Beñat Rezusta
2020/03/26 - 20:44
Irujo eta Rezusta, garaile Irribarria-Zubieta bikotearen aurka
22-17ko emaitzarekin nagusitu dira Juan Martinez de Irujo eta Beñat Rezusta Eibarko Astelena pilotalekuan. Ondorioz, lehen puntua eskuratu dute Binakako Txapelketan.
2020/03/26 - 00:20
Irujok eta Rezustak bizirik jarraitzen dute
Aspeko bikoteak 22-16 irabazi die Artolari eta Albisuri. 14an berdin zirela, Artolak min hartu du hatz batean eta horrek erabat baldintzatu du partida. Artola eta Albisu aukerarik gabe gelditu dira.
2020/03/26 - 00:11
Olaizola II eta Urrutikoetxea, haserre materialarekin
Aimar Olaizola eta Mikel Urrutikoetxea haserre agertu dira Irujoren eta Rezustaren aurka jokatu behar duten Binakako Txapelketako partidarako pilotekin, Bilbon egin duten material aukeraketan.
2020/03/25 - 21:33
Olaizola II-Urruti eta Irujo-Rezusta, txapelketako bikote onenak
Aimar Olaizolak-Mikel Urrutikoetxea eta Juan Martinez de Irujok-Beñat Rezusta bikoteek erabateko nagusitasuna azaldu dute Binakako Txapelketan. Enpresek ere aitortu dute aise gailendu direla.
2020/03/25 - 19:46
Beñat Rezusta, debutari finalean
Urrats handiak egin ditu Bergarako pilotariak denbora gutxian. Larunbatean, Juan Martinez de Irujorekin arituko da, Olaizola II-Urrutikoetxearen kontra.
2020/03/25 - 17:14
Beñat Rezusta da txapelketan gelditzen den atzelari bakarra
Bere lehen urtean zortzi onenen artean sailkatu zen bergarakoa. Binakakoan finalista, denbora gutxiago izan du prestatzeko. Lehian jarraitzen duen atzelari bakarra da, eta Artola izango du aurkari.
2020/02/22 - 22:31
Elezkano eta Rezusta kanporatuta geratu dira; Olaizola eta Urrutikoetxea, playoffetan
Irribarriaren ordez jokatu duen Elezkano II.ak, Rezustarekin bikotea osatu eta porrota jaso du (22-18) Peñaren (Lasoren ordezkoa) eta Albisuren aurka. Ondorioz, Aspekoak kanporatuta geratu dira.
2020/02/17 - 16:40
Elezkano II.ak Irribarria ordezkatuko du
ASPE sasoian dauden pilotarien alde egiten ari da apustua playoffetan sartzeko jomugarekin.
2020/02/17 - 16:38
Irribarria baztertzea eta Elezkano II.ak Rezustarekin jokatzea erabaki du Aspek
Danel Elezkanok osatuko du bikotea Beñat Rezustarekin Binakako Txapelketako azken jardunaldian, Aspe enpresak Iker Irribarria baztertzea erabaki baitu. Momentuz, asteburu honetarako da aldaketa.
2020/02/16 - 23:16
Olaizola II.a eta Urrutikoetxea, garaile Irribarria-Rezusta bikotearen aurka
Olaizola-Urrutikoetxea bikoteak gertu du BInakako Txapelketako playoffetarako sailkapena, Irribarria eta Rezusta 22-9ko emaitzarekin mendean hartu ostean.
2020/02/10 - 18:29
Binakako Txapelketako sailkapena 12. jardunaldiaren ostean
Binakako Txapelketako ligaxka azken txanpan da 12. jardunaldia atzean utzi ostean. Sailkapena gori-gorian da, eta postu asko daude dantzan oraindik.
2020/02/09 - 12:14
Irribarria-Rezusta nagusi, Victor-Mariezkurrenaren aurka (22-16)
Irribarriak eta Rezustak txapelkketako 5. garaipena lortu dute, 12. jardunaldiko partidan.
2020/02/01 - 22:10
Artola eta Imaz, garaile Irribarriaren eta Rezustaren aurka
Artolak eta Imazek Binakako Txapelketako zazpigarren garaipena eskuratu dute, Irribarriari eta Rezustari 22-21eko emaitzarekin irabazita.
2020/02/01 - 14:40
Gaur, Irribarria-Rezusta vs Artola-Imaz, zuzenean
Irribarria-Rezusta vs Artola-Imaz partida, zuzenean, ETB1en eta eitb.eusen.
2020/01/26 - 21:51
Altuna III.a eta Galarza, nagusi Irribarriaren eta Rezustaren aurka
Altunak eta Galarzak 22-19ko emaitzarekin irabazi dute Irribarria-Rezusta bikotearen aurka, Binakako Txapelketako 10. jardunaldiko partida. Ondorioz, seigarren garaipena eskuratu dute.
2020/01/26 - 13:11
Gaur, Irribarria-Rezusta vs Altuna-Galarza
Binakako Txapelketako 10. jardunaldiko azken partida Tolosan jokatuko da eta zuzenean emango dute ETB1ek eta eitb.eus-ek.
2020/01/11 - 21:52
Jaka-Zabaleta bikoteak lidertza sendotu du, Irribarria eta Rezusta mendean hartuta
Jakak eta Zabaletak garaipena lortu dute Irribarriaren eta Rezustaren aurka (22-16) jokatu duten Binakako Txapelketako 8. jardunaldiko neurketa. Zazpigarren garaipena du Jaka-Zabaleta bikoteak.
2019/12/21 - 20:50
Irribarria-Rezusta nagusi izan dira Bengoetxea-Mariezkurrenaren aurka (22-12)
2017ko Binakakoaren irabazleak nagusia izan dira Lekeition jokatutako partidan eta txapelketako hirugarren garaipena lortu dute.
2019/12/16 - 21:32
Irribarriak eta Rezustak garaipena lortu dute Artolaren eta Imazen aurka
Irribarria-Rezusta bikoteak irabazi egin du Artolaren eta Imazen kontra (22-16) jokatu duen Binakako Txapelketako laugarren jardunaldiko partida.
2019/12/08 - 22:00
Altuna III.a eta Galarza, garaile Irribarria-Rezusta bikotearen aurka
Altuna III.ak eta Galarzak 22-17ko emaitzarekin irabazi dute Irribarriaren eta Rezustaren aurka jokatu duten 3. jardunaldiko partida. Lehen garaipena Altuna-Galarza bikotearentzat.