Javi Salgadok beste urtebetez jarraituko du Bilbao Basketen
RETAbet Bilbao Basketek baieztatu duenez, Javi Salgadok kontratua berritu du, eta, hortaz, hamaikagarren denboraldia izango du hurrengoa bizkaitar taldean.
Abuztuaren 6an, 37 urte beteko ditu Salgadok. Guztira, orain arte, 397 partida jokatu ditu Bilbao Basketekin, klubean egon den bi aroak kontuan izanik; izan ere, 2001etik 2010era arte bertan izan zen (LBB 2tik ACBraino gidatu zuen taldea), bai eta aurreko denboraldian ere (sei urte eman zituen aurretik Gipuzkoa Basketen eta Estudiantesen).
Santutxuko antolatzailearekin, Bilbao Basketek 14 jokalari ditu: Jonathan Tabu, Ricardo Fischer eta Salgado antolatzaileak; Lucio Redivo, Shane Hammink, Alex Mumbru, Pere Tomas eta Dejan Todorovic kanpoko jokalariak; eta Axel Hervelle, Jameel McKay, Tim Kempton, Vasilije Vucetic, Borja Mendia eta Ivan Buva pibotak.
'Oso pozik jarraitzeagatik'
'Oso pozik nago Bilbao Basketen eta nire hirian jarraitzeko aukera izateagatik. Ametsa zen aurreko urtean jokatu izatea ere; beste urtebetez egotea, hortaz, are handiagoa', esan du Salgadok, klubak berak zabaldutako adierazpenetan.
Santutxuko antolatzailearen iritziz, oraindik oso goiz da helburuak ezartzeko, nahiz eta Bilbao Basketek 'Kopan eta playoffean sartzea zehaztu izan dituen helburu gisa'; izan ere, 'jokalari guztiak moldatu behar dira, eta ikusi behar da ea nola funtzionatzen duen esperientziak eta gaztetasunak osatutako nahasketa horrek. Hainbat jokalari berri daude Ligan, eta denboraldi-aurrean asko lan egin beharko dugu, txapelketa ezagutu dezaten eta taldea osatu dadin', nabarmendu du.
nabarmendu du.Zure interesekoa izan daiteke
Surne Bilbaok garaipen sendoa lortu du Hiopos Lleidaren aurka Miribillan (93-75)
Beltzezko gizonek nagusitasunez irabazi dute, markagailua oso parekatuta joan bada ere, etxekoek oso indartsu amaitu baitute partida.
Surne Bilbaok sendo ekin dio txapelketako bigarren faseari, Sportingi irabazita (94-79)
Jaume Ponsarnauk zuzentzen duen taldea sufritu du partidako hainbat fasetan, baina ia beti aurretik egon da markagailuan. Garaipen garrantzitsua lortu dute beltzezko gizonek.
Surne Bilbaok Sporting CPren aurka hasiko du FIBA Europa Kopako bigarren fasea, asteazkenean, Miribillan
Bigarren faseko lehen partida hau, EITBk zuzenean emanen duena, 18:30ean hasiko da. PAOK Salonika eta Prievidza izanen dira euskal taldearen multzoa osatuko duten taldeak.
Pantzarrek eta Jaworskik gidatu dute Surne Bilbaoren garaipena Kanaria Handiaren aurka (79-72)
Melwin Pantzarrek eta Justin Jaworskik gidatu dute igande honetan Miribillan Surne Bilbaoren garaipena Dreamland Kanaria Handiaren aurka (79-72). Bizkaitarrek datorren Errege Kopan parte hartzeko anbizioa dute.
Greziako PAOK, Eslovakiako Prievidza eta Portugaleko Sporting, Surne Bilbaoren aurkariak, bigarren fasean
Beltzezko gizonek Sporting Portugalen aurka jokatuz ekingo dio FIBA Europa Kopako bigarren itzuliari, abenduaren 10ean, etxean.
Surne Bilbaok Kutaisi jipoitu du Miribillan, eta multzoko buru dabilela, sailkapena lortu du (117-54)
Gainera, beltzezko gizonek klubaren historiako saskiratze-marka berriz hautsi dute.
Surne eta Bilbao Basket, elkarrekin 2031ra arte
Kontratua berrituta, taldearen izena Surne Bilbao izanen da aurrerantzean.
Surne Bilbao Basketek taldeko lehen postua ziurtatu nahi du Kutaisi 2010en aurka
Kutaisiren aurkako norgehiagoka zuzenean izango da ikusgai, 20:00etatik aurrera, bai eitb.eus-en bai ETB4n.
Bilbao Basketek galdu egin du Real Madrilen aurka, lehiakor aritu bada ere (82-70)
Surne Bilbao Basketek gogor egin dio aurre Real Madrili Movistar Arenan, baina azken laurdenean indarrak ahitu zaizkio, eta, azkenean, 82-70 galdu du.
Bilbao Basketek berriz irabazi dio Brnori (115-100), eta multzoko lehen postua lortzeko pauso bakarra behar du
Bilbotarrek aise irabazi diete txekiarrei berriro, baina Brnok bizkaitarrak zertxobait estutu ditu une batzuetan. Surne Bilbao Basketek bere saskiratze marka hautsi du berriro gaurko norgehiagokan.