Baskonia
2024/03/01 - 22:17
Azken laurdenean galdu du Baskoniak Fenerbahceren aurkako partida (111-96)
Fenerbahcek eta Baskoniak berdinduta (78-78) amaitu dute partidaren hirugarren laurdena, baina Dusko Ivanovicen taldea gaizki egon da defentsan, eta porrot gogorra jaso du Istanbulen jokatutako norgehiagokan, 96 puntu egiteko gai izan arren.
2024/02/29 - 15:22
Diop Baskoniako jokalariak ezingo du denboraldi honetan jokatu
Baskoniako piboteari ebakuntza egin zioten otsailaren 10ean ezker eskumuturrean, entrenamendu batean min hartu ostean.
2024/02/21 - 16:38
FIBAk lau urteko zigorra ezarri dio Pierria Henry Baskoniako jokalari ohiari
Nazioarteko Federazioaren Arabera, zigorraren zioa "debekatutako metodo" bat erabiltzea da, eta 2027ko urtarrilaren 13ra arte egongo da indarrean.
2024/02/16 - 21:01
Baskoniaren txaranga eta zaleak Malagako kaleak girotzen ibili dira
Baskonia Errege Kopara sailkatu ez den arren, txaranga eta hainbat zale Malagara joan dira bazterrak alaitzeko gogoz. Horietako askok sarrerak aurretik erosi zituzten, taldea sailkatuko zen esperantzarekin, baina ez zuen helburua bete.
2024/02/11 - 21:15
Baskoniak ezin izan du Joventut garaitu (78-81)
Baskoniak porrot egin du Endesa Ligako 22. jardunaldiko neurketan. Joventut partida osoan zehar joan da aurretik, 4. laurdenean berdinduta egon diren arren (78-78). Azkenean, Gasteizko taldeak ezin izan du Badalonakoa menderatu, eta partida galdu du (78-81).
2024/02/09 - 22:08
Codi Miller-McIntyrek Euroligako asistentzia marka hautsi du, 20 asistentzia emanda
Estatubatuarrak partida gogoangarria jokatu du ostegunean Asvel Villeurbanneren aurka. Txapelketaren historiako laugarren hiru doblea erdietsi, eta Euroligako asistentzia-marka historikoa hobetu du.
2024/02/08 - 23:31
Baskoniak Asvel Villeurbanne menderatu du, 94-80, Codi Miller-McIntyrek historia egin duen partida batean
Gasteizko taldearen antolatzaile-eskoltak Euroligako asistentzia marka hautsi du, 20 emanda, eta balorazioan 42 izan du; hiru doblea lortu du. Baskoniak hamalaugarren garaipena eskuratu du, eta, behin-behinean, sailkapeneko zortzigarren postuan dago.
2024/02/07 - 20:36
Baskonia bajez beterik, indarrak neurtu beharko ditu azken sailkatu arriskutsu baten aurka
Lesionatu ugari dituen Baskoniak Asvel Villeurbanne izango du aurkari ostegun honetan. Frantziako taldea Euroligako azken tokian dago sailkapenean, baina hoberantz egin du azken aldian, presiorik gabe jokatzen ari baita.
2024/02/04 - 18:29
Baskoniak porrot egin du Teneriferen kontrako partidan (95-78)
Arabako taldeak 95-78 galdu du Kanaria uharteetako taldearen aurka etxetik kanpo jokatu duen Endesa Ligako 21. jardunaldiko neurketa.
2024/02/02 - 00:00
Baskoniak Maccabi Tel Aviv menderatu du (92-82), partida bikaina eginda, eta aurrerapauso handia eman du
Gasteizko taldeak hainbat baja zituen, baina maila ederra eman eta balio handiko garaipena lortu du; izan ere, "basketaveragea" irabazi dio aurkari zuzena den Maccabiri, eta, ondorioz, sailkapeneko bederatzigarren postura igo da.
2024/02/01 - 18:47
Khalifa Diopi ebakuntza egingo diote
Baskoniako pibotak ebakuntza-gelatik pasa beharko du eskumuturreko lesio baten ondorioz. Tadas Sedekerskisek eskuin izterreko lesio muskularrarekin jarraitzen du.
2024/01/30 - 23:32
Baskoniak Munichen galdu du, luzapenean (112-109), Bayern aurkari, Euroligan
Howardek 27 puntu sartu ditu, Miller-McIntyrek 20 eta Costellok 18. Baskonia ia partida osoan izan da atzetik markagailuan, baina norgehiagoka luzapenera eramatea lortu du. Hiru puntuetako jaurtiketetan oso ondo aritu dira bi taldeak, neurketan zehar.
2024/01/28 - 21:06
Baskoniak Obradoiro menderatu du (89-79), eta gorantz doa sailkapenean
Baskoniak mendean hartu du Obradoiro 89-79ko emaitzarekin Buesa Arenan jokatutako Endesa Ligako 20. jardunaldiko partidan. Sendo ibili da Gasteizko taldea, eta garaipena poltsikoratu du.
2024/01/27 - 13:14
Baskoniak porrot egin du Valentziaren kontra (62-77), eta amaiera eman dio bi garaipeneko bolada onari
Gasteizko taldeak galdu egin du Valentziako Erkidegokoaren aurka jokatutako Euroligako 23. jardunaldiko partida, Buesa Arenan, 62-77ko emaitzarekin.
2024/01/24 - 14:05
Baskoniak Jordan Theodore fitxatu du, taldea sendotzeko
Base estatubatuarrak Gasteizen jokatuko du denboraldi amaierara arte, klubak asteazken honetan ohar batean iragarri duenaren arabera.
2024/01/21 - 21:10
Baskoniaren hamaikagarren garaipena Endesa Ligan, Andorra mendean hartuta (108-95)
Gasteizko taldeak irabazi egin du MoraBanc Andorraren kontra, 108-95eko emaitzarekin, Endesa Ligako 19. jardunaldiko partida, eta sailkapeneko zazpigarren postuan amaitu du jardunaldia.
2024/01/19 - 01:28
Baskoniak garrantzi handiko garaipena eskuratu du Izar Gorriaren aurka, 90-91, Belgraden
Dusko Ivanovicen taldearen garaipenaren gakoa hirugarren laurdenean izan da; izan ere, orduan, Baskoniak markagailua irauli du. Markus Howardek 32 puntu sartu ditu, eta Baskonia, behin-behinean, Euroligako zazpigarren postuan jarri da, 22 jardunalditan 12 partida irabazita.
2024/01/14 - 20:54
Baskoniak mendean hartu du Manresa, 82 eta 90
Baskoniak irabazi egin du Baxi Manresaren aurka, 82-90eko emaitzarekin, Kataluniako taldearen kantxan jokatutako Endesa Ligako 18. jardunaldiko partida.
2024/01/13 - 12:45
Baskoniak Euroligako bolada txarra moztu du, Olympiakosi 80 eta 69 irabazita
Gasteizko taldeak garaipena bereganatu du Buesa Arenan jokatutako Euroligako 21. jardunaldiko partidan, eta hiru porroteko boladari amaiera eman dio.
2024/01/09 - 23:53
Baskoniak berandu erreakzionatu du Monakon eta porrot egin du (93-83)
Baskoniak ez du azken erasoei aurre egiteko behar izan duen pazientzia izan eta Monakok eraman du garaipena.