81-70
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bilbao Basketek atzerapausoa eman du Estudiantesen aurka galduta

Dominionek 81-70 galdu du Movistar Estudiantesen aurka. Playoff postuetan sartzeko lehia estutu egin zaio talde bizkaitarrari.
18:00 - 20:00
Estudiantes Bilbao Basket baino gehiago izan zen

Dominion Bilbao Basketek 81-70 galdu du Movistar Estudiantesen aurka eta talde bizkaitarrak atzerapausoa eman du playoff postuetan sartzeko lehiari begira.

Estudiantesek argi izan du partida hau irabazi beharra zeukala mailari eusteko aukerak izaten jarraitzeko eta lehen minututik garaipenaren bila atera dira. Lehen hamar minutuetan bost puntuko aldea lortu du Madrileko taldeak (17-12). Bigarren laurdenean Bilbao Basketek bere jokoa hobetu eta norgehiagoka parekatzea lortu du. Estudiantesek jarraitu du aurretik markagailuan, baina talde bizkaitarra lau puntuko desabantailarekin soilik iritsi da atsedenaldira (39-35).

Atsedena hartu eta kantxara itzultzean, partidaren gidoia ez da batere aldatu; markagailuan Estudiantes agintzen, baina Bilbao Basketengandik gehiegi aldendu gabe. Ondorioz, hirugarren laurdena etxeko taldearen aldeko 64-58ko emaitzarekin amaitu da. Azken laurdenaren hasieran Estudiantes, Bilbao Basket baino gehiagoizan da, eta 14 puntuko abantaila lortu du Madrileko taldeak. Geratzen izan den denborarekin, desabantaila handiegia izan da Dominionentzat eta Movistar Estudiantesek lortu du garaipena (81-70).

Fitxa teknikoa:

81 - Movistar Estudiantes (17+22+25+17): Fernandez (10), Laprovittola (25), Martin (9), Simpson (13) eta Hernangomez (12) -hasierako bostekoa-, Pumprla (-), Rey (2), Bircevic (2), Salgado (8) ea Brizuela (-).

70 - Dominion Bilbao Basket (12+23+23+12): Hannah (11), Mumbru (14), Bertans (19) Hervelle (3) eta Bogris (8) -hasierako bostekoa-, Lopez (2), Borg (-), Suarez (6), Begic (7) eta Todorovic ().

Epaileak: Carlos Peruga, Fernando Calatrava eta Martin Caballero.

in Caballero.

Zure interesekoa izan daiteke

Jaume Ponsarnau (Surne Bilbao)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jaume Ponsarnau, asteazkeneko Surne Bilbao-Szombathely FIBA Europa Kopako partidaz: “Etxean jokatzen dugula aprobetxatu behar dugu”

Asteazkenean, 20:00etatik aurrera, Surne Bilbaok Szombathely taldearen aurka jokatuko du Miribillan. FIBA Europa Kopako finalerdietako itzuliko partida da, eta, hortaz, finalerako txartela jokoan da; Bilboko taldeak 17 puntuko aldea eskuratu zuen joaneko neurketan. EITBk zuzenean emango du partida, kirolakeitb.eus-en eta ETB1ONen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X