Olaizola-Urrutikoetxea eta Irujo-Rezusta, zenbakien finala
Bilboko Bizkaia pilotalekuak Binakako Txapelketako finala hartuko du, Olaizola II-Urrutikoetxea eta Martinez de Irujo-Rezusta bikoteen artean. Zuzenean emango dute final handia, 17:30etaik aurrera, ETB-1ek eta eitb.eus-ek.
Lau pilotariak arituko dira Binakako txapela lortzeko borrokan, baina bakoitzarentzat esanahi berezia izango luke.
Olaizola II.ak eta Martinez de Irujok aurkaria baino txapela bat gehiago lor dezakete, egun duten berdinketarekin apurtuz. Batak eta besteak 13 txapela irabazi dituzte guztira. Goizuetarrak zazpi Lau eta erdiko Txapelketa irabazi ditu (2002, 2004, 2005, 2008, 2011, 2012 eta2013), Buruz Buruko lau (2005, 2007, 2012 eta 2013) eta Binakako bi (2008 eta 2011).
Iberokoak, bestalde, Binakako bost txapela ditu (2005, 2006, 2009, 2013 eta 2014), Buruz Buruko bost (2004, 2006, 2009, 2010 eta 2014) eta Lau eta erdiko hiru (2006, 2010 eta 2014). Irabazten duenak hamalau txapela izango ditu Lehen Mailan, aurkariak baino bat gehiago.
Martinez de Irujo, gainera, Binakako txapela gehien dituen pilotaria bilaka daiteke larunbatean. Fernando Goñi, Peio martinez de Eulate, Jose Javier zabaleta eta Abel Barriolarekin irabazi ditu. 2016koa seigarrena litzateke.
Mikel Urrutikoetxeak urtea biribiltzeko aukera ezinhobea du, hirukoa lortuta. Banakako bi txapelak irabazi ditu denboraldi honetan. Lehenengo bizkaitarra litzateke, gainera. Bost nafarrek lortu dute orain arte: Retegi II, Arretxe, Barriola, Irujo eta Olaizola.
Beñar Rezustarentzat ere final berezia litzateke, lehenengo txapela irabaziko luke eta. Irujorekin, bere lehenengo finala jokatuko du.
ng>jokatuko du.Zure interesekoa izan daiteke
Jon Ander Albisu: “Faborito kartel hori irabazi egin dugu, kantxan erakutsi dugun mailagatik”
Unai Laso eta Jon Ander Albisu elkarrizketatu ditugu ataunen, Binakako Txapelketa irabazi eta biharamunean. Ospakizunak luzatu ziren arren, bi pilotariak pozik eta harro ageri dira.
Ataundarrek omenaldi beroa egin diote Albisuri
Eguraldi eskasak ez du harrera zapuztu. Aurreskua dantzatu diote, eta bertsolariek bertsoak bota dizkiote. Ustekabeko nagusia Unai Lasok eman dio pilotari ataundarrari, atzelariak ez baitzuen espero aurrelariak omenaldian parte hartzea. Albisu herriarekin "oso eskertuta" azaldu da.
Laso eta Albisu txapeldunek senideekin eta lagunekin ospatu dute, igande gauean, Binakako finalean lortutako garaipena
Unai Lasok eta Jon Ander Albisuk, arratsaldean, Nafarroa Arenan, finalean, Altuna III.a eta Ezkurdia menderatu zituzten; gauean, senideekin eta lagunekin ospatu dute, giro ederrean.
Jon Ander Albisu, Binakako finaleko pilotaririk onena
Atzelari ataundarrak, Unai Lasorekin batera lortutako txapelaz gain, finaleko pilotaririk onenarentzako saria ere eskuratu du, igandean, Nafarroa Arenan.
Ia 3 minutu iraun ditu finaleko tantorik onenak!
Tanto gogorra eta oso lehiatua izan da 9 eta 13koa. 2:59ko iraupena izan du eta guztira 69 pilotakada eman dituzte finaleko lau protagonistek. Finalak izan duen tentsioaren eta lehiakortasunare adierazle garbia.
ARGAZKI-GALERIA: Unai Laso eta Jon Ander Albisuk irabazitako Binakako Txapelketako finalak utzitako irudi ikusgarriak
Unai Laso eta Jon Ander Albisu 16-22 gailendu zaizkie Jokin Altuna eta Joseba Ezkurdiari, Nafarroa Arenan jokatutako 2026ko Binakako Txapelketako finalean. Galeri honetan, neurketak utzitako hainbat une esanguratsuren argazkiak aurkituko dituzue.
Unai Laso hunkitu egin da Txus Villalabeitia fisioterapeutaren mezuarekin
Jon Ander Albisurekin batera Binakako Txapelketako finala irabazi eta gero, Unai Lasok hamaika zorion mezu jaso ditu, tartean Txus Villalabeitia fisioterapeutarena.
Albisuren ama eta anaia: “Ametsa bete da"
Jon Ander Albisuren ama eta anaia pozez gainezka agertu dira Baikoko pilotariak partida irabazi ostean. Bitxikeria bat ere kontatu dute: pilotariaren alabak amets egin zuen aitak txapela irabaziko zuela.
Unai Laso: "Oso hunkituta nago"
Unai Laso eta Jon Ander Albisu dira 2025-2026ko Binakako Txapelketako txapeldunak. Baikoko pilotariak lehen aldiz nagusitu dira txapelketa honetan, Altuna III.a eta Ezkurdia 16-22 garaituta. Lasok hunkituta egin ditu lehen adierazpenak.
Jon Ander Albisu: “16 urte eta gero, txapela buruan”
Unai Laso eta Jon Ander Albisu dira 2025-2026ko Binakako Txapelketako txapeldunak, Altuna III.a eta Ezkurdia 16-22 garaituta. Ataungo pilotariaren lehen hitzak jaso ditugu bideo honetan.