezusta eta Bengoetxea-Aretxabaleta bikoteen lehen garaipenak
Irribarriak eta Rezustak 22-21 irabazi diote Ezkurdia-Martija bikoteari BInakako Txapelketako bigarren jardunaldian. Bengotxeak eta Aretxabaletak ere 22-21 irabazi dute Laso-Albisu bikotearen kontra.
2019/11/25 - 20:09
Jaka eta Zabaleta, lider lehen jardunaldiaren ostean
22 eta 5 nagusitu zitzaizkien Irribarria eta Rezustari, eta horri esker sailkapeneko lehen postuan jarri dira.
2019/11/24 - 20:39
Jaka eta Zabaleta aise nagusitu dira Irribarriaren eta Rezustaren aurka
Erik Jakak eta Jose Javier Zabaletak 22-5eko emaitzarekin lortu dute garaipena Irribarria-Rezusta bikotearen kontra, Binakako Txapelketako lehen jardunaldiko partidan.
2019/11/18 - 16:30
2020ko Binakakoaren aurkezpena, asteartean
Bizkaia frontoiak hartuko du txapelketaren aurkezpena. Danel Elezkano eta Beñat Rezusta dira azken txapeldunak.
2019/09/30 - 13:34
Aimar Olaizolak eta Beñat Rezustak irabazi dute sanmateoetako torneoa
22-7 hartu dute mendean Jokin Altunak eta Ander Imazek osatu duten bikotea. Gorriek markagailuan 16-0ekoa jarri eta gero, urdinek punturen bat egin dute tarteka, baina ez dira Olaizolari eta Rezustari behar adina min egiteko gai izan.
2019/08/16 - 13:55
Irribarriak eta Rezustak Zarauzko finala jokatuko dute
Garaipenaren bidera itzuli dira Iker Irribarria eta Beñat Rezusta Azkoitiko Gurea pilotalekuan. Izan ere, nagusi izan dira Zaratzko Torneoaren lehenengo finalaurrean eta finala jokatuko dute.
2019/04/29 - 23:27
Etxeberriak ustekabekoa eman du Rezusta kanporatuta
Peio Etxeberriak 22-10eko emaitzarekin irabazi dio Beñat Rezustari, eta Buruz Buruko final-laurdenetarako txartela lortu du. Danel Elezkano izango du aurkari Etxeberriak.
2019/04/08 - 23:02
Rezusta eta Elezkano II.a, pozarren biharamunean
Danel Elezkanok eta Beñat Rezustak gogotik ospatu zuten Binakako Txapelketan lortutako garaipena. ETBrekin hitz egin dute txapeldunek finalari buruz.
2019/04/08 - 18:47
Elezkano II.a eta Rezusta, gogor lan egitearen ondorioz lortutako garaipena
Danel Elezkano eta Beñat Rezusta dira 2019ko Binakako Txapelketako irabazleak, finalean Irribarria eta Zabaleta (22-19) gaindituta. Giro bikaina egon zen harmailetan, eta ikuskizun ona kantxan.
2019/04/07 - 22:42
Irribarria eta Zabaleta, Binakako txapeldunordeen adierazpenak
Iker Irribarriak eta Jose Javier Zabaletak Binakako Txapelketako finala galdu dute Elezkano II.aren eta Rezustaren aurka (22-19). Hauek dira prentsaurrekoan eskaini dituzten adierazpenak.
2019/04/07 - 22:25
Elezkano II.a eta Rezusta Binakako txapeldunen adierazpenak
Danel Elezkanok eta Beñat Rezustak irabazi dute 2019ko Binakako Txapelketa. Finala amaitu ostean ETBrekin hitz egin dute. Oso pozik azaldu dira lortutako garaipen handiarekin.
2019/04/07 - 22:13
Elezkano II.ak eta Rezustak txapelak jantzi dituzten unea
Danel Elezkano eta Beñat Rezusta dira 2019ko Binakako txapeldunak, eta bideo honetan duzu ikusgai finala amaitu ondorengo sari banaketa.
2019/04/07 - 21:59
Finaleko azken tantoa
Elezkano II.a-Rezusta eta Irribarria-Zabaleta bikoteek jokatu duten Binakako Txapelketako finaleko azken tantoa duzu ikusgai bideo honetan.
2019/04/07 - 21:47
Elezkano eta Rezusta txapeldun, aurreikuspenak hautsita (22-19)
Bikote gorriak merezimendu osoz irabazi du Bilbon jokatutako final zirraragarria. Partida osoan izan dira aurretik, eta gakoa atzeko koadroetan izan da.
2019/04/07 - 20:55
Finaleko lehen tantoa
Hauxe izan da Irribarria-Zabaleta vs. Elezkano II-Rezusta Binakako Txapelketako finaleko lehen tantoa.
2019/04/04 - 17:36
Aitzakiarik gabeko pilotak aukeratu dituzte
Irribarria-Zabaleta eta Elezkano-Rezusta bikoteek igandean jokatrukoi duten Binakako Finalerako pilotak aukeratu dituzte. Aukeraketa berandu hasi da, doping azterketak egin dizkietelako.
2019/04/03 - 15:07
Ezkano II.a-Rezusta vs Irribarria-Zabaleta
Igande honetan arratsaldeko 17:00etan jokatuko da Binakako Txapelketako Finala Bilboko Bizkaia frontoian.
2019/04/03 - 14:47
Beñat Rezusta eta Mikel Aristi, Bergarako goi-mailako kirolariak
Igande honetan jokatuko du Binakako Txapelketako Finala Beñat Rezustak, laugarrena jarraian. Mikel Aristi izen handiko txirrindularia bilakatu da, biak dira lagunak eta Bergarakoak.
2019/03/25 - 21:42
Irribarria eta Zabaleta, nagusi Elezkanoren eta Rezustaren aurkako partidetan
Irribarriak eta Zabaletak bi partida irabazi dizkiote Elezkano II.ari eta Rezustari aurtengo Binakakoan. Elezkano II.a-Rezusta bikoteak, aldiz, behin irabazi die Irribarriari eta Zabaletari.
2019/03/25 - 17:13
Binakako Txapelketan partida gehien irabazi dituzten bikoteek jokatuko dute finala
Irribarriak eta Zabaletak, Elezkano II.aren eta Rezustaren aurka jokatuko dute Binakakoaren finala apirilaren 7an. Bi bikote hauek dira txapelketan garaipen gehien lortu dituztenak.