Baskonia
2025/09/02 - 15:47
Galbiatik anbizio eta nortasun handiko Baskonia sortu nahi du
Baskoniak Paolo Galbiati entrenatzailea aurkeztu du. Teknikari italiarrak klubaren historia goraipatu du. Horrez gain, nortasun eta anbizio handiko taldea eratu nahi duela nabarmendu du.
2025/08/27 - 18:59
Baskoniak denboraldiaurreari ekin dio
Baskonia 2025-2026 denboraldia prestatzen hasi da. Abuztuaren 27an ekin dio denboraldiaurreari. Endesa Ligan goialdean egotea, Errege Koparako sailkatzea eta Euroligan iaz baino maila hobea ematea ditu helburu Gasteizko taldeak.
2025/08/21 - 17:15
Rodions Kurucsek ez du Eurobasket lehiaketa jokatuko, lesioa du ezker oinean
Letoniako jokalariak selekzioaren kontzentrazioa utzi du eta Gasteizera itzuli da, errekuperazio prozesuari ekiteko.
2025/08/18 - 13:38
Baskoniak Mamadi Diakite fitxatu du
Jokalari ginearrak datozen bi denboraldietarako kontratua sinatu du, talde arabarrak astelehen honetan iragarri duenaren arabera.
2025/08/08 - 19:59
Baskoniak ofizial egin du Pablo Lasoren irteera eta Paolo Galbiati ordezkoaren etorrera iragarri du
Urtebetez entrenatzaile lanetan egon ondoren, Lasok Gasteizko taldearen entrenatzaile izateari utzi dio. Galbiatik, berriz, bi denboraldirako sinatu du.
2025/08/07 - 13:46
Hamidou Diallo, Baskoniako jokalaria hurrengo bi denboraldietarako
Eskolta postuan jokatzen du, estatubatuarra da, 27 urte ditu eta 1,99 metro neurtzen du. NBAn 250 partida baino gehiago jokatutakoa da.
2025/08/05 - 15:34
Baldwinek Baskoniako jokalaria izateari utzi dio
Jokalari estatubatuarrak denboraldi bat eman du Gasteizko taldean. Guztira, 44 partida ofizial jokatu ditu Baskoniarekin.
2025/07/28 - 17:34
Baskoniak Matteo Spagnolo fitxatu du, hurrengo hiru denboraldietarako
22 urteko base italiarrak 17 urte zituela debutatu zuen ligan, eta Alemaniako Alba Berlin taldean ibili da.
2025/07/27 - 21:06
Nikos Rogkavopoulosek Baskonia utzi eta Panathinaikosen jokatuko du
Greziako jokalariak 120 partida ofizial jokatu ditu azken bi denboraldietan Arabako taldean, Endesa Ligan eta Euroligan.
2025/07/19 - 16:34
Baskoniako Donta Hall pibotak Olinpiakosen jokatuko du
Hallek denboraldi bat bakarrik eman du Baskonian, eta 69 partida jokatu ditu Liga eta Euroligaren artean, errendimendu irregularrarekin.
2025/07/17 - 18:15
Baskoniak etxean hasiko du Euroliga, Olinpiakosen aurka, irailaren 30ean
Hasiera berezia izango da, jardunaldi bikoitzarekin astebetean, lehiaketa 20 taldera zabaldu delarik.
2025/07/09 - 22:30
Baskoniak Rodions Kurucs hegal-pibota fitxatu du, 2028ra arte
Letoniarra, 27 urtekoa eta 2,06koa bera, UCAM Murtziatik iritsi da euskal taldera; 2024-25 denboraldian, partidako, batez beste, 9,8 puntu sartu, 5,8 errebote harrapatu eta balorazioko 12,2 puntu jaso ditu. Endesa Ligan eta Europako hainbat txapelketatan ez ezik, NBAn ere ibilitakoa da.
2025/07/08 - 23:12
Baskoniak Pablo Lasori adierazi dio ez duela taldean jarraituko
Entrenatzaile gasteiztarrak 2027ra arteko kontratua zuen Gasteizko klubarekin, baina Josean Querejetak esan dio ez duela karguan jarraituko. Halaber, Baskoniak iragarri du Sander Raiestek ez duela jarraituko, eta Pavel Savkovek MBA-MAI Moskun jokatuko du, utzita.
2025/07/05 - 12:47
Xabier Añua zendu da, Baskoniako entrenatzaile ohia eta Arabako saskibaloiko aitzindaria
Bartzelonako entrenatzailea izan zen 1968 eta 1972 bitartean, eta saskibaloiari lotutako hainbat ekimen garrantzitsu bultzatu zituen Araban.
2025/07/04 - 22:07
Jaramaz joko-antolatzaileak eta Ndiaye pibotak ez dute Baskonian jarraituko
Kontratuak amaitu ondoren, bietako batek ere ez du lortu Gasteizko taldean nabarmentzea.
2025/07/01 - 16:23
Rafa Villarrek Baskonian jokatuko du 2028ra arte
Bartzelonako joko-antolatzaileak hiru denboraldirako kontratua sinatu du Arabako taldearekin.
2025/06/25 - 19:50
Baskoniak Clement Frisch fitxatu du, hiru denboraldiz, 2028ra arte
Hegal-pibot frantziarra, 23 urtekoa eta 2,01ekoa bera, euskal klubak baieztatu duen aurreneko fitxaketa da. Nancytik iritsi da Baskoniara, eta, 2024-25 denboraldian, bere herrialdeko Ligan, gehien hobera egin duen jokalariari ematen dioten saria bereganatu du.
2025/06/24 - 19:55
Chima Monekek Baskonia utzi eta Izar Gorrian jokatuko du
Jokalari nigeriarrak, 29 urtekoa bera, bi denboraldi eman ditu Gasteizko klubean, eta, guztira, 128 partida jokatu ditu. Monekek Izar Gorria Belgraden jarraituko du bere kirol ibilbidea, alegia, Euroligako beste talde batean; bi denboraldiz sinatu du Serbiako taldearekin.
2025/06/16 - 20:03
Achille Polonara Baskoniako jokalari ohiak leuzemia du, eta ospitaleratuta dago
Duela bi urte, hegaleko italiarrak barrabiletako minbizia izan zuen, eta ebakuntza egin zioten. 2023tik, Polonara Virtus Bolonian dabil.
2025/06/16 - 19:06
Felix Fernandez: ''Baskoniaren denboraldia ilusioz beteta hasi zen, baina etsipenez amaitu da''
Felix Fernandez Baskoniaren kirol zuzendariak 2024-2025 denboraldiaren balorazioa egin du. (Adierazpenak, gaztelaniaz)