Lointek Gernika
2023/06/30 - 13:39
Lointek Gernika Bizkaiak Grace Berger fitxatu du
Jokalari estatubatuarrak denboraldi baterako kontratua sinatu du Gernika-Lumoko klubarekin. Hegalekoa Indiana Fever taldetik helduko da Bizkaiko taldera.
2023/06/22 - 15:30
Marta Alberdik kontratua berritu du Lointek Gernika Bizkaiarekin 2024ra arte
Lointek Gernika Bizkaiak datorren denboraldirako zazpigarren jokalaria konfirmatu du. Alberdik laugarren denboraldia emango du Bizkaiko taldean.
2023/06/14 - 20:25
Angie Bjorklund Lointek Gernika Bizkaiaren lehen taldera itzuli da
Jokalari estatubatuarrak gainditu ditu bizkarreko arazoak, eta Gernika-Lumoko taldearekin lehiatuko da Endesa Ligan datorren denboraldian, urtebete jokatu gabe egon ostean. Bjorklund klubean lanean ibili da azken urtean, harrak entrenatzen.
2023/06/08 - 16:01
Maya Dodson, Lointek Gernikako fitxaketa 2023-2024 denboraldirako
Pibotak bigarren esperientzia izango du Europan Gernikako taldearekin.
2023/06/01 - 18:06
Laia Flores joko antolatzailea da Lointek Gernikaren lehen fitxaketa
Flores (27 urte) Spar Uni Gironatik dator, eta baieztatutako laugarren jokalaria da Itziar Ariztimuño, Roso Busch eta Sofía da Silva portugaldarren kontratu berritzeen ondoren.
2023/05/30 - 15:37
Sofia da Silvak Lointek Gernikan jarraituko du datorren denboraldian
Portugalgo pibota datorren sasoirako Gernika taldeak baieztatuta duen hirugarren jokalaria da, Itziar Ariztimuño eta Roso Buchekin batera.
2023/05/26 - 16:07
Roso Buchek laugarren denboraldia beteko du Lointek Gernika Bizkaia taldearekin
Kataluniako jokalariak denboraldi batez berritu du kontratua Gernika-Lumoko taldearekin.
2023/05/24 - 15:33
Itziar Ariztimuñok beste denboraldi batez jarraituko du Lointek Gernikan
Azken asteetan, Laura Spreafico, Sandra Ygueravide, Patricia Bura eta Andrijana Cvitkovic jokalarien bajak jakinarazi ditu Bizkaiko taldeak.
2023/05/17 - 22:25
Laura Spreaficok ez du Lointek Gernika Bizkaian jarraituko
31 urteko hegaleko jokalari italiarrak taldea utziko du 34 partida jokatu ostean. Bizkaiko taldeak asteazken honetan iragarri du sare sozialetan.
2023/05/11 - 22:47
Andrijana Cvitkovicek ez du Lointek Gernikan jarraituko datorren denboraldian
Pibot kroaziarra joan den udan iritsi zen talde bizkaitarrera eta 8,5 puntu eta 5,8 errebote lortu ditu, 23 minutu jokatuz partidako, batez beste.
2023/04/26 - 16:40
Mario Lopezek entrenatuko du Lointek Gernika, berriro ere
Bizkaiko taldeak asteazkenean baieztatu du; asteartean iragarri zuen Anna Montañanak, 2022-23 denboraldiko entrenatzailea bera, ez zuela karguan jarraituko.
2023/04/21 - 01:18
Lointek Gernikak aurrea hartu du Zaragozaren aurkako kanporaketan garaipen landu batekin (75-69)
Partidako azken bost minutuetan lortu du euskal taldeak markagailuan aldea handitzea, jokoa oso parekatua izan baita partidan zehar; alderik handiena lau puntukoa izan da.
2023/04/16 - 12:52
Lointek Gernika Bizkaiak Casademont Zaragoza izango du aurkari play-offetako final-laurdenetan
Gernika-Lumoko taldeak etxean jokatuko du joaneko partida apirilaren 20an, eta Zaragozan itzulikoa hilaren 23an.
2023/04/01 - 23:42
Anna Montañana: ''Beranduegi hasi gara sinesten''
Anna Montañana Lointek Gernika Bizkaia taldeko entrenatzaileak bere taldearen jarrera goraipatu du, Erreginaren Kopako finalerdian Perfumerias Avenidaren aurka galdu ondoren sorpresa ematetik gertu egon arren (adierazpenak gaztelaniaz).
2023/04/01 - 22:58
Lointek Gernika ezustekotik sei puntura geratu da, baina porrota jaso du Avenidaren aurka (53-59)
Bizkaitarrak sorpresa ematetik gertu izan dira azken laurdenean, baina ezin izan diote buelta eman markagailuari, eta agur esan diote txapelketari.
2023/04/01 - 00:16
Lointek Gernikak partida bikaina jokatu du finalerdietara pasatzeko Girona garaituz (65-79)
Hiribilduko taldea kataluniarrak baino askoz gehiago izan da eta hirugarren laurdenerako partida erabakita utzi du. Finalerdietan Perfumerias Avenida izango du aurkari.
2023/03/31 - 22:57
Itziar Ariztimuño: ''Kopan sorpresa bat eman genezake''
Lointek Gernika Bizkaiako Itziar Ariztimuño jokalariak bere taldeak egindako partida ona goraipatu du, eta txapelketako "sorpresa" izan daitezkeela nabarmendu du.
2023/03/28 - 19:25
Lointek Gernika, presiorik gabe eta gogotsu Zaragozara
Aste honetan Erreginaren Kopako azken fasea izango da, Lointek Gernika eta Kutxabank Araski euskal taldeen presentziarekin. Gernikako Itziar Ariztimuño, Sandra Ygueravide eta Ana Montañanarekin hitz egin dugu lehiaketari buruz dituzten aukerak ezagutzeko.
2023/01/11 - 20:54
Lointek Gernika Bizkaiak agur esan dio Eurokopari, Enea Gorzowren aurka itzuliko partida galdu ostean (68-57)
Gernika-Lumoko taldeak puntu bakarrarengatik irabazi zuen joaneko neurketa, baina itzulikoa 11 punturengatik galdu duenez (68-57), txapelketatik at geratu da final-hamaseirenetan.
2023/01/04 - 22:58
Lointek Gernikak puntu bateko abantaila lortu du Enea Gorzowen aurka (79-78), final-hamaseirenetako joanekoan
Gernika-Lumoko taldeak mendean hartu du Poloniakoa 79-78ko emaitzarekin Malosten jokatu den Eurokopako final-hamaseirenetako joaneko neurketan. Kanporaketa Polonian erabakiko da.