Baja
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Unai Barandallak ez du Surne Bilbao Basketen jarraituko

Erabakia jokalariak berak eta klubak adostu dute. Bilbao Basketeko arduradunek Barandallak erakutsitako “konpromisoa eta lanerako gaitasuna” azpimarratu dute.
Unai Barandalla
Unai Barandalla. Irudia: Bilbao Basket.

Unai Barandallak ez du Surne Bilbao Basketen jarraituko. Jokalariak 19 partida jokatu ditu lehen taldeko kamisetarekin; 12 Endesa Ligan eta gainontzeko zazpiak Europan. Horrez gain, EBA taldeko erreferente nagusia izan da zilarrezko LEB mailara igotzeko lehian: 2023-24 denboraldian batez beste 20.3 puntu sartuta eta 5.8 errebote hartuta.

Klubak ohar batean adierazi duenez, erabakia jokalariarekin adostu dute jokalariak hurrengo mailan minutuak jokatu ahal izateko, horrek bere bilakaeran izango duen garrantziaz jakitun.

Halaber, Barandallari bere "entrenamendu bakoitzean erakutsitako inplikazioa eta lanerako jarrera" eskertu diote, baita kantxatik kanpo klubak izan dituen konpromisoetan ere.

Horri lotuta, Bilbao Baket harro agertu da harrobiko jokalari bat EBA ligan puntu gehien lortu dituen jokalaria izateaz, eta lehen taldeari lana eta minutu onak eman dizkiolako. "Agur hau gero arte bat izatea espero dugu", adierazi dute.

Zure interesekoa izan daiteke

Jaume Ponsarnau (Surne Bilbao)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jaume Ponsarnau, asteazkeneko Surne Bilbao-Szombathely FIBA Europa Kopako partidaz: “Etxean jokatzen dugula aprobetxatu behar dugu”

Asteazkenean, 20:00etatik aurrera, Surne Bilbaok Szombathely taldearen aurka jokatuko du Miribillan. FIBA Europa Kopako finalerdietako itzuliko partida da, eta, hortaz, finalerako txartela jokoan da; Bilboko taldeak 17 puntuko aldea eskuratu zuen joaneko neurketan. EITBk zuzenean emango du partida, kirolakeitb.eus-en eta ETB1ONen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X