SASKIBALOIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Surne Bilbao Basket vs Tofas Bursa partida, zuzenean, eitb.eus-en eta ETB4n

FIBA Europe Cup txapelketako final laurdenetako kanporaketako lehen partida da. Miribillan jokatuko dute, 20:00etan hasita.
Bilbao Basket
Bilbao Basket

Surne Bilbao Basketek gaur ekingo dio FIBA Europa Kopako final laurdenetako kanporaketari Tofas Bursaren kontra, Miribillan, 20:00etatik aurrera. Neurketa ikusgai izango da, eitb.eus-en streaming bidez, eta telebistaz, ETB4n.

Bilbao Basketek eta Tofas Bursak lehen faseko lau partidetako bi irabazi zituzten; bigarren fasean ere maila mantendu zuten, Turkiako taldeak K taldeko lehen tokian amaitu baitzuen, eta L multzoko bigarren, berriz, Bilbao Basketek. Hori guztia aztertuta, lehia bizian arituko direla aurreikusi daiteke.

Beltzezko gizonak Europako Txapelketa honetan egiten ari diren bide bikaina aprobetxatzen saiatuko dira, Endesa Ligako azken partidan Bàsquet Gironaren aurreko garaipenak (96-83) emandako kemenari etekina ateratzeaz gain.

Orhun Enek entrenatzen duen taldean, Alex Perez-Kaufman amerikar basea da jokalari esanguratsuenetako bat, Kristeon Bankston eta Yigitcan Saybir ahaztu gabe.

Kanporaketa datorren astean, martxoaren 12an, erabakiko da, Bursan (Turkia), 18:00etan.

Zure interesekoa izan daiteke

Jaume Ponsarnau (Surne Bilbao)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jaume Ponsarnau, asteazkeneko Surne Bilbao-Szombathely FIBA Europa Kopako partidaz: “Etxean jokatzen dugula aprobetxatu behar dugu”

Asteazkenean, 20:00etatik aurrera, Surne Bilbaok Szombathely taldearen aurka jokatuko du Miribillan. FIBA Europa Kopako finalerdietako itzuliko partida da, eta, hortaz, finalerako txartela jokoan da; Bilboko taldeak 17 puntuko aldea eskuratu zuen joaneko neurketan. EITBk zuzenean emango du partida, kirolakeitb.eus-en eta ETB1ONen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X