IDK Euskotren
2024/10/08 - 14:07
IDK Euskotren eta Izar Gorriaren arteko Eurocupeko partida, EITBn
Norgehiagoka 20:00etan hasiko da, eta zuzenean ikusteko aukera eskainiko du EITBk: telebistaz, ETB4en, eta streamingez, eitb.eus-en.
2024/09/26 - 23:21
IDK Euskotrenek hastear dagoen 2024-25 denboraldirako taldea aurkeztu du
Azu Muguruzak entrenatzen duen Gipuzkoako taldea, aurretik, Euskal Kopan lehiatuko da, Kutxabank Araskirekin eta Lointek Gernikarekin batera; Ligan, urriaren 5ean jokatuko du aurrenekoz IDK Euskotrenek, Jairis aurkari.
2024/07/18 - 16:48
IDK Euskotrenek ACS Sepsi-SIC, Izar Gorria eta AEO Proteas Voulas izango ditu aurkari EuroCupeko multzo fasean
Gipuzkoako taldeak, beraz, jokatuko du Sfantu Gheorghen (Errumania), Belgraden (Serbia) eta Voulan (Grezia), urrian hasiko den txapelketako lehen hilabeteetan. IDK Euskotren C multzoan arituko da.
2024/06/13 - 14:21
IDK Euskotrenenek Louice Halvarsson fitxatu du 24-25 denboraldirako
Suediarrak pibot postuan jokatzen du, eta Donostiako taldeak datorren sasoirako ekarri duen seigarren fitxaketa da.
2024/06/11 - 15:25
Niyah Beckerrek IDK Euskotrenen jokatuko du datorren denboraldian
Jokalari kanadiarra Esloveniako ligan jokatzetik dator, eta talde donostiarrak iragarritako bosgarren jokalaria da.
2024/06/06 - 15:21
Delicia Washington, IDK Euskotreneko jokalari berria
Taldearen laugarren fitxaketa da amerikarra. Orain arte, Roso Buch, Nastja Claessen eta Lola Pendane iragarrari ditu Donostiako taldeak.
2024/06/04 - 16:47
IDK Euskotrenek Lola Pendane fitxatu du
Jokalari almeriarrak Donostian taldean jokatuko du datorren denboraldian, 2024-25. Taldeak iragarritako hirugarren fitxaketa da, Rosó Buchekin eta Nastja Claessenekin batera.
2024/05/29 - 14:34
Iris Mbulitok IDK Euskotrenen jarraituko du beste denboraldi batez
Jokalari kanariarrak Donostian segiko du 2025era arte; beraz, bigarren denboraldia osatuko du taldean, asteazken honetan klubak jakinarazi duenez.
2024/05/23 - 15:07
IDK Euskotrenek Nastja Claessen fitxatu du datorren denboraldirako
Jokalari belgikarra, Becky Masseyren herrikidea, Donostiako taldeari 'gaztetasuna eta bertikaltasuna' ematera etorriko da, klubak azaldu duenez.
2024/05/23 - 14:59
Roso Buch, IDK Euskotrenen lehen fitxaketa 24-25 denboraldirako
Mataroko jokalaria Lointek Gernikatik dator, eta talde donostiarrean lan egindo du datorren denboralditik aurrera.
2024/05/22 - 22:58
Becky Masseyk IDK Euskotrenekin berritu du, 2024-25 denboraldirako
Hegal-pibot belgikarra, 24 urtekoa bera, duela urtebete iritsi zen Donostiako klubera. Gascan emandako aurreneko denboraldian, batez beste, 6,8 puntu sartu, 4,8 errebote hartu eta 2,5 asistentzia eman ditu, partidako.
2024/04/28 - 22:31
IDK Euskotren play-offetik kanpo geratu da, Valentzia Basketen aurka galdu ostean (79-69)
Valentzia Basketek Ligako play-offetik kanpo utzi du IDK Euskotren. Azu Muguruzaren taldeak baloi asko galdu ditu eta erasoan ez du asmatu. Horrenbestez, ezinezkoa izan zaio kanporaketa iraultzea.
2024/04/26 - 01:36
IDK Euskotrenek puntu batengatik galdu du, 59-60, Gascan, eta finalerdiaren bila joango da Valentziara
Azu Muguruzaren taldeak partida ona egin du, aurkari handi baten kontra; hirugarren laurdenean, 40-28koan, hamabi puntuko aldea ere izan du. Valentzia Basket suspertu egin da, eta, azkenean, abantaila duela hasiko du itzuliko neurketa.
2024/04/26 - 00:22
Azu Muguruza: ''Puntu bat da, beraien kantxara goaz, baina dena dago erabaki gabe''
IDK Euskotreneko entrenatzaileak bere taldeak Valentzia Basketen kontra, Gascan, final-laurdenetako play-offeko lehenengo neurketan egindako partida nabarmendu du, 59-60 galdu arren. Maria Españaren iritziz, kanporaketa "erabat zabalik dago".
2024/04/24 - 22:38
Maria Españak ez du IDK Euskotrenen jarraituko hurrengo denboraldian, eta Dulcy Fankame WNBAn dabil jada
Azu Muguruzaren taldeak ostegunean hasiko ditu, Gascan, Endesa Ligako titulurako play-offak, Valentzia Basket aurkari, final laurdenetako joaneko partidan. Maria Españak hiru denboraldi eginda esango du agur; Dulcy Fankam 2023an iritsi zen IDK Euskotrenera, eta Seattle Storm taldean arituko da.
2024/04/22 - 16:47
Emakumezkoen Endesa Ligako titulua irabazteko play-offetako partidak eta egutegia
Euskal ordezkari bakarrak, IDK Euskotrenek, Valentzia Basket egungo txapeldunaren aurka neurtuko ditu indarrak final-laurdenetan. Joaneko partida apirilaren 25ean izango da, eta itzulikoa, apirilaren 28an.
2024/03/21 - 23:52
IDK Euskotrenek Valentzia Basketen aurka galdu du, 63-55, Erregina Kopako final laurdenetan
Azu Muguruzaren taldeak ez du amore eman, Huelvan jokatutako kanporaketan, aurkariak maila ona eman badu ere, baina ezin izan du hori gainditu, eta, horrenbestez, Kopatik kanpo gelditu da.
2024/03/20 - 15:08
Lara Gonzalez: ''Kopa desberdina da, aparteko motibazioa ematen du''
Lara Gonzalez IDK Euskotren taldeko jokalariak Erregina Kopa jokatzea ikaragarria dela azpimarratu du elkarrizketa honetan. Valentziaren kontrako neurketa du talde donostiarrak final laurdenetan.
2024/01/19 - 20:27
Gracia Alonso de Armiñok ez du jarraituko IDK Euskotrenen
Bilboko hegalekoak (31 urte) 2023-24 denboraldiko amaierara arteko kontratua zuen Gipuzkoako taldearekin, baina, klubak iragarri duenez, bi aldeak ados jarri dira kontratua bertan behera uzteko. Movistar Estudiantesek fitxatu du.
2024/01/05 - 18:01
IDK Euskotren taldeak Iris Junio Mbulito jokalaria fitxatu du
Espainiarekin nazioarteko partidak jokatu ditu beheko kategorietan, Europako eta munduko txapelketetan.