Brownek denboraldi batez berritu du kontratua Bilbao Basketekin
Jaylon Brownek denboraldi batez berritu du kontratua RETAbet Bilbao Basketekin. Ondorioz, eskolta postuan jokatzen duen 25 urteko estatubatuarrak talde bizkaitarrean jarraituko du 2020-2021 denboraldian.
Partidako 21 minutu jokatu ditu Brownek, eta batez beste 21,1 puntu sartu eta 2,3 asistentzia banatu ditu. ACBn jokatu duen lehen denboraldia izan da honakoa. Estatubatuarrak Bilboko taldean jarraian egingo duen hirugarren denboraldia izango da hau. Martxoan eskuin oinean haustura izan zuen, eta sendatze- prozesuan dago oraindik.
Rafa Pueyo RETAbet Bilbao Basketeko kirol-zuzendariak ziurtatu duenez, "berri ona" da jokalari estatubatuarrak Bilbon jarraitzea: "Jokalari oso garrantzitsua da guretzat, erasoan zein defentsan". Pueyoren hitzetan, egun lesionatuta dagoen arren, "oso argi genuen gurekin nahi genuela, bere ezaugarriak dituen jokalari bat izatea garrantzitsua baita".
"Bi denboraldi daramatza gurekin. Igoeran lagundu zigun, eta aurten denboraldi bikaina egiten lagundu digu. Jokalari estatubatuar bat talde berean hiru urte jarraian egotea ez da oso ohikoa, eta oso pozik gaude gurekin geratzea erabaki duelako", adierazi du.
Zure interesekoa izan daiteke
Surne Bilbaok 90-74 menderatu du Unicaja, play-offetara hurbiltzeko
Surne Bilbaok Endesa Ligako play-offetarako hautagaitza aurkeztu du, Unicajaren aurka garaipen garrantzitsua eskuratuta (90-74). Zortzigarren sailkatuarekin berdinduta kokatu da, 15 garaipenekin, nahiz eta Malagako taldeak baino partida bat gehiago izan jokatuta.
Surne Bilbaok finalerako sailkapena bideratu du, Hungarian Szombathely 81-98 mendean hartuta
Norgehgiagoka hasiera nahiko eskas baten ostean, beltzezko gizonek norabidea zuzendu dute, eta azken hiru laurdenetan nagusi izan dira. Ponsarnauren mutilek 17 puntuko errenta lortu dute Miribillako itzulerako neurketari begira.
Surne Bilbaok FIBA Europe Cupeko finalerako sailkatu nahi du, asteazkenean, Hungrian, Szombathelyren aurka
Partida 18:00etan hasiko da, eta kirolakeitb.eus eta ETB1ON bitartez emanen da, zuzenean.
Ponsarnau, Surne Bilbaorekin 2029ra arte berritu ondoren: “Bilbo nire etxea da, zalantzarik gabe"
"Esaten didate Bilbok mesede egiten didala, ez dakit txuletoiengatik izango ote den", adierazi du Kataluniako prestatzaileak, txantxetan. Ponsarnauk adierazi duenez, proiektuaren jarraipena "aurrerapauso bat ematera" bideratuta dago.
Surne Bilbaok porrot egin du Murtziaren aurka hiruko jaurtiketen ondorioz (100-81)
Surne Bilbaok 100-81eko emaitzarekin galdu du UCAM Murtziaren aurka Endesa Ligako 24. jardunaldian. Aurkariaren defentsako lan ona eta Sito Alonsoren taldeak hirukoetan asmatu ez izana funtsezkoak izan dira partida erabakitzeko.
Surne Bilbaori buruzko dokumentala aurkeztu dute
Gaur arratsaldean estreinatu da Bilboko BBK aretoan. Marc Ramon eta Alejandra Llambres errealizadoreak taldearekin izan ziren Lleidaren aurka jokatu bezperako astean.
Jaworskiren erakustaldiak garaipenera eraman du Surne Bilbao Andorran (98-102)
Surne Bilbaok luzapenean menderatu du Andorra (98-102). Partida lehiatua izan arren, Justin Jaworskiren erakustaldiak (36 puntu) erabaki du neurketa. Etxekoen ahaleginak, Rice eta Besten gidaritzapean, ez du saririk izan, bisitariak nagusitu baitira, luzapenean. Ondorioz, Andorrak jaitsiera postuetan jarraituko du.
Surne Bilbaok aise garaitu du Aliaga Petkimspor, eta lortu du finalerdietarako txartela (85-60)
Beltzezko gizonek nagusitasunez irabazi dute Miribillan, eta txapelketa kontinentaleko lau onenen artean sartu dira hirugarren urtez jarraian. Finalerdietan, Jaume Ponsarnauren taldeak Hungariako Szombathely izango du aurkari, apirilaren 1ean eta 8an; itzuliko neurketa Bilbon jokatuko dute.
Surne Bilbaok 8 puntuko errenta defendatuko du, hirugarren finalerdia jarraian jokatzeko
Turkiako kantxan lortutako 69-77ko emaitzak ondo bideratuta utzi zuen talde bilbotarraren sailkapena, Miribillak babestuta iaz eskuratutako garaikurraren defentsan beste pauso bat emateko faboritoa baita. Ponsarnauren ustez, giroa izango da partidako gakoetako bat.
Surne Bilbaok mendean hartu du Breogan, azken laurden bikaina eginda (100-90)
Surne Bilbaok mendean hartu du Rio Breogan Miribillan, baina azken emaitzak (100-90) iradokitzen duena baino partida orekatuagoa izan da. Jaume Ponsarnauk zuzentzen duen taldearen azken laurden bikainari esker nagusitu dira etxekoak.