Basque Team
2022/04/10 - 00:12
Apimarratzeko lana Ochoak, Adok eta Amatriainek egindakoa Caparica Surf txapelketan
Teresa Bonvalot eta Maxime Huscenot izan dira aurtengo irabazleak. Emakumezkoetan, Pauline Adok eta Ariane Ochoak final-laurdenak jokatu dituzte, baina hor amaitu da euren surfa. Gizonezkoetan, Adur Amatriain nabarmendu da; izan ere, zarauztarrari oso gutxi falta izan zaio finalerdietarako.
2022/04/07 - 18:32
Garitaonandia: ''Kolpe handia da lehen txandan kanporatuta geratzea, pena ematen dit''
Bitor Garitaonandiak, Basque Teameko surfistak, ezin izan du lehen txanda gainditu QS zirkuituko Caparica Surf Fest txapelketan. Adierazpen hauek egin ditu kanporatuta geratu ostean.
2022/04/06 - 22:07
Bitor Garitaonandia: “Helburu indartsua da, eta ilusio handia dut hori lortzeko”
Debako surflariaren ametsetako bat da bere ibilbide profesionalean lehen aldiz Challenger Seriesetara sartzea. Caparica Surf Fest jaialdiaren lehen egunetako olatuak gustukoak ez diren arren, gipuzkoarrak dioenez, bere lanaren zati bat egoera ezberdinetara egokitzen jakitea.
2022/04/06 - 19:22
Ariane Ochoa: “Bide onetik goaz eta helburuak lortuko ditugu”
Ariane Ochoa Basque Teameko surflaria Caparica Surf Fest txapelketari ekingo dio iaz jokatu zituen Challenger Seriesera igarotzeko asmoz. (Azalpenak gazteleraz)
2022/04/06 - 18:52
Ruben Vitoria: “Motibatuta nago goi mailako jendearekin lehiatzeko”
Ruben Vitoria, Basque Teameko bikaintasun proiektuko kidea, Caparicara itzuli da. Zarauztarrak garaipena lortu zuen iazko Portugalgo hitzorduan, eta askotan izan da bertan. (Azalpenak gazteleraz)
2022/04/02 - 21:41
Nahia Zudairek urrea irabazi du estilo libreko 800 metrokoan, Berlingo Munduko Seriean
Igerilaria onena izan da S8 kategorian, 10:36.34ko marka eginda.
2022/03/26 - 15:13
Nadia Erostarbek bigarren egin du Netanya Pro txapelketan
Surflari zarauztarra finalera heldu da baina azken seriean Teresa Bonvalot portugaldarrak gainditu du.
2022/03/19 - 17:37
Lucas Eguibar: ''Urtea ahalik eta ondoen amaitzen saiatuko naiz''
Munduko koparen azken proban leihatuko da bihar Suitzako Alpeetan. Lucas Eguibar snowboardlari donostiarrak sasoi honetako azken hitzordua izango du.
2022/03/12 - 13:27
Lucas Eguibar final-laurdenetan kanporatu dute Reiteralmen
Hirugarren amaitu du Jakob Dusek irabazi duen txanda.
2022/02/19 - 20:00
Aritz Aranburuk Portugalgo 'Capítulo Perfeito' txapelketa irabazi du
Basque Teameko surflaria bigarren aldiz nagusitu da tuboak ardatz dituen ekitaldian.
2022/02/19 - 15:05
Imanol Rojok 21. postuan amaitu du iraupen eskiko proba nagusia
Manex Salsamendi 58. postuan heldu da eta Alexander Bolshunovek urrezko domina erdietsi du.
2022/02/19 - 14:48
Rojo: ''Indartsu nengoen, baina haizeagatik taldea moztu egin da''
BAT Basque Teameko Imanol Rojo eskiatzaileak 21. postuan amaitu du Pekineko Neguko Olinpiar Jokoetako iraupen eskiko proba nagusia.
2022/02/19 - 13:53
Salsamendi: ''Pozik nago emaitzarekin''
Manex Salsamendik 58. postuan amaitu du iraupen eskiko proba nagusia. Alexander Bolshunov errusiarrak urrezko domina erdietsi du.
2022/02/12 - 16:45
Omenaldi beroa egin diote Areson Adur Etxezarretari
Nafarrak 47 orduko bidaia egin du etxera itzultzeko Beijingo Neguko Olinpiar Jokoetan parte hartu ostean. Jaitsiera proban lortu du emaitzarik onena, 17. eginda. Superrerraldoiko proba, berriz, ezin izan zuen amaitu.
2022/02/10 - 16:26
Lucas Eguibar: ''Urte gogorraren ostean sineztezina izan da dominen borrokan egotea''
Donostiarrak zazpigarren egin du Beijing 2022ko Neguko Olinpiar Jokoetako Snowboard crosseko finalean. Diploma olinpikoa irabazi du, bere ibilbideko bigarrena.
2022/02/10 - 09:49
Zazpigarren egin eta diploma olinpikoa lortu du Lucas Egibarrek, finaletik kanpo geratu ostean
Bere ibilbidean lortzen duen bigarren diploma olinpikoa da, lehenengoa duela zortzi urte irabazi zuen, Sotxin, Errusian, egindako jokoetan. Orduan ere zazpigarren egin zuen.
2022/02/09 - 17:56
Lucas Eguibar, dominen jokoan sartzeko esperantzarekin
Basque Teameko snowboardlari donostiarrak olinpiar loria bilatuko du ostegun goizean.
2022/02/09 - 13:36
Oihane Otaegi eta Mikel Unanue, curlingaren itxaropena
Kapitulu honetan Oihane Otaegi eta Mikel Unanue curling jokalariek kontatuko digute zein izan den Beijing 2022an lehiatzeko izan duten borroka, nahiz eta azkenean helburu hori lortu ez duten. Hurrengo helburua garbi dute jada: 2026an Milan-Cortina d´Ampezzon egingo diren Jokoetarako sailkatzea.
2022/02/06 - 16:00
Imanol Rojok bere olinpiar emaitza onena sinatu du banakako proba batean
Iraupeneko eskiatzaileak 21. postuan amaitu du. Manex Salsamendi Silvak, aldiz, ezin izan du lasterketa amaitu Alexander Bolshunov errusiarrak irabazi duen proba.
2022/02/06 - 14:49
Imanol Rojo: ''Gustura nago, ondo joan naiz''
Imanol Rojo gipuzkoarrak 21. postuan amaitu du eskiatloiko 30 kilometrotako proba. Ibilbidearen erdialdean 26. tokian igaro eta ondoren eskura izan du hogei onenen artean bukatzea ere.