Anoeta
2024/03/23 - 22:10
Eizagirre: ''Uste dut partida ona egin dugula, baina ez dugu golik sartu, eta Athleticek bai''
Nerea Eizagirre Realeko jokalariak Athleticen aurka galdutako F Ligako 21. jardunaldiko euskal derbiari buruz hitz egin du.
2024/03/23 - 22:02
Nahikari Garcia: ''Garaipen honek gora begira jartzeko aukera ematen digu''
Nahikari Garciak egin du Realaren aurka jokatutako derbian Athletici garaipena eman dion gola. "Reale Arenara itzultzea beti berezia dela" aitortu du aurrelariak.
2024/03/23 - 21:28
Reala-Athletic Club (0-1) euskal derbiko laburpena eta gola
Realak eta Athleticek F Ligako 21. jardunaldiko euskal derbia jokatu dute Reale Arean. Zuri-gorriek bereganatu dute garaipena, 0-1eko emaitzarekin. Bideo honetan dituzu ikusgai jokaldi onenak, baita neurketako gola ere.
2024/03/22 - 19:54
Reala eta Athletic gogotsu Anoetan jokatuko den derbiari begira
Norgehiagoka Reale Arenan jokatuko da, larunbatean, 18:00etatik aurrera. Lehen itzuliko norgehiagokan bizkaitarrak 2-1 gailendu ziren.
2024/03/22 - 16:00
Aznar: ''Ondo iristen gara, irabazteko gogoz ekingo diogu derbiari''
David Aznar Athleticeko entrenatzaileak prentsaurrekoa eman du, Lezaman. Talde zuri-gorriak martxoaren 23an, 18:00etan, Realaren aurka Anoetan jokatuko duen euskal derbiari buruz hitz egin du.
2024/03/21 - 21:58
Realak espero du larunbateko derbian, Athletic aurkari, Reale Arenako giroa Kopakoa bezain ederra izatea
Cecilia Marcosek, Izarne Sarasolak, Sanni Franssik eta Natalia Arroyo entrenatzaileak adirazi dutenez, Realaren aurreikuspena da F Ligako larunbateko derbian giro ikusgarria izatea, Donostiako zelaian. Bi taldeak dabiltza ondo.
2024/03/20 - 19:10
Ander Guevara: ''Oso harro eta pozik nago joan zen udan emandako pausuarekin''
Ander Guevara gasteiztarrak, babazorroen denboraldia orain arte "positibotzat" baloratu du, eta "oso pozik" agertu da Euskal Selekzioaren deialdiarekin. Gainera, bere talde ohiaren aurka jokatuko du EA Sports Ligako datorren jardunaldian, Realaren kontrako neurketan.
2024/03/20 - 18:24
Nahikari Garciak eta Adriana Nanclaresek Realaren aurkako derbiaren inguruan hitz egin dute
Athleticeko bi jokalariek uste dute bi taldeak momentu onenean heldu direla larunbatean jokatuko den neurketara. Aukera guztiak aprobetxatu beharko dituzte eta babestu egin beharko dela taldea Realaren arriskuetatik.
2024/03/16 - 10:20
Martin Zubimendi: ''Espero dut garaipen hau bolada polit baten hasiera izatea''
Zubimendi oso pozik agertu da Realak Cadizen aurka garaipena lortu ostean, Reale Arenan zeramaten bolada txarrari amaiera eman baitio; izan ere, azaroaren 26tik zegoen Reala etxean irabazi gabe.
2024/03/13 - 22:46
Reale Arenak festa handia ospatu du, Realarekin, finalerako sailkatzea gauzatuta
Atletico Madrilen aurkako finalerdiko itzuliko partida amaituta, Anoetan izan diren 15.265 zaleek pozarren ospatu dute Realaren balentria.
2024/03/13 - 22:17
Nerea Eizagirre: ''Izugarrizko talde baten aurka taldeak sufritzen jakin du''
Nerea Eizagirre, Realeko jokalariak, aurkari haundi baten aurka taldeak sufritzen jakin duela adierazi du, Atletico de Madrili 2-0 irabazi ondoren. Garaipen honi esker, txuri-urdinek Erreginaren Kopako finala jokatuko dute maiatzaren 18an.
2024/03/13 - 22:12
Erregina Kopako finalerdietako Reala-Atletico Madril (2-1) partidako golak eta laburpena
Realak bigarren aldiz bere historian jokatuko du Kopako finala. Sanni Franssik eta Synne Jensenek egin dituzte talde txuri-urdinaren golak itzuliko partidan, Reale Arenan.
2024/03/13 - 21:13
Synne Jensenek bigarren gola egin du Atletico de Madrilen aurka (2-0)
Bi ukitu behar izan ditu Realak Jensen Lola Gallardoren aurrean uzteko. Norvegiarrak baloia gurutzatu eta donostiarren bigarrena gola sartzea lortu du. Asistentzia Amaiurrena izan da.
2024/03/13 - 20:31
Sanni Franssiren gola Reala Atletico Madrilen aurka markagailuan aurreratzeko (1-0)
Sanni Franssik talde txuri-urdina aurretik jarri du margailuan 19. minutuan. Realeko aurrelariak banakako jokaldi zoragarria egin eta baloia sareetara bidali du.
2024/03/13 - 09:02
Albiste izango dira: Reala-Atletico, lau urte osasun larrialdia ezarri zela eta Angel Berruetari omenaldia
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/03/12 - 22:10
Realak, Reale Arenak lagunduta, Erregina Kopako finalerako txartela lortu nahi du
Natalia Arroyoren taldea Atletico Madril kanporatzen ahaleginduko da, finalerdietako itzuliko partidan, asteazkenean, 18:30etik aurrera. Joaneko 1-1ekoak aukera handiak ematen dizkio Realari. Neurketa EITBn izango da ikusgai, eitb.eus-en eta ETB1en bidez.
2024/03/11 - 13:28
Nahia Aparicio: ''Gauzak garbi izanda, Atleticori lana zailtzen saiatuko gara''
Nahia Aparicio Realeko jokalariak asteazken honetan Atleticoren kontra jokatuko duten Erregina Kopako partidaren inguruan hitz egin du. Horrez gain, aipatu du bere lehen partida izango dela Reale Arenan, eta txikitako ametsa beteko duela.
2024/03/06 - 13:09
Realak 1-2 galdu du Paris Saint-Germain aurkari, Reale Arenan, eta Txapeldunen Ligatik kanpo gelditu da
Kylian Mbappek sartu ditu Frantziako taldearen bi golak, eta Mikel Merinok egin du talde txuri-urdinarena. Realak amaierara arte borrokatu du, eta gogoan izateko moduko ibilbidea burututa esan dio agur Europa mailako txapelketarik handienari.
2024/03/05 - 15:13
Realzaleak prest, PSGren kontrako hitzordu garrantzitsurako
PSG taldea hartuko du gaur gauean Realak, Txapeldunen Ligako final zortzirenetako itzuliko partida erabakigarrian. Orotariko iritziak dituzte zaleek, baina ez dute itxaropenik galdu.
2024/03/04 - 21:03
Realak PSGren aurkako kanporaketa irauli nahi du, Txapeldunen Ligako final-laurdenetan sartzeko
Donostiarrek 2 eta 0 galdu zuten joaneko partidan eta, zail duten arren, ezustekoa eman nahi dute azken asteetako emaitza kaskarren bolada eteteko.