Anoeta
2023/08/10 - 18:07
Zubeldia: ''Taldeak anbizio handia du datorkigunari ondo erantzuteko''
Realak Txapeldunen Ligan jokatu du datorren denboraldian. Txuri-urdinak ilusioz gainezka daude, eta baita ere Igor Zubeldia. Izan ere, datorren sasoia oso berezia izango da talde gipuzkoarrarentzat.
2023/07/12 - 22:49
Unai Marrerok kontratua berritu du Realarekin 2027ra arte
Azpeitiarra da klubaren itxaropen nagusia lehen taldean harrobiko atezain bat izateko.
2023/07/10 - 18:58
Realzaleak, baikor Txapeldunen Ligari begira
Realak denboraldiaurreko lehen entrenamendua izan du gaur, eta ikustera joan diren zale batzuen adierazpenak hartu ditugu, Txapeldunen Ligari buruzko iritziak jasotzeko.
2023/07/10 - 18:23
Realak jokalari internazionalik gabe eta ehunka jarraitzaileren aurrean ekin dio denboraldiaurreari
Txuri-urdinen udako lehen-saioa Reale Arena futbol-zelaian izan da, Zubietako entrenamendu-instalazioetan egiten ari diren eraberritze obrengatik.
2023/07/09 - 17:10
Amaiera handia izan du 2023ko Donosti Cupek
Donosti Cupeko 2023ko edizioa arrakastatsua izan da. Uztailaren 9an jokatu dira azken finalak eta txapelketa amaitu da. Giro bikaina eta futbolaren festa izan dira nagusi.
2023/07/04 - 20:40
Osasuna eta Athletic, larunbatean; Reala, igandean; eta Alaves, astelehenean, Ligako lehen jardunaldian
Bigarren jardunaldiari dagokionez, Osasuna-Athletic derbia abuztaren 19an, larunbata, jokatuko da, 21:30ean.
2023/06/23 - 01:19
Leganesek Aritz Arambarri fitxatu du
Azkoitiko jokalariak askatasun gutunarekin sinatu du hurrengo bi denboraldietan, Realetik irten ondoren.
2023/06/22 - 18:04
Donosti Cup 2023: 865 talde, inklusiboa eta berdintasunaren aldekoa
Donosti Cup txapelketako 31. edizioa aurkeztu dute Reale Arenan. Uztailaren 3tik 9ra bitartean jokatuko da, eta aurtengoa ediziorik jendetsuena izango da, 865 taldek hartuko baitute parte.
2023/06/07 - 22:32
Realak eta Bayer Leverkusenek ongintzazko partida jokatuko dute, gaixotasun neuromuskular bat ikustarazteko
Txurdi-urdinek eta alemaniarrek jokatuko dute SPG50 izeneko gaixotasun neuromuskular arraroaren aurka borrokatzen duen Columbus Fundazioarentzat dirua biltzeko asmoz.
2023/06/05 - 13:26
Agur beroa Illarramendiri, mutrikuarrak Realarekin jokatutako azken partidan
Sevillaren aurkako garaipenaren ondoren (2-1), Mutrikuko erdilaria ohore guztiekin omendu zuten jendez gainezka zegoen Reale Arenan.
2023/06/04 - 23:31
Realak 2-1 menderatu du Sevilla Reale Arenan, eta biribildu egin du historikoa izan den denboraldia
Brais Mendezek, 27. minutuan, eta Chok, 73. minutuan, egin dituzte bi golak; Erik Lamelak, 77.ean, 2-1ekoa jarri du. Arratsalde bikaina izan da Anoetan; Asier Illarramendi kapitainak garaipena eskuratuta esan dio agur Realari.
2023/06/03 - 15:58
Imanol: ''Mendilibar niretzat erreferentea izan da beti''
Realak Europa Liga irabazi berri duen Sevilla hartuko du igande honetan Reale Arenan, LaLiga Santanderreko azken jardunaldian.
2023/05/29 - 00:52
Imanolek eskerrak eman nahi izan dizkio taldeari, zaleei eta klubeko kide guztiei denboraldiko lanagatik
Imanol Alguacil Realeko entrenatzailea alai azaldu da Realak ziurtatu duen laugarren postuagatik, Txapeldunen Liga ziurtatzen diena, eta eskerrak eman nahi izan dizkie hori posible egin duten guztiei.
2023/05/16 - 12:39
Iñaki Alkiza Realeko presidente ohia hil da, 89 urte zituela
1983tik 1992ra bitartean izan zen presidentea. Aurretik, 1955etik 1961era, jokalaria izan zen, eta, presidentea izan baino lehen, Jose Luis Orbegozoren Zuzendaritza Batzan ibili zen. Orbegozo ordezkatu zuen, eta Luis Urangak ordezkatu zuen bera. Realak 1987ko Kopa irabazi zuen, bera presidente zela.
2023/05/13 - 18:51
Realak berdindu egin du Gironarekin, bi goleko abantaila alferrik galduta
Talde txuri-urdinak 2-2 berdindu du Reale Arenan jokatutako Santander Ligako 34. jardunaldiko partida. Ondo ekin dio neurketari Realak, bi goleko abantaila erdietsi du, baina Gironak emaitza berdintzea lortu du atsedenaldira iritsi aurretik.
2023/05/12 - 21:43
Imanol: ''Historian nahi dugu sartu eta horretarako badakigu zer egin behar dugun''
Imanol Alguacil Realeko entrenatzaileak prentsaurrekoa eskaini du taldetxuri-urdinak Gironaren aurka maiatzaren 13an jokatuko duen partidaren bezperan.
2023/05/04 - 21:33
David Silvak 2024ra arte luzatu du kontratua Realarekin
2020an iritsi zen jokalari kanariarra Donostiako taldera, eta beste urtebetez jarraituko du txuri-urdinekin jokatzen.
2023/05/01 - 19:32
Imanol: ''Betiko Real Madril ikusiko dugu Reale Arenan''
Realak Real Madril LaLigako bigarren sailkatua hartuko du etxean asteartean, 33. jardunaldiko partidan.
2023/04/22 - 22:39
Realak buelta eman dio emaitzari Rayo Vallecano menderatzeko (2-1)
Alexander Sorlothen gol batek eta Lejeunek bere atean sartutako beste batek garaipena eman diete gipuzkoarrei bigarren zatian maldan gora jarri zaien partidan.
2023/04/20 - 18:49
Lopez Rekarte: ''Imanolek ideia berarekin jarraituko du, baina aldaketa txiki batzuekin''
Realak, azken partidetako emaitzak hobetze aldera, freskotasun gehiago duten jokalariak zelairatu ditu, Barrenetxea eta Cho tarteko. Taldeak jokatu ahal dituen sistema desberdinen inguruan aritu gara Aitor Lopez Rekarte jokalari ohiarekin.