Eurokopa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lokomotiv, Berlin, Lietuvos, Limoges eta Partizan, Bilbao Basketen aurkari

RETAbet Bilbao Basketek ostegun honetan jakin ditu Eurokopako multzoan izango dituen aurkariak. Multzo bakoitzetik lau talde sailkatuko dira hurrengo fasera.
Eurocup. Argazkia: EiTB
Eurokopako multzoen konfigurazioa. Argazkia: EiTB

Ostegun honetan egin da saskibaloiko Eurokopako zozketa Bartzelonan eta RETAbet Bilbao Basketek txapelketan izango dituen aurkariak ezagutu ditu. C multzoan izango da Bilboko taldea.

Lokomotiv Kuban Krasnodar, Alba Berlin, Lietuvos Rytas, Limoges CSP eta Partizan izango dira Bilbao Basketen aurkariak multzoen fasean. Lau multzotan banatu dira txapelketa honetan parte hartuko duten talde guztiak eta bakoitzetik lau talde sailkatuko dira hurrengo fasera.

t="utf-8">

Zure interesekoa izan daiteke

Jaume Ponsarnau (Surne Bilbao)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jaume Ponsarnau, asteazkeneko Surne Bilbao-Szombathely FIBA Europa Kopako partidaz: “Etxean jokatzen dugula aprobetxatu behar dugu”

Asteazkenean, 20:00etatik aurrera, Surne Bilbaok Szombathely taldearen aurka jokatuko du Miribillan. FIBA Europa Kopako finalerdietako itzuliko partida da, eta, hortaz, finalerako txartela jokoan da; Bilboko taldeak 17 puntuko aldea eskuratu zuen joaneko neurketan. EITBk zuzenean emango du partida, kirolakeitb.eus-en eta ETB1ONen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X