Donovan Mitchellek historia egin du 71 puntu sartuta, NBAko zortzigarren kopuru handiena
Donovan Mitchell saskibaloi jokalari estatubatuarrak balentria handia egin du astearte honetan NBA txapelketan, 71 puntu sartu baititu Cleveland Cavaliers bere taldeak Chicago Bullsen aurka luzapenean irabazitako partidan (145-134). Mitchellek ezarritako marka NBAko historiako zortzigarren puntu kopururik handiena da.
Hamazazpi urte igaro dira New Yorkeko eskoltak saskiratutako puntu kopurua gainditzen duen jardun bat azkenekoz gertatu zenetik. Hain zuzen ere, 2006ko urtarrilean Kobe Bryantek 81 puntu erdietsi zituen Los Angeles Lakersek Toronto Raptorsen aurka lortutako garaipenean.
"Errekorren liburuetan, besteak beste, Wilt [Chamberlain]en aldamenean egoteak apal sentiarazten nau. Beti uste nuen ligako jokalari onenetakoa izan nintekeela", adierazi du Mitchellek partidaren ostean. Chamberlain da NBAko marka altuena, 100 punturekin.
Mitchellek luzapena behartu zuen azken laurdena amaitzeko lau segundo falta zirenean. Jaurtiketa libre bat nahita huts egin ondoren, Mitchellek errebotea hartu, eta neurkera orekatu zuen saskiratzea gauzatu du (130-130). Gainera, luzapenean bere taldeak lortutako 15 puntuetatik 13 sartu ditu, Clevelandeko liderrak. Horrenbestez, Cavaliersek denboraldiko 24. garaipena lortu du, une batzuetan 21 puntugatik galtzen joan den arren.
Zure interesekoa izan daiteke
Bam Adebayok Kobe Bryanten marka gainditu du, partida batean 83 puntu saskiratuta
Miami Heateko pibotak historia egin du NBAn, Washington Wizardsen aurkako garaipenean, neurketa batean saskiratze gehien lortu dituen bigarren jokalaria delako, Wilt Chamberlainen atzetik.
Errege Kopako hamar jokaldi onenak
Amaitu da saskibaloiko Errege Kopa, eta hemen bildu ditugu txapelketako hamar jokaldi onenak. Jokaldi onena Trent Forresten mate bat izan da.
Bartzelona eta UCAM Murtziaren arteko Errege Kopako final-laurdenetako partidaren laburpena
Barçak Sito Alonsoren taldea gainditu du (91-85), eta Errege Kopako finalerdietan sartu da. Bartzelonako taldeak garaipena eskuratu du azken laurden oso sendo baten ostean.
Valentzia Basket finalerdietara igaro da, Joventut gaindituta (95-84)
Etxeko taldeak lortu du finalerdietarako lehen txartela, Joventut 95-84 mendean hartuta. Real Madril izango du aurkari finalerdietan.
Real Madril Valentziaren aurkaria izango da finalerdietan, Unicaja 100-70 mendean hartu ondoren
Real Madril izango da larunbatean Valentzia Basketen aurkaria saskibaloiko Errege Kopako lehen finalerdian, Unicaja Malaga egungo txapeldunari 100-70 irabazi ondoren, Valentziako Roig Arenan jokatutako final-laurdenetako bigarren kanporaketan.
NBAk Los Angeles Lakers taldea saltzea du: Mark Walter enpresariak erosi du 10.000 milioi euroren truke
Frankizia Buss familiaren eskuetan zen 1979tik, ligako ezein taldek egin duena baino denbora gehiago da.
Chauncey Billups entrenatzailea eta Terry Rozier jokalaria atxilotu dituzte, legez kanpoko apustuengatik
Portland Trail Blazers taldeko entrenatzailea eta Miami Heat taldeko jokalaria aske utzi dituzte jada.
Oklahoma City Thunder, NBAko txapeldun
Oklahomako taldeak bereganatu du NBAko eraztuna, Indiana Pacersi Finaletako zazpigarren eta azken partida irabazita (103-91).
AEB munduko beste taldeekin neurtuko da NBAko All Star txapelketan
Adam Silverrek, NBAren mandatariak, asteazken honetan aurreratu duenez, 2026ko All Star txapelketak aldaketak dakartza, izan ere, Estatu Batuetako taldea munduko beste taldeen aurka ariko da nor baino nor gehiago.
NBAk Europan liga bat sortzea aztertuko du FIBArekin
FIBAk eta NBAk proiektu bateratu bat iragarri dute Europako liga bat garatzeko, oraingoz zehaztapen askorik gabe, baina kontinentean saskibaloia iraultzea eragingo luke eta Euroligari erronka handia joko lioke.