Anoeta
2024/09/15 - 00:59
Penaltiek eta zutoinek Reala zigortu dute Real Madrilen aurka (0-2)
Zutoinek eta langak Sergio Gomezen, Beckerren eta Sucicen golak eragotzi dituzte, eta, gainera, epaileak bi penalti adierazi ditu madrildarren alde.
2024/09/12 - 20:50
Oskarsson: ''Lehen egunetik sartu nahi ditut golak''
Realak denboraldi honetarako bi fitxaketa aurkeztu ditu: Orri Oskarsson eta Nayef Aguerd. Biek onartu dute aldaketa handia dela eurentzat, baina oso pozik agertu dira klubean jokatu ahal izateagatik.
2024/09/06 - 18:44
Aihen, lesioez: ''Ondo prestatzen gara, profesional handiak ditugu, baina lehiaketak hor jartzen gaitu''
Aihen Muñoz Realeko jokalariak bere itzuleraz hitz egin du, zazpi hilabetez zelaietatik kanpo egon ondoren. Taldeko jokalariak azken aldian sufritzen ari diren lesioez ere hitz egin du, Oyarzabalen lesioa barne.
2024/09/02 - 00:34
Aihen: ''Hilabete oso gogorrak izan dira, baina belaunak oso ondo erantzun du''
Aihen Muñoz Realeko jokalariak Getaferen aurka hutsean berdindutako EA Sports Ligako laugarren jardunaldiko partidaz hitz egin du. Zazpi hilabete jokatu gabe egon ondoren, pozik agertu da itzulerarekin.
2024/09/01 - 23:36
Realak golik gabe eta atera jaurti gabe berdindu du Getaferekin (0-0)
Donostiako taldea aurkaria baino gutxiago izan da, eta atera jaurti gabe eta bere arean sartuta amaitu du partida.
2024/08/31 - 01:11
Realak Orri Oskarsson fitxatu du
20 urteko aurrelari islandiarra da Imanol Alguacilen taldeko 9 berria 29-30 denboraldiaren amaierara arte.
2024/08/29 - 18:39
Toni Martinez: ''Hasieratik sentitu dut Alaves etxe berria nuela''
Toni Martinezek estreinako gola sartu zuen asteazken honetan , abuztuaren 28an, Realaren aurka, talde gasteiztarrarekin. Murtziarrak aurkezpenean azaldu duenez, iritsi den momentutik oso eroso sentitu da taldekideekin.
2024/08/29 - 03:36
Brais Mendez: ''Ondo ibili gara hamar jokalari izan ditugunean, lanean jarraitu behar dugu''
"Ez da etxean nahi genuen hasiera", onartu du Realeko erdilariak, Alavesen aurkako derbian, Reale Arenan, 1-2 galduta. Berak sartu du Realaren gola neurketa horretan.
2024/08/29 - 03:29
Asier Villalibre: ''Uste dut taldeak lan oso ona egin duela''
Alaveseko aurrelariak gola sartu du, penaltiz, bere taldeak Realaren aurka Donostian jokatutako euskal derbian. Villalibreren iritziz, Gasteizko taldeak merezita eskuratu ditu hiru puntuak, Reale Arenan.
2024/08/29 - 01:57
Alavesek markagailua irauli du Realaren aurka, Reale Arenan, eta derbia irabazi (1-2)
Brais Mendezek egin du 1-0ekoa, 33. minutuan, Asier Villalibrek, penaltiz, berdinketa jarri du, atsedenaldira joan aurretik eta, 77. minutuan, Toni Martinezek sartu du 1-2koa. Reala hamar jokalarirekin aritu da, 29. minututik, epaileak Mikel Oyarzabal kanporatu baitu.
2024/08/19 - 00:00
Imanol Alguacil: ''Bigarren zatiko golak ezin dira oparitu''
Realak 1 eta 2 galdu du etxean Rayoren aurka, EA Sports Ligako lehen jardunaldiko partida. Donostiarrek itxura kaskarra eman dute.
2024/08/18 - 23:32
Realak galdu egin du etxean, Rayoren aurka partida kaskarra jokatuta (1-2)
De Frutosek eta Camellok egin dituzte, bigarren zatian, madrildarren golak. Gipuzkoarren gola Martin Zubimendik egin du, luzapenean.
2024/08/17 - 15:47
Imanol: ''Merino deialdian ez sartzea erabaki dut beste talde batekin elkarrizketak zabalik daudelako''
Realeko entrenatzailea fitxaketen inguruan aritu da. Merino eta Zubimendi izan ditu hizketagai, igandean, EA Sports Ligako lehen jardunaldian, Rayoren aurka jokatuko duten partidaren atariko prentsaurrekoan.
2024/08/02 - 00:57
Realak Luka Sucic kroaziarra fitxatu du
Aurreko denboraldian Realaren aurka jokatu zuen Txapeldunen Ligako multzoen faseko bi partidetan.
2024/07/30 - 18:19
Zakharyanek lesioa du eskuin orkatilan eta ebakuntza egingo diote
Realeko erdilari errusiarra ebakuntza-gelatik igaroko da eskuin orkatilako tendoi peroneoetan lesioa duelako eta denboraldi hasiera galduko du.
2024/07/29 - 22:15
Javi Lopez: ''Realak ni hemen egotea nahi duela erakutsi dit''
Realaren fitxaketa berriak, Javi Lopezek, lehen egunetik berarengan interesa erakutsi dion klub batera iritsi dela azpimarratu du, eta horrek Donostiara "begi onez" joatea eragin zuela (adierazpenak gaztelaniaz).
2024/07/26 - 19:44
Klara Cahynova, errefortzu berria Realarentzat
Cahynova eskarmentu handiko erdilaria da, eta Sevillatik dator.
2024/07/22 - 22:05
Sanchez Vera: ''Oinarri sendoa duen kluba da Reala''
Realak denboraldiaurreko lehen entrenamendua egin du, Jose Luis Sanchez Vera buru duela. Madrildarrak Atletico Madril edo Levante bezalako taldeak zuzendu ditu aurretik. Lehen egunetik eroso sentitzen dela dio, eta gauza garrantzitsuak egiteko gogoz.
2024/07/19 - 20:42
Galbahea pasata, 2030eko Munduko Txapelketako partidak hartzeko hautagai izango dira San Mames eta Anoeta
Espainia, Maroko eta Portugalen hautagaitza bateraturako RFEFk aukeratutako 20 egoitzetako bi dira. 11 izango ditu Espainiak, 6 Marokok eta 3 Portugalek. Alaves, Eibar eta Osasuna kluben instalazioak, gainera, azpiegoitza gisa hautatu dituzte.
2024/07/16 - 21:53
Realak Lucia Rodriguez fitxatu du Sevillatik
Talde txuri-urdinera itzuli da eskuin hegala indartzeko eta 20226ko ekainera arte sinatu du.