Anoeta
2024/03/04 - 19:36
PSG Donostiara iritsi da, zaleak bertan egon dira beraien zain
Paris Saint Germainek asteartean Realaren aurkako Txapeldunen Ligako partida jokatuko du. Donostiara heldu direnean hainbat zale izan dira beraien zain eta Mbappek zenbaiti kamisetak sinatu dizkie.
2024/03/04 - 19:35
Imanol: ''Parisen argi utzi genuen gaitasuna dugula, zergatik ez amets egin?''
Realak PSG taldea hartuko du asteartean Reale Arenan, Txapeldunen Ligako final-zortzirenetako itzuliko partidan. Joanekoan talde frantziarra 2-0 gailendu zen.
2024/02/28 - 11:28
Oyarzabal: ''Une gogorra da denontzat, baina aurre egin behar zaio egoerari''
Mikel Oyarzabal Realeko kapitainak une gogorra dela azpimarratu du, etxean, zaleen aurrean, galdu ostean.
2024/02/28 - 03:13
Realaren eta Mallorcaren arteko Errege Kopako kanporaketako itzuliko partidaren laburpena eta golak
Mallorcak penaltietan irabazi dio Realari, arauzko 90 minutuen eta luzapenaren amaieran bana berdindu eta gero. Hartara, 2023-24 Errege Kopako finalistetako bat izango da apirilaren 6an. Bideo honetan partidaren laburpena ikus daiteke
2024/02/28 - 02:37
Agin Laburu bertsolariak burua altxatzeko bertsoa eskaini dio Realari
Realak porrot egin du Mallorcaren aurka Reale Arenan eta Kopatik kanpo geratu da penaltietan. Agin Laburu bertsolariak animoak altxatzeko bertso bat eskaini die guztiei.
2024/02/28 - 02:07
Imanol: ''Horrelako porrota jasotzeak, zaleen aurrean, min ematen du''
Imanol Alguacil Realeko entrenatzailea burumakur azaldu da Mallorcaren aurka finalerdia galdu eta Kopako finalik gabe geratu ostean. Horrelako porrotek "min" ematen duela adierazi du.
2024/02/28 - 01:30
Baloia sartu al da? Luzapeneko lehen zatian Realak gola erreklamatu duen jokaldia
Tierneyren jaurtiketa Samu Costak atera du gol marraren gainetik. Hori da VARetik Gil Manzano epaileari adierazi diotenea Realeko jokalariak baloia Mallorcaren atean sartu dela erreklamatu dutenean.
2024/02/28 - 01:30
Mikel Oyarzabalek partidako 70.minutuan egindako gola (1-1)
Realeko kapitaina bigarren zatian zelairatu da eta banakoa egin du Brais Mendezek emandako pasea aprobetxatuta.
2024/02/28 - 01:30
Gio Gonzalezek Mallorcarentzat 50. minutuan egindako gola (0-1)
Jokaldia alboko sake batean hasi da. Jaume Costak baloia erdiratu du eta Gio Gonzalez bakar-bakarrik sartu da bigarren zutoinean baloia buruarekin errematatu eta Remiroren atean sartzeko.
2024/02/28 - 01:30
Brais Mendezek lehen zatiko 45. minutuan huts egindako penaltia
Raillok eskuarekin ukitu du baloia area barruan eta Gil Manzano epaileak penaltia adierazi du. Braisek jaurti eta baloia Greif atezainak urrundu du.
2024/02/27 - 21:27
Realeko zaleak baikor dira, Mallorcaren aurkako kanporaketa irabazteko
Faborito ikusten dute talde txuri-urdina, baina badakite dena eman beharko dutela zelaian Sevillako finalean egon nahi badute.
2024/02/27 - 16:18
Zale txuri-urdinak, Errege Kopako finalaren bila
Realak Errege Kopako finalerako txartela izango du jokoan gaur gauean Reale Arenan, Mallorcaren kontra. Taldeari harrera beroa egitea eta giro bikaina bizitzea espero da.
2024/02/26 - 20:00
Realak eta Mallorcak Errege Kopako finalerako lehen txartela dute jokoan, Reale Arenan
Joaneko partida hutsean amaituta, Imanolen taldeak azken lau urteetako bigarren finala jokatzea dute helburu. Azkena 2020. urtean jokatu zuten, eta irabazi, Athleticen aurka.
2024/02/26 - 15:15
Imanol: ''Aurtengo finala jokatzea dugu buruan, denon artean lortzea espero dut''
Imanol Alguacil Realeko entrenatzaileak taldeak asteartean Mallorcaren kontra jokatuko duen Errege Kopako itzuliko partidaren inguruan hitz egin du prentsaurrean.
2024/02/24 - 18:49
Zale txuri-urdin batek 'speaker' lanak egin ditu Anoetan, Realaren hamaikakoa kontatuz
Realak Vila-realen aurka (1-3) Anoetan jokatutako EA Sports Ligako 26. jardunaldiko partidan, talde txuri-urdineko zale batek 'speaker' lanak egin zituen, Realaren hamaikakoa kontatuz.
2024/02/24 - 10:23
Olasagasti: ''Ez da gure partidarik onena izan, ez dugu gure jokoa egiterik lortu''
Realak 1-3 galdu du, Vila-real aurkari, Reale Arenan, EA Sports Ligako 26. jardunaldian. Santi Comesañak, bi gol sartuta, aurretik jarri du Castelloko taldea, eta Mikel Merinok, azken minutuetan, 1-2koa egin du. "Ez dugu gure jokoa egiterik lortu", adierazi du Olasagastik, partida amaitu eta gero.
2024/02/24 - 00:22
Realak 1-3 galdu du Reale Arenan Vila-real aurkari, eta etxean garaipena lortu ezinik jarraitzen du
Comesañak, bi gol sartuta, aurretik jarri du Castelloko taldea, eta Merinok, azken minutuetan, 1-2koa egin du; Sorlothek, luzapenean, bisitarien hirugarrena lortu du. Gipuzkoako taldeak Ligako bost partida jarraian daramatza Reale Arenan irabazi gabe, eta azken biak galdu egin ditu.
2024/02/21 - 19:19
''Titulu bat irabaztea gustatuko litzaidake'', dio Take Kubok, Realarekin berrituta
Realak, asteartean, Mallorcaren aurka jokatuko du, Donostian, Errege Kopako finalerdietako itzuliko partidan, eta martxoaren 5ean, aldiz, Paris Saint-Germainen kontra, Txapeldunen Ligan. Kontratua 2029ra arte berrituta, Kubok adierazi du titulu bat nahi duela irabazi talde txuri-urdinean.
2024/02/12 - 19:33
Euskal derbiak dira interesgune handiena pizten duten partidak bisitarien harmailara joateko
Real Sociedad-Athletic Club, Osasuna-Real Sociedad eta Alaves-Athletic Club neurketak izan dira bisitarien aldetik sarrera eskari handiena izan dituzten norgehiagokak.
2024/02/12 - 18:01
Aviron Bayonnaisek Reale Arenan jokatuko du, martxoaren 31n, Toulon aurkari, TOP 14ko partida batean
Frantziako errugbi Ligako 20. jardunaldiko neurketa izango da. Aurreikuspena da 35.000 zale baino gehiago izatea Anoetan. 21:05ean hasiko da, eta igandez jokatuko dute; biharamunean, Euskal Herri osoan da jaieguna, Pazko Astelehena baita.