Anoeta
2023/12/31 - 18:12
Luis Garcia Plaza: ''Reala talde ikaragarria da, ea lehiatzeko eta zerbait ateratzeko gai garen''
Alavesek Realaren etxean jokatuko du urtarrilaren 2an, asteartean, EA Sports ligako 19. jardunaldiko partida. (Jatorrizkoa, gaztelaniaz).
2023/12/21 - 22:07
Realak Cadizen aurkako berdinketa batekin itxi du urtea (0-0)
Bi taldeek partida bizia jokatu dute, eta markagailuan aurrea hartzeko aukerak izan dituzte, baina baloiak ez du sarera sartu nahi izan.
2023/12/18 - 13:24
Paris Saint-Germain-Reala, Txapeldunen Ligako final zortzirenetan
Joaneko partida Parisko Parc des Princes futbol zelaian jokatuko dute otsailaren 13an, 14an, 20an edo 21ean, eta itzulikoa Reale Arenan izango da, Donostian, martxoaren 5ean, 6an, 12an edo 13an.
2023/12/17 - 20:22
Realak eta Betisek hutsean berdindu dute Reale Arenan
Epaileak baliorik gabe utzi ditu donostiarrek egindako hiru golak, jokoz kanpoko posizio argien ondorioz. Egun berezia izan da txuri-urdinentzat, Aitor Zabaleta omendu baitute.
2023/12/17 - 19:54
Reale Arenak Aitor Zabaleta omendu du
Partida hasi baino ordubete lehenago, zale txuri-urdinak haren omenez jarritako monolitoaren inguruan bildu dira, Jokin Aperribay presidentea tartean zela, eta aurresku bat dantzatuz eta 'Txoriak txori' abestuz amaitu dute.
2023/11/30 - 00:38
Realak 0-0 berdindu du Salzburgoren aurka, eta puntu bat behar du Milanen multzoko lehena izateko
Reale Arenan jokatutako partidan gertatu denez, Lisboan, Da Luz estadioan, Benficak eta Inter Milanek puntu bana eskuratu dute, 3-3 amaituta; hortaz, talde txuri-urdinak nahikoa du berdintzea azken jardunaldian. Realak amaierara arte jo du garaipena lortu nahirik.
2023/11/29 - 00:54
Realak Salzburgo garaitu nahi du, Txapeldunen Ligako multzoan aurrenekoa izateko lehian bere burua indartzeko
Talde txuri-urdina final zortzirenetan izango da. 10 puntu lortuta, D multzoko liderra da, Inter Milanekin berdinduta, eta Reale Arenan hiru puntu gehiago batzea du helburu, Milanen jokatuko duen azken partidara aurretik iritsi ahal izateko.
2023/11/26 - 19:54
Realak mendean hartu du Sevilla (2-1), eta Europako postuetan jarraitzen du
Talde txuri-urdinak hiru puntuak eskuratu ditu Reale Arenan, Sadiqek eta Sevillak bere atean egindako golei esker. Lehen zatian, nagusi izan da talde txuri-urdina, baina sufritu egin du bigarrenean, Sevillak En-Nesyriren golarekin erreakzionatu ondoren. Sevillak bederatzi jokalarirekin amaitu du.
2023/11/26 - 19:44
Aihen Muñoz: ''Lehenengo zatia ona izan da, bigarrena txarragoa, baina pozik gaude''
Aihen Muñoz Realeko jokalariak EITB Mediarekin hitz egin du talde txuri-urdinak Sevilla mendean hartu ostean (2-1) EA Sports Ligako 14. jardunaldiko partidan.
2023/11/23 - 20:37
Carlos Fernandezek min hartu du eskuin belaunean
Parte medikoak "edema kontusibo akutu femoral bat deskribatzen du, eskuineko belaunaren hiperluzapen bati dagokiona".
2023/11/13 - 17:47
Zupiria, 2030eko Munduko Txapelketari buruz: “Bilbo eta Donostia lanean tinko ari dira egoitzak izateko”
Frantziako Tourrak euskal ekonomian izan duen eragina aztertzen duen txostenaren aurkezpenean egin ditu adierazpenak Kultura eta Hizkuntza Politika sailburuak.
2023/11/09 - 09:47
Aperribay: ''Realak beharrezkoak diren baliabide guztiak erabiliko ditu gaizkile horien kontra''
Jokin Aperribay Realeko presidenteak hitz egin zuen Benficako ultra batzuek neurketan bengalak jaurti ostean.
2023/11/07 - 21:50
Realak Txapeldunen Ligako final-zortzirenetan sartu nahi du, Benficari etxean irabazita
Portugaldarrei irabazi eta Interrek Red Bull Salzburgoren aurka beste horrenbeste egitea behar dute txuri-urdinek, multzoen fasea bukatzeko bi jardunaldiren faltan sailkapena ziurtatzeko.
2023/11/07 - 20:17
Imanol: ''Benficak hil ala biziko partida egingo du, minduta daude''
Realak Benfica taldea hartuko du asteazkenean Reale Arenan, multzoen faseko laugarren jardunaldian.
2023/11/05 - 01:00
Imanol: ''Horrelako partidak irabazi egin behar dira''
Imanol Alguacil Realeko entrenatzaileak Bartzelonaren aurka Reale Arenan izandako porrotaz hitz egin du. "Haserre eta minduta" dagoela adierazi du, Realak erakutsitako jokoak ez baitu merezitako saria izan.
2023/11/05 - 00:08
Realak porrot merezigabea izan du Bartzelonaren aurka (0-1)
Talde txuri-urdina jaun eta jabe izan da partida osoan zehar, eta ez zaio gola sartzeko aukerarik falta izan, baina Araujok luzapenean sartutako golak punturik gabe utzi ditu etxekoak.
2023/11/03 - 18:23
Aihen Muñozek 2027ra arte berritu du Realarekin
Defentsa nafarrari kanpaina honen amaieran amaitzen zitzaion kontratua, nahiz eta bere azken partidei esker Realak kontratua beste hiru urtez luzatzea erabaki duen.
2023/10/21 - 18:50
Imanol: ''Orain arteko partida kaskarrena eginda, irabazi egin dugu''
Imanol Alguacil Realeko entrenatzailea talde txuri-urdinak Mallorcaren aurka lortutako garaipenaz (1-0) aritu da Reale Arenako prentsa-aretoan.
2023/10/21 - 18:03
Realak hiru puntuak poltsikoratu ditu Mallorcaren aurka (1-0), asko sufrituta
Talde txuri-urdinak 1-0eko emaitzarekin irabazi dio Balearretako taldeari EA Sports Ligako 10. jardunaldiko partida. Mallorcak abagune gehiago izan ditu, baina neurketako gol bakarra txuri-urdinek sartu dute, 64. minutuan, Braisen bidez.
2023/10/05 - 17:11
San Mames eta Reale Arena, 2030eko Munduko Txapelketaren partidak hartzeko aukeren artean
Horiez gain, Iruñeko Sadar ere zerrendan sar liteke, baina erabakitzeke dago oraindik zenbat estadio izango dituen Munduko Txapelketak. Gorritxoen futbol-zelaiak entrenamenduak eta lagunartekoak hartuko lituzke.