Kosner Baskoniak bolada onari eutsi nahi dio, Zalgirisen aurka, ostiralean
Euskal taldeak Euroligan bederatzigarren garaipena eskuratzea du helburu, hamalau garaipen dituen talde baten aurka.
Kosner Baskoniak Zalgiris Kaunasen aurka jokatuko du ostiralean, 20:30etik aurrera, 2025-2026ko denboraldiko Euroligako hogeita bosgarren jardunaldian, Buesa Arenan. Partida honetan, bolada onari eustea izango du helburu euskal taldeak; emaitzak are hobeak ditu etxean, gainera.
Paolo Galbiatiren taldeak txapelketan bederatzigarren garaipena bilatuko du, hamalau garaipen dituen talde baten aurka. Markus Howarden laguntzarekin eginen du, hori berriz eskuragarri egonen baita; hala ere, Baskoniak Tadas Sedekerskis eskuragarri izan gabe jarraitzen du; hori Errege Koparen ostera arte ez da bueltatuko.
Zalgiris Kaunas defentsan egiten duen lanarengatik nabarmentzen da, bereziki. Tomas Masilulisek zalantzan dauka Nigel Williams-Goss joko-antolatzailea, baina, Sylvain Franciscoren laguntzari esker, Zalgiris bere azkenengo bi bisitetan irabazteko gai izan da, Milanen eta Lyonen; Galbiatiren jokalariek hori gelditzea lortzen badute, garaipenarengatik lehiatu ahalko dute.