Basque Team
2022/02/06 - 14:49
Imanol Rojo: ''Gustura nago, ondo joan naiz''
Imanol Rojo gipuzkoarrak 21. postuan amaitu du eskiatloiko 30 kilometrotako proba. Ibilbidearen erdialdean 26. tokian igaro eta ondoren eskura izan du hogei onenen artean bukatzea ere.
2022/02/05 - 14:54
Etxezarreta: ''Pistari trukoa hartu diodala uste dut''
Adur Etxezarreta eskiatzaileak igande honetan egindo du debuta Pekineko Neguko Olinpiar Jokoetan. Xiaohaituo Mountainen jokatuko da gizonezkoen jaitsiera. (Jatorrizkoa, gaztelaniaz).
2022/02/05 - 14:42
Imanol Rojo: ''Helburua dena ematea da''
Imanol Rojok igande honetan egingo du debuta Neguko Olinpiar Jokoetan skiathloneko 15x15 kilometroko proban Zhangjiakoueko eski pistan. Eguraldiak ez du lagundu, halere, entrenatu ahal izan dute. (Jatorrizkoa, gaztelaniaz).
2022/01/29 - 21:50
Lucas Eguibar, bosgarren, Cortina d'Ampezzoko proban
Donostiarrak, irteera txarra egin eta arazo teknikoak tarteko, ezin izan ditu finalerdiak igaro.
2022/01/29 - 16:26
Maialen Oiarzabal eskiatzailea
Igandean, Helmuga saioan, Bat to Beijing atalaren barruan, Maialen Oiarzabal eskiatzailea izango da protagonista.
2022/01/29 - 15:57
Lucas Eguibar: ''Hain indartsu ez nagoela ikusi dut irteeran''
Donostiarrak erorikoa izan du goizeko entrenamenduan baina jaitsiera lasaia eginda gaueko finalerako sailkazea lortu du.
2022/01/28 - 17:11
Lucas Eguibarrek azken Munduko Kopa dauka Italian, Neguko Jokoei ekin aurretik
Lucas Eguibar snowboarderrak Beijingo Neguko Olinpiar Jokoen aurreko azken Munduko Kopa jokatuko du asteburu honetan Cortina d'Ampezzon (Italia). Donostiarrak oso motibatuta ekingo dio, baina indarrak neurtu nahian, datorren otsailaren 10ean jokatuko den hitzordu olinpikoa izanik xede nagusia.
2022/01/28 - 16:36
Lucas Eguibarrek azken Munduko Kopa jokatuko du Cortina d'Ampezzon, Beijingo Jokoetara abiatu aurretik
Rider donostiarrak motibatuta egingo dio aurre Italiako probari, baina indarrak neurtzen saiatuko da, otsailaren 10ean jokatuko den hitzordu olinpiko handiari begira.
2022/01/26 - 12:56
Lucas Eguibar, Alvaro Romero eta Irati Idiakez gazteen erreferente
Lucas Eguibar, snowboardcrosseko egungo Munduko txapelduna da protagonista nagusia, baina Alvaro Romero bekaduna eta Irati Idiakez bikaintasun proiektuko kidea izango ditu lagun.
2022/01/19 - 12:52
Aingeru Garay eta June Garitanok, Juan Del Campo erreferentearen urratsak jarraituz
June Garitano eta Aingeru Garay eskiatzaile gazteek, Juan Del Campok behin hasi zituen urratsak jarraitzen ari dira. Hirurak Beijing-en marka ona egiteko helburua dute.
2022/01/18 - 19:15
Amador Granadosek erretiroa hartuko du
Basque Teameko bekadunak hogei urte baino gehiago egin ditu bizikleta gainean. Palmares potoloa du, baina 2016an Rioko Paralinpiar Jokoetan kolkoratu zuen brontzezko dominak leku berezia du gipuzkoarrarentzat.
2022/01/12 - 13:00
Hirugarren Olinpiar Jokoetan egongo den Imanol Rojo, Alaia Juaristi eta Peio Añarberen gidari
Alaia Juaristi eta Peio Añarbe eskiatzaile gazteek Imanol Rojo dute erreferentetzat, Basque Teameko bekadunaren eta Beijing 2022an bere hirugarren Joko Olinpikoak jokatuko dituena.
2022/01/11 - 12:17
Basque Teameko bikaintasun proiektuko surflariak Lezamako egoitzan sartu dira
Athletic Clubek eta Basque Teamek akordioa itxi dute Fundazioko bekadun batzuei ostatu emateko.
2022/01/05 - 18:41
Hamid Ben Daoud, desertuko maratoilaria
Hamid Ben Daoud atleta marokoarrak autobus baten azpian gurutzatu zuen Marokoren eta Espainiaren arteko muga, eta 14 urterekin iritsi zen Euskal Herrira. 2021eko maiatzean Espainiako maratoiko marka berdindu zuen Valentzian.
2022/01/04 - 19:28
Basque Teameko kirolariek Lezamako instalazioetan hartuko dute ostatu
Lehen bi atletak Lezaman dauden dagoeneko, Odei Jainaga eta Hamid Ben Daoud.
2021/12/30 - 15:00
'Kako' Aramburu tiratzaileak amaitutzat eman du bere ibilbidea, ia bi hamarkada goi mailan eman ostean
Gipuzkoarrak diziplinari lotuta jarraituko du, Frantziako federazioan teknikari gisa Paris 2024an lehiatuko den taldea zuzentzen.
2021/12/20 - 17:38
Basque Golf Team-Olazabal Academy, Basozabaletik Olinpiar Jokoetara
Basque Team Fundazioak eta Golfeko Euskal Federazioak, Jose Maria Olazabalek gidatutako bikaintasun proiektua aurkeztu dute. Etorkizunean Olinpiar Jokoetan euskal golfak beti ordezkaritza izatea du helburu, baita nazioarteko zirkuituetako txartela duten jokalarien kopurua handitzea ere.
2021/12/19 - 19:09
Ainhoa Hernandezek eta Maitane Etxeberriak laugarren postuan amaitu dute Munduko Txapelketa
Danimarkako selekzioaren aurka galdu dute (35-28), eta brontzezko dominarik gabe geratu dira.
2021/12/18 - 17:41
Lucas Eguibarrek brontzea irabazi du Cerviniako Munduko Kopan
Basque Teameko 'rider'-ak berriz ere distira egin du 2022ko Beijingeko Joko Olinpikoetarako faboritoa den denboraldian.
2021/12/18 - 13:01
Hernandez eta Etxeberria finaletik kanpo geratu dira
Espainiako selekzioak galdu egin du finalerdietan Norvegiaren aurka eta brontzezko domina lortzeko lehiatuko da igandean.