ACBk Gipuzkoa Basket gonbidatu du datorren denboraldian Endesa Ligan aritzeko
Saskibaloiko Kluben Elkarteak (ACB) astearte honetan adierazi duenez, Delteco Gipuzkoa Basket 2020-2021eko Endesa Ligan aritzera gonbidatu du, eta, horrela, bete egin du erabaki hori hartzera behartzen zuen auto judiziala.
"ACBk gonbidapena egin dio Donostia Gipuzkoa Basketi 2020-21 denboraldian ACBn aritu dadin, Bartzelonako Lehen Auzialdiko 38 zenbakiko Epaitegiak emandako autoan xedatutakoa betez, elkarteak kautelazko neurrien aurka egiteko duen eskubideari kalterik egin gabe", adierazi du ACBk ohar batean.
Donostiako taldea, Carramimbre Valladolidekin batera, Urrezko LEB Ligatik ACBra igotzeko eskubidea zuten bi taldeetako bat da, eta joan zen ostiralean auto judizial bat aurkeztu zuen ACBren egoitzan. Donostiako klubak azaldutakoaren arabera, auto horrek klubak eskatutako kautelazko neurria aintzat hartzen du, eta taldea "berehala" Endesa Ligan inskribatzeko "betebeharra" ezartzen du.
Gipuzkoa Basketen erabakia Kirol Kontseilu Gorenak, ACBk eta Espainiako Saskibaloi Federazioak negoziazioak amaitutzat eman eta egun batera iritsi zen, donostiarrak maila gorenera igo zitezela modurik aurkitu ez zutela. "Urrezko LEB mailako taldeek mailaz igotzeko eskubidea dute, eta artifizialki sortutako oztopo administratiboek edo ekonomikoek ez dute igoera eragozten. Ebazpen judiziala beste luzapenik gabe betetzea espero dugu, afiliazio prozesu luze eta bihurri baten ondoren, kalte ekonomiko eta kirol kalte handiak eragin dizkigulako", ohartarazi zuen euskal taldeak egun horretan.
Gogoratu beharra dago Kluben Elkarteak 2019-2020 denboraldian jaitsierarik ez egitea erabaki zuela, koronabirusak lehiaketa eten ondoren; ondorioz, 18 taldeak mantendu zituen lehen mailan. Horrenbestez, Deltecoren onarpenak Endesa Ligak 19 eta bi jardunaldi gehiago izatea eragingo du, Euroligak estutzen duen egutegi batean.
Zure interesekoa izan daiteke
Nate Darling: “Alderdi guztietan lagundu nahi dut, baita defentsa lerroa hobetu ere”
Surne Bilbao Basketek Nate Darlingen aurkezpen ofiziala egin du. Eskolta kanadarrak "taldea jokoan sartzea" gustuko duela adierazi du eta "bere estiloa aldatzen" joango dela aurkaria ezagutu ahala. (Bideoa gazteleraz)
Surne Bilbaok Bastien Vautier aurkeztu du: “Dibertigarria izango da Miribillan jokatzea, atsegina”
Bilboko taldeak, asteartean, 2026-2027 denboraldirako egin dituen fitxaketako bat aurkeztu du. Jokalari frantziarrak adierazi duenez, erraza egin zaio Bilboko klubean bertakotzea.
Gedna Capel: “Defentsan ekarpen handia egin dezaket”
Mirai Euskotrenek Gedna Capel aurkeztu du Donostian. Kataluniako hegal-pibota Azul Marino Mallorcatik dator, urtebeterako. Kataluniarra pozik dago klubak berarengan jarri duen konfiantzarekin eta "defentsan eta erreboteetan ekarpen handia" egin dezakeela adierazi du. (Bideoa gazteleraz)
Araskik Julieta Mungo eta Mireia Sanz aurkeztu ditu
Araskik berebi fitxaketa berriak aurkeztu ditu: Julieta Mungo eta Mireia Sanz. Mungo Ardoitik heldu da Gasteizera eta denboraldi baterako sinatu du. Sanz, bere aldetik, 19 urteko eta etorkizun handiko jokalaria da eta 2028ra arte sinatu du. (Bideoa, gazteleraz)
Manex Ansorregi, bere aurkezpenean: “Nire helburua egunero lan egitea eta hobetzea da”
Gaur aurkeztu du Surne Bilbaok Manex Ansorregi. Azkoitiko jokalaria Gipuzkoa Basketetik iritsi da Surne Bilbaora, eta aurten debutatuko du Endesa Ligan.
Kutxabank Araskik Aleksandra Stanacev eta Kristina Racovic aurkeztu ditu
Kutxabank Araskik bi jokalari aurkeztu ditu: Aleksandra Stanacev joko-antolatzailea eta Kristina Racovic hegal-pibota. Endesa ligan jokatutakoak dira Serbiako eta Montenegroko jokalariak.
A.J. Lawson hegalekoa aurkeztu du Baskoniak
A.J. Lawson hegalekoaren aurkezpen ofiziala egin du Baskoniak. NBAn esperientzia du kanadarrak, eta talde arabarrari “erasoan zein defentsan laguntzeko” iritsi dela adierazi du ekitaldian.
Khalifa Diopek Kosner Baskonia utzi du, eta Cleveland Cavaliers taldean arituko da
Pibot senegaldarrak hiru denboraldi eman ditu euskal taldean, eta, guztira, 138 partidatan kantxaratu da, Endesa Liga eta Euroligako norgehiagokak kontuan izanik. Errege Kopa bat irabazi du, 2026koa.
EITBk Endesa Ligako partidak emango ditu hurrengo bi denboraldietan
Denboraldi bakoitzean, hamar neurketa emango ditu, eta Kosner Baskonia eta Surne Bilbao izango dira protagonista horietan. 2026-2027 denboraldian, gainera, bi euskal taldeek azaroaren 22an jokatuko duten partida ere ikusgai izango da. EITBk telebistako bere kateetan eta kirolakeitb.eus Kiroletako bere atarian emango ditu.
Azu Muguruza: “Identitatea sortzeko unea da, taldearen DNA”
Taldeko zazpi jokalari mantentzen dituzten arren, Mirai Euskotrenek ez du ondo hasi 2026-27 denboraldia. Azu Muguruza entrenatzaileak adierazi duenez, "nortasuna sortzeko unea da". (Bideoa gazteleraz)