Aimar Olaizola
2016/11/13 - 15:00
Oinatz Bengoetxeak gaur jakingo du finalean aurkaria nor izango duen
Aimar Olaizola eta Jokin Altuna bigarren txartela lortzen saiatuko dira gaur arratsaldean Donostian. Nafarrak bederatzigarren finala izango luke lau t´erdian eta gipuzkoarrak berriz, estreinakoa.
2016/11/10 - 17:22
Aimar eta Altuna III.a hasi dira igandeko finalaurrekoa ''jokatzen''
Lau t´erdiko Txapelketako finalerako txartela lortzeko borroka gaur bertan hasi da Donostiako Atano III.a pilotalekuan egin duten pilota aukeraketan. Biek nabarmendu dute aurkariak egindako ibilbidea.
2016/11/08 - 12:48
4 t'erdiko finala, pilotarien zain
Bengoetxea VI.a - Urrutikoetxea eta Olaizola II.a - Altuna III.a partideetatik aterako dira aurtengo kaiolako bi finalistak.
2016/10/29 - 13:58
Olaizola finalerdietan sartu da, partida guztiak irabazita
Goizuetakoa aise nagusitu zaio Retegi Biri 22 eta 6, ligaxkako azken neurketan.
2016/06/27 - 19:27
Olaizola II.ak ez du jokatuko Nafarroako Lau t'erdiko finalerdia
Aimar Olaizolak lesioa du ezkerreko sorbaldan eta uko egin dio finalerdietako partida jokatzeari. Ondorioz, Mikel Urrutikoetxea zuzenean sailkatu da finalera.
2016/04/09 - 23:26
Irabazleak, penatuta txapela Irujoren lesioagatik eskuratzeagatik
Mikel Urrutikoetxeak eta Aimar Olaizolak Binakako Txapelketa irabazi dute, baina ez dira guztiz pozik agertu, Irujo erretiratu behar izan delako.
2016/04/09 - 22:29
Olaizola-Urrutikoetxearentzat Binakako txapela, Irujo lesionatu ostean
Aimar Olaizolak eta Mikel Urrutikoetxeak irabazi dute Binakako Txapelketa, aldeko 16-10 markagailuarekin. Juan Martinez de Irujo lesionatu egin da eta ezin izan du partida jokatzen jarraitu.
2016/04/08 - 14:00
Olaizola-Urrutikoetxea eta Irujo-Rezusta, zenbakien finala
Aimar Olaizola eta Juan Martínez de Irujoren berdinketa apurtuko da Binakako Finalean. Urrutikoetxeak, irabazita, hirukoa lortuko luke.
2016/03/31 - 23:00
Olaizola II.a: 'Finala ez da finalerdia bezalakoa izango'
Olaizola II.ak eta Urrutikoetxeak entrenamendua egin dute Bizkaia pilotalekuan, Binakako final handiaren atarian. Urrutikoetxeak esan duenez, polita litzateke hirugarren txapela jarraian lortzea.
2016/03/12 - 13:30
Abian da finalerdietako ligaxka
Irujo-Rezusta eta Olaizola II.a-Urrutikoetxea izango dira aurrez aurre, finalerdietako hiru jardunaldietako lehenengoan.
2016/02/11 - 18:52
'Hurrengo lau partidetatik bat behintzat irabazi behar dugu'
Bengoetxea VI.ak eta Untoriak Olaizola II.aren eta Urrutikoetxearen kontra neurtuko dituzte indarrak larunbatean, Bizkaia pilotalekuan.
2016/01/22 - 14:16
Aimar lekutik ateratzen saiatuko da Irribarria
Binakako Txapelketako bigarren itzuliari hasiera emango diote Urdulizen. Aurrez aurre, Olaizola II.a-Urrutikoetxea eta Irribarria-Merino.
2015/11/15 - 23:39
Irujok finala jokatuko du Olaizola II.ari 6-22 irabazi ostean
Juan Martinez de Irujok Lau t'erdiko Txapelketako finala jokatuko du Mikel Urrutikoetxearen aurka, azaroaren 29an.
2015/11/15 - 20:28
Irujok Olaizola II.ari irabazi eta finala jokatuko du
Iberoko pilotariak 6-22 irabazi dio Aimar Olaizolari Bizkaia pilotalekuan jokatu duten finalerdietako partida eta Urrutikoetxearen aurka jokatuko du final handia, azaroaren 29an.
2015/11/15 - 14:18
Olaizolak eta Irujok finalerako txartela dute jokoan
Prest dira bi pilotariak Bilboko finalerdia jokatzeko. Aimarren eta Juanen arteko partidak esamesek inguratzen dute beti. Aurten, Aimar izan da zalantza. 17:00etan, zuzenean ETB1en eta eitb.eus-en.
2015/11/10 - 20:04
Olaizola II.aren eta Irujoren arteko finalerdia, airean
Goizuetako pilotariak min du bere ezker eskuan eta atzerapena eskatu du. Enpresen Ligak, ordea, ezezkoa eman dio eskaerari. Olaizolak ez jokatzekotan, Altuna III.a izango da Irujoren aurkaria.
2015/09/07 - 19:36
Irujo-Barriola eta Olaizola-Urruti, San Mateorako bikoteen artean
Iberoko aurrelaria 2014ko garaipena errepikatzen saiatuko da, eta Barriolarekin batera lehiatuko da; buruz buruko txapeldunak aurrealdea utziko du eta goizuetarraren bikotekidea izango da.
2015/09/07 - 14:11
Olaizola II.ak eta Zabalak irabazi dute Lekeitioko finala
Goizuetako aurrelariak erakustaldia eman du finalean, finalerdian egin zuen bezala. Ibai Zabalarekin osatutako bikoteak Sanantolinetako Torneoa irabazi dute, Lekeition, Ezkurdia eta Zabalari.
2015/06/28 - 21:36
Urrutikoetxearentzat txapela, azken urteetako finalik ikusgarrienean
Zaratamoko pilotariak ezustekoa eman du Olaizola II.ari 22 eta 19 irabazita. Sekulako finala jokatu dute biek, eta historikoa, 38 urte igaro baitira bizkaitar batek txapela azkenengoz jantzi zuenetik.
2015/06/27 - 13:13
Urrutikoetxea-Olaizola II.a, Buruz Buruko finala
Buruz burukoan aritzeko ezaugarri onenak dituen bizkaitarrak pilotak egun duen izarrik handienetarikoaren aurka neurtuko ditu indarrak. Finala zuzenean emango dute ETB1ek eta eitb.eus-ek.