Denboraldiaurrea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bilbao Basket abuztuaren 26an itzuliko da lanera

Rafa Pueyok zuzendutako taldeak abuztuaren 26an hasiko du denboraldiaurrea, eta Superkopa eta Philadelphiaren kontrako partidaren aurretik sei lagunarteko jokatuko ditu.
Axel Hervelle eta Felipe Reyes. Argazkia: EFE

Bilbao Basketek abuztuaren 26an hasiko du denboraldiaurrea, eta Superkopa Endesa eta Philadelphia 76ers taldearen aurka (urriaren 4-6 asteburuan) jokatu aurretik sei lagunarteko jokatuko ditu.

Jokatuko dituen sei lagunartekoetatik aurkari bakarra soilik konfirmartu du Bizkaiko taldeak, irailaren 19an, lElan Béarnais Pau-Lacq-Rotes taldearen kontra.

Pueyoren mutilek egonaldia egingo dute irailaren 9tik 15era Avilan, eta CUM Carlos Sastre kantxan bi lagunarteko jokatuko dituzte.

Denboraldiaurreko lehenengo egunetan Alex Mumbru eta German Gabriel (Espainia), Axel Hervelle (Belgika) eta Dairis Bertans (Letonia) euren selekzioekin egongo dira Esloveniako Eurobasketean. Jokalari hauek taldera beranduago batuko dira.

Zure interesekoa izan daiteke

Jaume Ponsarnau (Surne Bilbao)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jaume Ponsarnau, asteazkeneko Surne Bilbao-Szombathely FIBA Europa Kopako partidaz: “Etxean jokatzen dugula aprobetxatu behar dugu”

Asteazkenean, 20:00etatik aurrera, Surne Bilbaok Szombathely taldearen aurka jokatuko du Miribillan. FIBA Europa Kopako finalerdietako itzuliko partida da, eta, hortaz, finalerako txartela jokoan da; Bilboko taldeak 17 puntuko aldea eskuratu zuen joaneko neurketan. EITBk zuzenean emango du partida, kirolakeitb.eus-en eta ETB1ONen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X