102-80
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bilbao Basketek jipoia jaso du Real Madrilen aurka

Dominionek 102-80 galdu eta playoff postuetatik at jarraitzen du.
Bilbao Basketek porrota jaso du Real Madrilen aurka. Argazkia: EFE

Dominion Bilbao Basketek 102-80 galdu du Real Madrilen aurka eta Endesa Ligako playoff postuetatik kanpo aurkitzen da talde bizkaitarra. Playoff postuetan dagoen Iberostar Teneriferekin (8. sailkapenean) eta 10. postua betetzen duen UCAM Murtziarekin berdinduta, hamahiruna garaipenekin.

Lehen laurden oso ona jokatu du Bilbao Basketek. Real Madril baino gehiago izan da, eta hiru puntuko abantaila eskuratu dute lehen laurdenaren amaieran (23-26). Bigarren laurdena oso parekatua izan da atsedenaldira iritsi baino bi minutu lehenagora arte. Une horretan Real Madrilek bere kalitatea azaldu du, eta bederatzi puntuko abantailarekin joan da aldageletara (54-45).

Atsedenalditik bueltan, etxeko taldearen nagusitasuna nabarmena izan da. Bilbao Basketek ez du aldeak murriztea lortu eta Real Madrilek atsedenaldia baino lehen eskuratutako errenta handitzea lortu du, hamaika punturaino (76-65). Azken laurdenean, Bilbao Basket saiatu da aldeak murrizten eta partidan sartzen, baina Real Madrilek ez du ezustekorik nahi izan. Azkenean, ez dio garaipenak ihes egin (102-80).

Fitxa teknikoa:

102 - Real Madril (23+31+22+26): Llull (13), Carroll (20), Maciulis (7), Reyes (14) eta Ayon (-) -hasierako bostekoa- , Lima (11), Rodriguez (8), Taylor (7), Doncic (12), Rivers (4) eta Hernangómez (6).

80 - Dominion Bilbao Basket (26+19+20+15): Hannah (7), Mumbrú (16), Dejan Todorovic (4), Hervelle (3) eta Begic (7) -hasierako bostekoa-, Bertans (20), Raúl López (5), Bogris (8), M. Todorovic (7), Suarez (3) eta Borg (-).

Epaileak: Antonio Conde, Miguel Angel Perez Niz eta Jordi Aliaga.

a Jordi Aliaga.

Zure interesekoa izan daiteke

Jaume Ponsarnau (Surne Bilbao)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jaume Ponsarnau, asteazkeneko Surne Bilbao-Szombathely FIBA Europa Kopako partidaz: “Etxean jokatzen dugula aprobetxatu behar dugu”

Asteazkenean, 20:00etatik aurrera, Surne Bilbaok Szombathely taldearen aurka jokatuko du Miribillan. FIBA Europa Kopako finalerdietako itzuliko partida da, eta, hortaz, finalerako txartela jokoan da; Bilboko taldeak 17 puntuko aldea eskuratu zuen joaneko neurketan. EITBk zuzenean emango du partida, kirolakeitb.eus-en eta ETB1ONen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X