Arazo ekonomikoak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bilbao Basketeko jokalariek taldea utz dezakete gaurtik aurrera

Normal 0 21 Klubaren arazo ekonomikoak ez dira konpondu eta Gorka Arrindak urtarrilaren 20a jarri zuen egoera konpontzeko epetzat. Momentuz, jokalari guztiak mantentzen dite talde bizkaitarrak.
Bilbao Basket. Argazkia: EFE

Bilbao Basketeko jokalariek talde bizkaitarra utz dezakete gaurtik (urtarrilaren 20a) aurrera. Klubak arazo ekonomikoak ditu, eta Gorka Arrindak egoerari konponbidea aurkitzeko jarri zuen epea urtarrilaren 20a izan zen.

Momentuz, Bilbao Basketek jokalari guztiak mantentzen ditu taldean, baina arazo ekonomikoentzat Gorka Arrinda presidenteak ez du oraindik konponbiderik lortu. Klubean inbertitu nahi duten enpresak omen daude, baina oraindik ez da ezer konkretatu.

Raul Lopezek Laboral Kutxaren eskaintza bat izan du, eta Bartzelonak eta Valentziak Alex Mumbru fitxatzeko interesa agertu dute. Axel Hervellek Rio Natura Monbus taldearen eskaintza du, eta Dairis Bertransek Belgradoko Partizanen eskaintza duela iragarri zuen sare sozialetan.

Egoera honetan, Bilbao Basket asteazkenean jokatuko duen Eurokopako 'Last 32'ko partida prestatzen hasi da.

Zure interesekoa izan daiteke

Jaume Ponsarnau (Surne Bilbao)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jaume Ponsarnau, asteazkeneko Surne Bilbao-Szombathely FIBA Europa Kopako partidaz: “Etxean jokatzen dugula aprobetxatu behar dugu”

Asteazkenean, 20:00etatik aurrera, Surne Bilbaok Szombathely taldearen aurka jokatuko du Miribillan. FIBA Europa Kopako finalerdietako itzuliko partida da, eta, hortaz, finalerako txartela jokoan da; Bilboko taldeak 17 puntuko aldea eskuratu zuen joaneko neurketan. EITBk zuzenean emango du partida, kirolakeitb.eus-en eta ETB1ONen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X