Ofiziala
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Jaroslaw Zyskowski, Bilbao Basketen jokalari berria

Poloniako jokalariak hegaleko postuan jokatzen du eta denboraldi bateko kontratua sinatuko du Bilboko taldearekin.
Jaroslaw Zyskowski. Bilbao Basketen web orrialdetik ateratako argazkia
Jaroslaw Zyskowski. Bilbao Basketen web orrialdetik ateratako argazkia

Jaroslaw Zyskowski poloniarra RETAbet Bilbao Basket taldean arituko da hurrengo denboraldian. Hegaleko jokalariak denboraldi bateko kontratua sinatuko du.

Jokalari internazionalak batez besteko 15.6 puntu eta 3.4 errebote lortu ditu Stelmet Zielona Gora taldean, Poloniako ligan. Gainera, txapelketa horretako jokalari baloratuena izan da.

Lorpen horren ondorioz, maiatzean Rasta Vechta talde alemaniarrarekin sinatu zuen. Bertan, batez besteko 14.6 puntu eta 3 errebote lortu ditu.

Zure interesekoa izan daiteke

Jaume Ponsarnau (Surne Bilbao)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jaume Ponsarnau, asteazkeneko Surne Bilbao-Szombathely FIBA Europa Kopako partidaz: “Etxean jokatzen dugula aprobetxatu behar dugu”

Asteazkenean, 20:00etatik aurrera, Surne Bilbaok Szombathely taldearen aurka jokatuko du Miribillan. FIBA Europa Kopako finalerdietako itzuliko partida da, eta, hortaz, finalerako txartela jokoan da; Bilboko taldeak 17 puntuko aldea eskuratu zuen joaneko neurketan. EITBk zuzenean emango du partida, kirolakeitb.eus-en eta ETB1ONen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X