Endesa Ligan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Beste porrot bat, Delteco GBCrentzat (96-73)

Donostiarrek ezin izan dute San Pablo Burgosen etxean irabazi eta sailkapeneko zuloan jarraitzen dute, hiru garaipen bakarrik lortuta.
Iragarkia
BURGOS GBC EFE
18:00 - 20:00
Delteco GBCk porrota jaso du Burgosen aurka

Jardunaldiak aurrera doaz eta Delteco GBCk ezinean jarraitzen du, burua altxa barik. Hiru garaipen lortu dituzte bakarrik orain arte jokatutako 19 jardunaldietan, eta, ondorioz, donostiarrak egoera larrian dira.

Endesa Ligako sailkapenean, GBC azken postuan jarraitzen du, aurkari zuzenek ere euren partidak galdu arren. Baina kezkagarria da ere taldeak ematen duen irudia; gaur argi eta garbi galdu du, 23 puntuko aldearekin, eta, gainera, Ligan kaskar dabilen San Pablo Burgosen etxean.

Sergio Valdeolmillosen taldea lehen laurdenean bakarrik nagusitu zaio etxeko taldeari, Bobroven lanari esker, batez ere. Jokalariak 10 puntu egin ditu eta bere taldeak hiru puntuko aldearekin hasi du bigarren laurdena.

Baina Burgosek ez du amore eman, Dominique Suttonen indar fisikoaz baliatuta. Sutton partidako jokalaririk onena izan da. Horrela, Burgos sei puntuko aldearekin iritsi da atsedenaldira.

Bigarren zatian, GBCk burua makurtu du. Erasoan ez dute asmatu, konfiantza galdu dute eta Burgoseko taldeak egoerari etekina atera dio partida hausteko.

Valdeolmillosen taldearen ahulezia ageriam geratu da; zazpi partida jarraian galdu dituzte jada.

Hurrengo jardunaldian Kanaria Handiaren bisita dute gipuzkoarrek. Kanariarrak dira, Breoganekin batera, mailari eusteko azken bi postuetan dauden bi taldeak.

Fitxa teknikoa

96 - San Pablo Burgos (18+27+23+28): Bruno Fitipaldo (6), Branden Frazier (8), Dominique Sutton (19), Goran Huskic (12), Vlatko Cancar (18) -hasierako boskotea-; Álex Barrera (0), Augusto Lima (0), Paul Zipser (8), Javi Vega (0), Vítor Benite (12), Ognjen Jaramaz (6), Álex López (7).

73 - Delteco GBC (21+18+16+18): Dani Pérez (0), Garret Nevels (12), M. Barro (6), Miquel Salvó (9), V. Bobrov (11) -hasierako boskotea-; Gaizka Maza (6), Fede Van Lacke (6), Xabi Oroz (0), Blagota Skulic (3), B. Burjanadze (12), Alberto Corbacho (8).

Zure interesekoa izan daiteke

Kosner-Baskonia-inicio-pretemporada-pruebas-medicas
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Kosner Baskonia berria abian da, jokalarien azterketa medikoekin hasita

Tadas Sedekerskis Baskoniako kapitainak azterketa medikoa egin aurretik adierazi duenez, "oso ohituta daude denboraldi handiak egin dituzten jokalariei agur esatera". "Erronka eta helburu berriak ditugu, eta aurpegi berriak", gaineratu du. Gainera, ohartarazi duenez, ACB liga "gero eta lehiakorragoa" bihurtzen ari da, eta "saskibaloia aldatzen ari da, gero eta fisikoagoa eta atletikoagoa" delako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X