Endesa Liga
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kosner Baskoniak Surne Bilbao Basketen bolada ona eten du Miribillako derbian (69-76)

Partida parekatua jokatu dute bi taldeek. Khalifa Diopek, Rodion Kurucsek eta Markus Howardek min hartuta utzi dute kantxa eta zalantza dira Errege Koparako.

BILBAO, 15/02/2026.- El alero del Baskonia Eugene Omoruyi (d) lanza a canasta ante Luke Petrasek, del Bilbao Basket, durante el partido de Liga Endesa de baloncesto entre el Surne Bilbao Basket y el Kosner Baskonia, este domingo en el Bilbao Arena. EFE/ Miguel Tona
18:00 - 20:00
Petrasek eta Omoruyi, partidako jokaldi batean. Argazkia: Efe.

Kosner Baskoniak Surne Bilbaori irabazi dio Miribillako euskal derbian (69-76) talde bizkaitarraren hamar garaipeneko bolada onari amaiera emanez. Hala ere, gasteiztarrek  garesti ordaindu dute derbia, Khalifa Diop, Rodion Kurucs eta Markus Howard lesionatu egin baitira.

Debi orekatua jokatu dute bi taldeek, Kosner Baskoniak hirugarren laurdenean amaieran partida hautsi duen arte. 

Partida hasierako jauzian, Diopek min hartu du belaunean eta horrek zaildu egin die neurketan sartzea (4-0). Bilbotarrek ondo aprobetxatu dute hori eta lehen laurdena aurretik amaitu dute (14-13).

Bigarrenean, Krampeljen energiak, Fontek lagunduta,  13-0eko partziala eragin du (13-22tik 29-22ra) . Zaleek taldea gogoz bultzatu dute eta atsedenaldira sei puntuko aldearekin iritsi dira (36-30).

Hirugarren laurdenean, Baskoniak abiadura eman dio jokoari eta Surneri arazo asko sortu dizkio. Arabarrek, ondorioz, markagailua irauli dute (43-51).

Azken minutuetan, etxekoak sei puntura hurbildu badira ere, arabarrek ondo kontrolatu dute partida eta garaipena Gasteiz aldera joan da. (69-76).

Fitxa teknikoa:

69.- Surne Bilbao (14+22+12+21): Frey (4), Normantas (5), Hilliard (-), Krampelj (16), Hlinason (10) -hasierako bostekoa- Pantzar (9), Jaworski (-), Bagayoko (3), Petrasek (7) eta Font (15).

76.- Kosner Baskonia (13+17+21+25): Forrest (12), Howard (4), Kurucs (9), Radzevicius (11), Diop (-) -hasierako bostekoa- Diakité (12), Villar (2), Omoruyi (15), Spagnolo (11), Frisch (-) eta Joksimovic (-).

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X