23-24 denboraldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Unai Barandallak Bilbao Basketeko lehen taldean hartuko du parte

21 urteko hegaleko jokalari bilbotarrak EBA ligako fitxa izaten jarraituko duen arren, lehen taldearekin entrenatzeaz gain, Europan ere jokatuko du.
Unai Barandalla, jugador del Bilbao Basket
Unai Barandalla, jugador del Bilbao Basket

Unai Barandalla hegaleko jokalari bilbotarra (1,95 m. eta 21 urte) Surne Bilbao Basketeko lehen taldea osatzen duten beltzezko gizonen artean egongo da 23/24 denboraldian. EBA ligako ekipoaren fitxa izaten jarraituko duen arren, lehen taldearekin entrenatuko du, eta Europan ere jokatuko du. 

Joan den sasoian, 12 partida jokatu zituen beltzez, 11 ACB ligan eta bat Basketball Champions League txapelketan. EBAn bikain aritu zen; izan ere, igoerako borrokan sartzen lagundu zion taldeari, Bilbao Basketek kategoria horretan jokatzen zuen lehen denboraldian. Batez beste 19,1 puntu eta 15,2 errebote egin zituen partidako.

Halaber, U22 selekzioarekin jokatzeko hautatu zuten, eta bi neurketa jokatu zituen Italiaren aurka.

Zure interesekoa izan daiteke

Jaume Ponsarnau (Surne Bilbao)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jaume Ponsarnau, asteazkeneko Surne Bilbao-Szombathely FIBA Europa Kopako partidaz: “Etxean jokatzen dugula aprobetxatu behar dugu”

Asteazkenean, 20:00etatik aurrera, Surne Bilbaok Szombathely taldearen aurka jokatuko du Miribillan. FIBA Europa Kopako finalerdietako itzuliko partida da, eta, hortaz, finalerako txartela jokoan da; Bilboko taldeak 17 puntuko aldea eskuratu zuen joaneko neurketan. EITBk zuzenean emango du partida, kirolakeitb.eus-en eta ETB1ONen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X