Porrot mingarria jaso du Gipuzkoa Basketek Manresaren aurka, luzapenean
Delteco GBC taldeak porrot mingarria jaso du Baxi Manresaren aurka (85-91) Donostian, luzapena eta guzti izan duen partidan. Salbazioa lortzea gero eta zailago du talde gipuzkoarrak.
Gaizki ekin dio neurketari Gipuzkoa Basketek. Manresa nagusi izan da partida hasieran eta azkar hartu du abantaila Kataluniako taldeak. Ezinean ibili da talde gipuzkoarra lehen hamar minutuetan, eta Manresak 12 puntuko errenta eskuratu du (10-22).
Bigarren laurdenean, ordea, erabat aldatu da norgehiagoka. Delteco GBC askoz hobeto jokatzen hasi da, eta aldeak murriztea lortu du. Partidako 15. minutuan, 4 puntura gerturatu da talde gipuzkoarra (22-26). Ondoren, puntu bakarrera hurbildu (25-26), eta aurretik jarri da etxeko taldea. Ezinean ibili dena Manresa izan da, eta Gipuzkoa Basket 4 puntuko abantailarekin iritsi da atsedenaldira (35-31).
Atsedenaldiaren ostean oso ondo jokatzen jarraitu du Delteco GBC taldeak. Hirugarren laurdeneko lehen minutuetan nagusi izan da, eta 8 puntuko errenta lortu du (44-36). Donostiako taldeak partida apurtzeko eta garaipena bideratzeko aukera izan du, baina Baxi Manresak erreakzionatu egin du, eta neurketa berdintzea lortu du laurdenaren azken txanpan (48-48 eta 51-51). Gainera, Kataluniako taldeak azken laurdenera aurretik iristea lortu du (51-5).
Amaierako laurdena oso parekatua izan da. Bi taldeei asko kosta zaie markagailuan zuloa irekitzea. Gipuzkoa Basketek 4 puntuko abantaila lortu du une baten (65-61), baina Manresak ez dio ihes egiten utzi, eta neurketa parekatu du berriro. Azken segundoetan, 2 puntuko abantaila izan du GBCk. Partida amaitzeko 2 segundo falta zirenean, jabetza Baxi Manresak izan du, Gipuzkoa Basketek falta pertsonala egin du jokaldia defendatzerakoan, eta bi jaurtiketa libreak sartuta, Kataluniako taldeak neurketa berdindu (74-74) eta luzapena behartu du.
Luzapenaren hasieran aurrea hartu du Baxi Manresak eta Delteco GBC taldeari zaila egin zaio markagailuan atzetik ibiltzea. Kataluniako taldeak 9 puntuko abantaila eskuratu (77-86) eta garaipena bideratuta utzi du. Gipuzkoa Basket saiatu da neurketa parekatzen, baina ez du lortu, eta porrota jaso du (85-91).
Fitxa teknikoa:
85.- Delteco Gipuzkoa Basket: Dani Perez (10), Van Lacke (9) Corbacho, Burjanadze (12) eta Barro (4)-hasierako taldeal- Nevells (20), Gutierrez (8), Salvó (4), Vobrov (4), Sekulic (14), Maiza, Oroz.
91.- Baxi Manresa: Toolson (19), Lundberg (22), Tomás (2), Lalanne (15), Dragovic (10)-hasierako bostekoa- Fisher (14), Jou, Sima (1), Muñoz (1) eta Zubcic (7).
Epaileak: Perez Pizarro, Martinez eta Rial. Sekulic eta Lalanne kanporatu dituzte.
Zure interesekoa izan daiteke
Lara McSpadden pibot australiarrak Inversus Gernikan jokatuko du
27 urteko jokalaria 1,94 metro luze da, eta bere herrialdeko ligako Sydney Flames taldetik dator.
Bassala Bagayokok ez du Surne Bilbaon jarraituko
2028ra arte kontratua izan arren, bi aldeak ados jarri dira lotura hausteko. Maliko pibotak Texas Tech taldean jokatuko du, AEBetako unibertsitate ligan.
Ponsarnau: “Klubaren hazkundeari eusteko gogor egin beharko dugu lan”
Surne Bilbao Basketek denboraldiaurreko lehen entrenamendua buru du. Aurten, Europa mailan koska bat igo eta Txapeldunen Ligan jokatuko du (BCL). “Hazkunde horren parte” izan nahi dutela azaldu du Harald Frey jokalariak, baina horretarako, gogor egin beharko dute lan.
Kosner Baskonia berria abian da, jokalarien azterketa medikoekin hasita
Tadas Sedekerskis Baskoniako kapitainak azterketa medikoa egin aurretik adierazi duenez, "oso ohituta daude denboraldi handiak egin dituzten jokalariei agur esatera". "Erronka eta helburu berriak ditugu, eta aurpegi berriak", gaineratu du. Gainera, ohartarazi duenez, ACB liga "gero eta lehiakorragoa" bihurtzen ari da, eta "saskibaloia aldatzen ari da, gero eta fisikoagoa eta atletikoagoa" delako.
Surne Bilbaok azterketa medikoekin hasiko du denboraldiaurrea
Aleix Font, Bastien Bautier, Manex Ansorregi eta Ondrej Hustak, 22 urtez azpiko Urko Madariaga, Mikel Liñares eta Bingen Errasti gain, izan dira azterketa medikoak igaro dituzten lehen jokalariak.
Kosner Baskoniak Burgosen jokatuko du ligako lehen partida, eta Surne Bilbaok Manresa hartuko du etxean
Lehenengo euskal derbia azaroaren 22an jokatuko da, 12:00etan, Bilbon, eta bigarrena 2027ko urtarrilaren 30ean, 19:30ean, Gasteizen.
Los Angeles Lakers taldea, 12.000 milioi dolarren truke truke salduta Kushner eta Iger enpresariei
Salmenta Mark Walterrek frankizia erosi eta urtebetera gertatu da, eta NBAko talde batentzat inoizko handiena izango da.
Smartlog Ointxe taldea 3x3 saskibaloiko Women's Seriesen arituko da Azerbaijanen
Espainiako Kopa eskuratuta, Arrasateko taldeak goi mailan aritzeko gonbidapena jaso du. Irene Muruak, Lara Gonzalezek, Izar Bediak eta Mama Dembelek osatzen duten taldeak bi partida ditu larunbatean Neftxi Azerbaijaneko taldearen eta Yanjing talde txinatarraren kontra.
Kosner Baskoniak lagunartekoa jokatuko du Leonen Real Madrilen aurka
Irailaren 5ean izango da, Urbano González Escapa I. Memorialaren barruan. Bertan, Elosua Leongo jokalari ohia omenduko da.
Kosner Baskoniaren eta Joventuten arteko Superkopako partida irailaren 19an jokatuko da, 18:00etan
Bigarren finalerdia Valentzia Basketek eta Bartzelonak jokatuko dute, egun berdinean, 21:00etatik aurrera.