FITXAKETA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kutxabank Araskik Chatrice White fitxatu du

Pibot estatubatuarra Alemaniako Rheinland Lions taldetik iritsi da Araskira, eta denboraldi bukaera arte sinatu du.
Chatrice White
Chatrice White. Argazkia: @Araski

Chatrice White (1996/06/20) da Kutxabank Araskiko fitxaketa berria. Pibot estatubatuarra Rheinland Lions talde alemaniarretik iritsi da Araskira. 26 urteko jokalaria talde arabarraren barnealdeko jokoa indartzeko asmoz jarriko da Made Urietaren esanetara. Whitek denboraldi bukaera arte sinatu du.

Annika Holopainenen lesioak utzitako lekua betetzera dator estatubatuarra. Whitek bi urteko esperientzia du Endesa Ligan; azken bi denboraldietan Lugoko Duran Maquinaria Ensino taldean jokatu baitzuen. Bertan, taldekide izan zuen Natalie van den Adel egungo Arasakiko jokalaria. Partidako 8,2 Ā puntu sartu, eta 5,1 errebote hartu zituen batez beste Galiziako taldearekin.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X