Kosner Baskoniak Eugene Omoruyi nigeriarra fitxatu du bi hilabeterako, denboraldia bukatu arte taldean geratzeko aukerarekin
Jokalaria Dubaiko Al Nasr taldetik dator, eta datozen orduetan Madrilera iritsiko da Baskoniako taldekide berriekin elkartzeko.
Kosner Baskoniak Eugene Omoruyi (1997, Nigeria) jokalaria datozen bi hilabeteetarako fitxatu du, Gasteizko taldeak ohar baten bidez jakinarazi duenez.
Jokalaria Dubaiko Al Nasr klubetik dator, bertan jokatzen ari baitzen aurtengo denboraldia, eta joan den denboraldian G-Leagueko Raptors 905 taldean ibili ondoren. Omoruyik Madrilen bat egingo du taldekide berriekin datozen orduetan.
Omoruyik Ameriketako Estatu Batuetako unibertsitate mailan (NCAA) hasi zuen bere ibilbidea Rutgers Scarlet Knights taldean, eta 2021-22 denboraldian NBAra jauzi egin zuen Dallas Mavericksen eskutik.
NBAko garapen ligan jokatu zuen azken denboraldian jokalari nigeriarrak, eta batez beste 18.5 puntu, 6.1 errebote eta 3.3 asistentzia lortu zituen.