Fitxajea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Jackie Carmichael, txapel-jartzaile iaioa

Udan Dallaseko Mavericks taldean aritu da eta txapelen marka lortu zuen, zazpi, partida bakar batean.
Jackie Carmichael, Illinoisekin. Argazkia: solobasket.com

Bilbao Basketek beste fitxaje baten berri eman du.

Jackie Carmichael estatubatuarrak urtebeteko kontratua sinatu du Bilboko taldearekin.  23 urte ditu, 2.05 metroko altuera eta pibota da.Txapel-jartzaile iaioa da, udan Dallaseko Mavericks taldean aritu da eta txapelen marka lortu zuen, zazpi partida batean.

Aurten NBAn jokatzeko aukerarik ez zuenez Europan jokatzea erabaki du. Talde bizkaitarrak behar zuen pibota fitxatu du.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Jaume Ponsarnau (Surne Bilbao)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jaume Ponsarnau, asteazkeneko Surne Bilbao-Szombathely FIBA Europa Kopako partidaz: “Etxean jokatzen dugula aprobetxatu behar dugu”

Asteazkenean, 20:00etatik aurrera, Surne Bilbaok Szombathely taldearen aurka jokatuko du Miribillan. FIBA Europa Kopako finalerdietako itzuliko partida da, eta, hortaz, finalerako txartela jokoan da; Bilboko taldeak 17 puntuko aldea eskuratu zuen joaneko neurketan. EITBk zuzenean emango du partida, kirolakeitb.eus-en eta ETB1ONen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X