ERREGINA KOPA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Valentzia Basketek Hozono Global Jairis garaitu du finalean (70-65), eta bigarrenez irabazi du Erreginaren Kopa

Igandean, Tarragonan, Kopako azkeneko bi edizioetako txapeldunak nor baino nor gehiago lehiatu ziren finalean, 2024an lortutako garaipena errepikatzea lortu du Valentzia Basketek.

Erregina Kopa: Valentzia Basket, txapeldun

Valentzia Basket, Erregina Kopako txapeldun. Argazkia: EFE

Valentzia Basketek 2025-2026 denboraldiko Erregina Kopa irabazi du, igande honetan, Palau d’Esports Catalunyan, Tarragonan. Txapeldunak Hozono Global Jairis taldea garaitu du finalean, 70-65eko emaitzarekin, horrela, bere historian bigarren aldiz lortu du titulua; Kopako azkeneko bi edizioen txapeldunak nor baino nor gehiaog lehiatu dira finalean, 2024an lortutako garaipena errepikatzea lortu du Valentzia Basketek.

Finalean sartzea kostatu zaio Valentzia Basketi, Hozono Global Jairis martxa bat biziago atera da eta, aurkariren akatsak aprobetxatu ditu partida menperatzeko. Bigarren laurdenean partida aldatu egin da, eta sutsuago jokatu du Valentzia Basketek: lau minutuz saskiratu gabe utzi ditu aurkariak.

Hozono Global Jairisen aldeko 31-38 emaitzarekin ailegatu dira atsedenaldira. Valentzia Basket hobeki irten da aldageletatik eta, bi minutu baino gutxiago behar izan du markagailuari buelta emateko: Elena Buenavidaren hiru puntuko saskiratze batek jarri du 41-38koa.

Hiru puntuko beste saskiratze batek, Masseyrena, 58-50koa ekarri du, eta emaitza horrekin ailegatu dira azkeneko hamar minutuetara. Valentziak defentsaren bidez titulua ziurtatzen hasi da, baina 2025eko txapeldunak ez du amore eman; Hozono Global Jairis sei puntura jarri da 69-63, bi minutu eta hamahiru segundo falta zirenean, eta markagailua gehiago estutu da 69-65ekoarekin, baina Carrerak 70-65ekoa jarri du, jaurtiketa libre batekin. Hillsman izan da partidako jokalari onena.

Fitxa teknikoa

70 - Valentzia Basket (11+20+27+12): Anderson (10), Buenavida (10), Fam (6), Fiebich (11), Carrera (12) -hasierako bostekoa-, Hillsman (8), Chery (-), Perez (2), Casas (-), Romero (-), Coffey (5) eta Ben (6).

65 - Hozono Global Jairis (24+14+12+15): Ayuso (9), Prieto (18), Alarcon (8), Bertsch (13) eta Gil (9), -hasierako bostekoa-, Mataix (3), Mane (-), Ekh (-), Massey (5) eta Alguacil (-).

Epaileak: Javier Garcia, Paula Lema eta Jose Javier Marqueta.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X