Anoeta
2024/11/16 - 14:49
Ane Azkona: ''Aukera daukagu sailkapenean Realaren aurretik jartzeko''
Realak eta Athleticek euskal derbia jokatuko dute igandean, Reale Arenan, 18:00etan. Partida zuzenean emango dute ETB2k eta eitb.eus-ek.
2024/11/16 - 11:54
Realaren eta Athleticen arteko euskal derbia, igandean, ETB2n eta eitb.eus-en
Partida igandean izango da, azaroaren 17an, Reale Arenan, 18:00etan. Bi euskal taldeek azken jardunaldian jokatutako partida irabazi dute. Txuri-urdinak 4. doaz F Ligan, 16 punturekin; zuri-gorriak, berriz, sailkapeneko 5. postuan daude, 14 puntu dituztela.
2024/11/15 - 19:00
Nahia Aparicio: ''Taldea gogotsu dago derbirako; dinamika onean gaude''
Atzelari tolosarrak Jose Luis Sanchez Vera entrenatzailearen konfiantza du hamaikakoetan sartzeko. "Badakigu aste berezia dela; uste dut une oso onean gatozela partida hau jokatzeko", esan dio EITBri, igandean Realak eta Athleticek jokatuko duten eta EITBk emango duen derbiaren harian.
2024/11/15 - 18:30
Realak sarrerak saldu beharko dizkie Ajaxeko zaleei
Realak uko egin behar izan dio Herbehereetako jarraitzaileei sarrerarik ez saltzeko ahaleginari, "Europako erakundearen erregulazioak talde txuri-urdinaren borondatea gauzatzea eragozten" duelako.
2024/11/14 - 13:58
Roberto Olabe: ''Zikloak hasi eta bukatu egiten dira, eta hau da nirearen amaiera Realean''
Roberto Olabe Realaren Futbol zuzendariak prentsaurrekoa egin du ostegun honetan, 2025eko ekainean taldea utziko duela iragarri eta gero. (Jatorrizko adierazpenak, gaztelaniaz).
2024/11/14 - 12:30
Leire Baños, derbiari buruz: ''Partida berezia da niretzat, ea hiru puntuak ekartzen ditugun''
Athleticek eta Realak F Ligako euskal derbia jokatuko dute, igandean, azaroaren 17an, Reale Arenan. Leire Baños Athleticen ari da orain, baina Realeko jokalari ohia da. Talde zuri-gorrian Realeko jokalari ohi batzuk daude. Leirek adierzi digunez, derbia berezia da berarentzat.
2024/11/11 - 00:38
Aihen: ''Kanpoan oso ondo aritu gara, etxean hiru puntuak ateratzea falta zitzaigun''
Aihen Muñoz Realeko jokalariak Bartzelonaren aurka lortutako garaipenaz hitz egin du (1-0), EA Sports Ligako 13. Jardunaldian. Garaipen garrantzitsua dela nabarmendu du, kanpoan ondo ibili arren, etxean irabaztea falta baitzitzaien.
2024/11/11 - 00:11
Realak Barçari irabazi dio Beckerren golari esker (1-0)
Beckerrek lehen zatian sartutako golak hiru puntuei amaierara arte heltzeko balio izan dio talde txuri-urdinari.
2024/11/06 - 20:51
Imanol Alguacil: ''Aurrean daukagun arerioa ez da samurra eta izugarrizko partida egin beharko dugu''
Realaren entrenatzaileak Viktoria Pilsenen aurkako Europa Ligako partidari buruz hitz egin du. Txapelketako 4. jardunaldiko norgehiagoka jokatuko da bihar, azaroak 7, Doosan Arenan, Bulgarian.
2024/10/29 - 20:29
Realak ez die sarrerarik salduko Ajaxeko zaleei, eta Ajaxek UEFAra jo du
Anderlechteko ultrekin gertaturikoa kontuan izanik, Gipuzkoako klubaren erabakiaren helburua da Reale Arenan inolako istilurik ez gertatzea. Europa Ligako Reala-Ajax partida azaroaren 28an jokatuko dute, Donostian.
2024/10/28 - 00:09
Osasunak merezitako garaipena bereganatu du Reale Arenan (0-2)
Reala izan da baloiaren jabe, baina erasoko jokoan galduta ibili dira txuri-urdinak. Osasunaren golak Torrok eta Budimirrek sartu dituzte, eta Bryan Zaragozak partida bikaina egin du.
2024/10/26 - 16:25
Realaren eta Osasunaren arteko derbia, etxekoak gorako bidean jarrita eta bisitariak gero eta sendoago direla
EA Sports Ligako 11. jardunaldiko derbia igande honetan jokatuko da Reale Arenan, 21:00etan.
2024/10/26 - 16:10
Vicente Moreno: ''Nire urtebetetzeko oparirik onena garaipena izango zen''
Gorritxoek etxetik kanpo batzen hastea dute helburu. Aste osoan normal entrenatu ondoren, entrenatzaile valentziarrak deialdian sartu ditu Iker Muñoz eta Kike Barja. Vicente Morenok 50 urte bete ditu gaur, eta oparirik onena biharko partidan garaipena eskuratzea izango zela esan du.
2024/10/19 - 23:02
Zubeldia: ''Azkenaldian sentsazioak oso onak ziren''
Igor Zubeldia Realeko jokalariak EA Sports Ligako 10. jardunaldiko partidan Gironaren aurka lortutako garaipenaz hitz egin du. Azken partidetako jokoa ikusita, hoberantz doazela nabari dela adierazi du.
2024/10/15 - 18:58
F Ligako 10. jardunaldiko Reala-Athletic derbia azaroaren 17an jokatuko dute, igandez, Reale Arenan
Partida 18:00etan hasiko da. Realak eta Athleticek ondo ekin diote txapelketari, eta, sei jardunaldiren buruan, hurrenez hurren bosgarren eta seigarren postuetan daude sailkapenean.
2024/10/11 - 15:28
Anderlechtek datozen hiru partidetan bere zaleei ezingo die sarrerarik saldu, Anoetan izandako istiluengatik
Belgikako taldeak, bestalde, 30 eguneko epea du Realarekin harremanetan jartzeko bere jarraitzaileek Reale Arenan eragindako kalteak konpontzeko.
2024/10/09 - 17:00
Pablo Marin: ''Dena eman didan taldearekin gola sartzea izugarria da''
Pablo Marin Realeko jokalariak Anderlechten kontra sartutako golaz hitz egin du prentsaurrekoan. Horrez gain, nola sentitzen den kontatu du, taldea nola ikusten duen aztertzeaz gain.
2024/10/07 - 02:03
Imanol: ''Izorratuta nago, gehiago merezi genuen''
Imanol Alguacil Realeko entrenatzaileak Atletico Madrilen aurka lortutako berdinketa baloratu du, Reale Arenan jokatutako EA Sports Ligaren 9. jardunaldian. Egindako partidarekin, gehiago merezi zutela adierazi du, eta harro agertu da bere taldeaz.
2024/10/07 - 01:01
Sucicen gol bikain batek puntu bat eman dio Realari Atletico Madrilen aurka (1-1)
Txuri-urdinek Julian Alvarezen gol goiztiarrari buelta ematen jakin dute eta partidaren kontrola hartu dute, Sucicen gol batekin puntu bat berreskuratzeko.
2024/10/05 - 17:29
Imanol: ''Istripua izan da Atleticok lau gol jasotzea; betiko Atletico ikusiko dugu''
Imanol Alguacil Realeko entrenatzailearen aburuz, Atleticok aste barruan jokatutako Txapeldunen Ligako lehian 4-0eko emaitzarekin galdu izana "istripua" baino ez da izan, eta bihar Reale Arenan Madrilgo taldearen alderdirik onena ikusiko dutela uste du.