Markus Howardek Baskoniarekin entrenatu du berriro
Eskolta estatubatuarra taldearekin entrenatzera itzuli da hiru aste kanpoan eman ondoren.
Markus Howard, FC Bartzelonaren aurkako partidan, Palau Blaugranan. Irudia: Europa Press
Markus Howard Kosner Baskoniako entrenamenduetara itzuli da asteazken honetan, eta Paolo Galbiatiren zuzendaritzapean aritu da berriro taldekideekin batera.
Jokalari estatubatuarrak lesio muskularra izan du eskuin hankan. Urtarrilaren 7an hartu zuen min, Bayern Munichen aurkako Euroligako partidaren aurretik. Lehenengo probek kezka sortu zuten klubaren zerbitzu medikoan, baina azterketa batzuk egin ondoren, baztertu zuten gaitz larria izatea.
Denboraldi honetan, zortzi partida galdu ditu Howardek. Talde teknikoak egoki baderitzo, Euroligako 25. jardunaldiko Zalgiris Kaunasen aurkako neurketan jokatzeko prest egon daiteke, Buesa Arenan.