Basque Team
2023/06/05 - 10:31
Aranburu, Ochoa, Erostarbe, Lasa eta Duruk aurrera egin dute Munduko Surf Txapelketako bigarren aukerakoan
Ariane Ochoak, Nadia Erostarbek, Aritz Aranburuk, Keoni Lasak, Adur Amatriainek eta Joan Duruk euren neurketak gainditu dituzte, eta lehian jarraitzen dute. Adur Amatriain, ostera, txapelketatik kanpo geratu da laugarren kanporaketan.
2023/06/04 - 13:34
Pauline Ado, Munduko Txapelketako 24 onenen artean
Surfeko Munduko Txapelketa azken txanpan sartu da jada. Pauline Ado baionarra 24 onenen artean sartu da jada. Bestalde, lehian jarraitzen dute beste zazpi euskal ordezkarik, baina guzti-guztiak errepeska jokatu beharko dute.
2023/06/04 - 00:48
Aritz Aranburu eta Keoni Lasa errepeskara erori dira Munduko Surf Txapelketako hirugarren kanporaketan
El Salvadorreko Munduko Surf Txapelketan, Aritz Aranburu eta Keoni Lasa zarauztarrek ezin izan dute hirugarren kanporaketa gainditu. Orain, errepeskan aurrera egiten saiatuko dira. Lehiaketa horretan, Ariane Ochoak lehen fasea gainditu du.
2023/06/03 - 12:31
Euskal ordezkarien erdiak, aurrera Munduko Txapelketan; beste erdiak, aldiz, bigarren aukerara
El Salvadorreko Munduko Surf Txapelketaren erdia jokatu da jada. Euskal parte-hartzaileei dagokienez, erdiek aurrera egin dute, eta beste erdiek bigarren aukeran izango dute jokoan txapelketan jarraitzea.
2023/06/02 - 23:05
Garazi Sanchezek eta Pauline Adok aurrera egin dute Munduko Surf Txapelketako 3. jardunaldian
El Salvadorko Munduko Surf Txapelketan urduritasuna eta tentsioa izan dira nagusi hirugarren jardunaldian. Garazi Sanchezek eta Pauline Adok aurrera egin dute. Adur Amatriain, berriz, errepeskara joan beharko da.
2023/06/01 - 14:17
Lasa, Aranburu, Sanchez, Ado eta Duru, surfeko Munduko Txapelketako bigarren txandara, El Salvadorren
Munduko Txapelketako lehen egunean lehiatu diren bost euskal surflariek lortu dute aurrera egitea; horrenbestez, Aritz Aranburuk, Keoni Lasak, Garazi Sanchezek, Pauline Adok eta Joan Duruk txapelketan jarraitzen dute.
2023/05/31 - 13:34
Euskal Herriko hamar surflari daude El Salvadorreko Munduko Txapelketan, Olinpiar Jokoetarako sailkapen bila
Ariane Ochoak, Pauline Adok, Adur Amatriainek eta Joan Duruk dituzte, aurreikuspenen arabera, aukera handienak txapelketa ona egiteko eta Paris 2024 Olinpiar Jokoetan ere izateko. Munduko Txapelketa ekainaren 7ra arte egingo dute.
2023/05/07 - 22:19
Virginia Diazek urrea lortu du Zagrebeko Munduko Kopan, single scull modalitatean
Izaskun Etxanizek, bestalde, zilarra eskuratu du lemazainik gabeko lauko proban.
2023/04/19 - 14:11
Kerman Lejarragak boxeatzeari utziko dio
Hemendik aurrera, promotore ibiliko da. Morgako boxeolaria (31 urte) welter pisuko nazioarteko txapelduna WBAn eta welter eta superwelter pisuetan EBUko txapelduna izan da bere ibilbidean. Asteazken honetan adierazi du erretiroa hartuko duela, profesional gisa.
2023/04/18 - 23:55
Garoa Martinez 8. izan da Europako txapelketan, eta marka berria ezarri du bi kolpetan
Bermeotarrak 112 kilo altxatu ditu bi kolpetan, eta Espainiako marka hobetu du.
2023/03/29 - 21:19
Aingeru Garay eta June Garitano euskal eskiatzaileak, Espainiako txapeldunak erraldoian
Juan del Campok eta Arrieta Rodriguezek, halaber, zilarrezko eta brontzezko dominak lortu dituzte, hurrenez hurren, eski alpinoko Espainiako erraldoi txapelketan, asteazkenean, Baqueira Bereten.
2023/03/26 - 23:02
Eguibar: ''Pozik eta harro nago egin dugunaz''
Lucas Eguibarrek bigarren bukatu du snowboardeko Munduko Kopa. Donostiarrak laugarren egin du azken proban eta ez du iazko garaikurra berresterik izan.
2023/03/26 - 21:07
Eguibar laugarren izan da Munduko Kopako azken proban eta ezin izan du irabazi Kristalezko Globoa
Lucas Eguibarrek sailkapen nagusiko bigarren postuan amaitu du Munduko Kopa denboraldiko azken proban laugarren izan ostean. Martin Noerlek bereganatu ditu proba eta Kristalezko Globoa.
2023/03/16 - 17:21
Idiakez eta Martinez, laugarren taldekako dual banked slalomean
Finalerdi estu batean, talde espainiarrak Monika Kotzian eta Natalia Siuba-Jarosz poloniarren aurka galdu du.
2023/03/16 - 16:12
Alvaro Romero, bigarren Veysonnazko Munduko Kopan
Donostiarrak bere ibilbide laburreko emaitzarik onena eskuratu du Suitzan jokatutako txapelketan. Lucas Eguibarrek, aldiz, ez du final-laurdenetara sailkatzea lortu.
2023/03/15 - 19:23
Irati Idiakez, dual banked eslalomeko munduko txapelduna
Domina hori zenbatuta, snowboarder getariarrak hiru ditu, dagoeneko, Gironako La Molinan jokatzen ari diren Snowboard Egokituko Munduko Txapelketan; izan ere, krosean zilarrezkoa eskuratu zuen, eta taldekako krosean urrezkoa.
2023/03/12 - 20:16
Eguibar: ''Oso pozik nago, atzo lehenengo eta gaur bigarren, ez dakit zer esan, pozik nago''
Lucas Eguibarrek asteburu biribila osatu du Sierra Nevadan. Donostiarrak larunbateko proba irabazi zuen, eta bigaren izan zen bigarren proban; ondorioz, Munduko Kopako sailkapen nagusiaren gorenean da.
2023/03/12 - 20:06
Irati Idiakez eta Raquel Martinez, pozez gainezka txapeldun irten ondoren
Irati Idiakez gipuzkoarrak, Raquel Martinezekin batera, urrea eskuratu du Snowboard Krosseko (SBX Team) taldekako proban Gironako La Molina neguko estazioan jokatuko diren snowboard egokituko Munduko Txapelketetan (adierazpenak gaztelaniaz).
2023/03/12 - 18:07
Idiakez, munduko txapelduna taldekako snowboard krosean
Irati Idiakezek Poloniako aurkaria gainditu eta helmugan alde erosoarekin sartzea lortu du.
2023/03/12 - 16:28
Lucas Eguibar, Munduko Kopako sailkapeneko lidertzan Sierra Nevadako azken proba bigarren amaituta
Donostiarra bigarren izan da Sierra Nevadako bigarren eta azken proban eta Munduko Kopako sailkapen nagusiko lehen postuan kokatu da. Bezperan garaipena lortu zuen Eguibarrek.