Beñat Rezusta
2019/03/24 - 21:47
Elezkano II.a eta Rezusta, finalera Altuna III.a-Martija bikoteari irabazita
Elezkano II.ak eta Rezustak Binakako Txapelketako finala jokatuko dute Irribarriaren eta Zabaletaren aurka, Altuna III.ari eta Martijari (10-22) finalerdietako ligaxkako azken partida irabazita.
2019/03/24 - 19:58
Elezkano II.ak eta Rezustak jokatuko dute finala, Irribarriaren eta Zabaletaren aurka
Danel Elezkanok eta Beñat Rezustak Binakako Txapelketako finalerako txartela eskuratu dute, finalerdietako ligaxkako azken jardunaldian Altuna III.ari eta Martijari irabazita (10-22).
2019/03/21 - 19:23
Finalerako bigarren txartela, jokoan
Altuna-Martija eta Elezkano-Rezusta bikoteek hil ala biziko partida dute igandean. Irabazlea zuzenean sartuko da aurtengo edizioko finalean. Galtzaileek, berriz, agur esango diote txapelketari.
2019/03/18 - 18:20
Altuna III.a-Martija vs. Elezkano II.a-Rezusta partida, igandean, Atano III.ean
Jokin Altuna-Julen Martija eta Danel Elezkano-Beñat Rezusta ariko dira nor baino nor Donostian, martxoaren 24an. ETB1ek eta eitb.eus webguneak zuzenean eskainiko dute neurketa.
2019/03/18 - 17:11
Finalerako txartel bakarra egongo da jokoan finalerdietako azken jardunaldian
Irribarria eta Zabaleta sailkatuta daude Binakako Txapelketako finala jokatzeko. Igandean, aldiz, finalerako txartela izango dute jokoan, Altuna III.a-Martija eta Elezkano II.a-Rezusta bikoteek.
2019/03/18 - 15:18
Altuna-Martija vs. Elezkano-Rezusta partidatik aterako da bigarren finalista
Irribarria eta Zabaleta finalean dira. Finala jokatuko duen beste bikotea, Altuna III.ak eta Martijak, Elezkano II.aren eta Rezustaren aurka jokatuko duten partidatik aterako da.
2019/03/17 - 21:13
Irribarria eta Zabaleta finalera sailkatu dira, Elezkanori eta Rezustari irabazita
Irribarriak eta Zabaletak 22-12ko emaitzarekin irabazi diote Elezkano II.ari eta Rezustari finalerdietako ligaxkako bigarren jardunaldiko partida. Bitik bi garaipena lortuta, finalera sailkatu dira.
2019/03/14 - 16:03
Elezkano-Rezustak eta Irribarria-Zabaletak bigarren puntua nahi dute
Bi bikoteek iganean neurtuko dituzte indarrak Bilboko Bizkaia pilotalekuan. Bana puntu dute sailkapenean, eta finalera gerturatuko lituzkeen bigarrena lehenbailehen lortu nahi dute.
2019/03/11 - 19:42
Elezkano-Rezusta eta Irribarria-Zabaleta igandean arituko dira, Bilbon
Bikote biek finalerdietako ligaxkako bigarren puntua lortzea izango dute helburu, finalerako sailkapena ia erabat bideratuta izango bailukete.
2019/03/07 - 23:41
Labriten abiatuko da finalerdietako ligaxka
Asteburu honetan hasiko da 2019ko Binakako Txapelketako finalerdietako ligaxka. Larunbatean, Elezkano II.a-Rezusta eta Victor-Albisu bikoteak Labriten arituko dira lehen puntuaren bila
2019/02/25 - 16:19
Faborito ziren bikoteak sailkatu dira finalerdietara
Elezkano II.a-Rezusta, Irribarria-Zabaleta, Victor-Albisu eta Altuna III.a-Martija bikoteek jokatuko dute Binakako Txapelketako finalerdietako ligaxka. Txapelketa hasi aurretik faboritoak ziren.
2019/02/10 - 11:43
Altuna eta Martija, jaun eta jabe (22-8)
Dagoeneko finalerdietarako sailkatuta dauden Elezkano era Rezusta mendean hartu dituzte Labriten. Bikote urdinak txapelketako partidarik txarrena jokatu du.
2019/01/28 - 20:27
Elezkano eta Rezusta, ia-ia finalerdietan
Tienen un margen de cuatro triunfos con los quintos y sextos clasificados a falta de otras tantas jornadas.
2019/01/21 - 21:08
Elezkano II.ak eta Rezustak tinko jarraitzen dute lidertzan
Liderra den bikoteak, Olaizola II.ak eta Albisuk, eta Irribarriak eta Zabaletak, oso gertu dute finalerdietarako txartela.
2019/01/19 - 22:14
Olaizola II.a-Albisu eta Elezkano II.a-Rezusta bikoteak, finalerdietatik gertu
Elezkano II.ak eta Rezustak garaipena lortu dute Artolaren eta Mariezkurrenaren aurka (22-14) eta Olaizola II.ak eta Albisuk irabazi egin dute Altuna III.a-Martija bikotearen aurka (22-9).
2019/01/14 - 20:42
Elezkanok eta Rezustak sailkapenaren buru jarraitzen dute
Irribarria eta Zabaleta azpiratu zituzten 22-19, eta seigarren garaipena eskuratu zuten, Olaizola II.ak eta Albisuk bezala.
2019/01/14 - 16:46
Elezkano II.a eta Rezusta, sailkapenaren gorenean
Danel Elezkano eta Beñat Rezusta dira Binakako Txapelketako liderrak, 8. jardunaldia jokatu ostean.
2019/01/07 - 20:42
Elezkano II.a eta Rezusta, liderrak lehen itzulia amaituta
Binakako Txapelketaren 7. jardunaldia jokatu ostean, hiru bikote daude berdinduta sailkapenaren buruan, bosna garaipenekin.
2019/01/07 - 16:25
Berdinketa hirukoitza sailkapenaren buruan, lehen itzulia amaituta
Binakako Txapelketako lehen itzulia amaitu da, eta sailkapenaren buruan hiru bikote daude bosna garaipenekin berdinduta: Elezkano-Rezusta (liderrak), Olaizola-Albisu eta Irribarria-Zabaleta.
2019/01/05 - 11:54
Garaipen erosoa, Elezkano II.a-Rezusta bikotearentzat (22-9)
Bikote gorria 8 eta 5 aurreratu da markagailuan, baina urdinek 1 eta 17ko partziala egin dute eta garaile atera dira Bergaran. Lehen itzulia amaituta, zazpi partidetatik bost irabazi dituzte.