Denboraldiaurrea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lagun Aro, sentsazio onak

Sito Alonsoren gizonek Valladolid gainditu dute (89-65) denboraldiaurreko hirugarren norgehiagokan.
Lagun Aro GBC. Argazkia: EITB

Lagun Arok Valladolid gainditu du denboraldiaurreko hirugarren lagunartekoan (89-65). Sito Alonsoren gizonek partida ona jokatu dute, intentsitate handi eta erritmo onarekin. Defentsan zein atzean neurketa ona egin dute. Sentsazioak onak izan dira.

Fitxa teknikoa:

Lagun Aro GBC: Neto (18), Lofton (13), Papamakarios (6), Guille Rubio (6), Doblas (10) -hasierako bostekoa-, Motos, Salgado (12), Ibekwe (12), Diez (8) eta Olaizola (4).

Blancos de Rueda Valladolid: Cizauskas (5), Mohammed (10), Grimau (10), Martin (9), Koffi (4) -hasierako bostekoa- O'leary (11), Izquierdo (2), Edu Ruiz, Navarro (5), Sarmiento, Astilleros eta Arranz (7).

Markagailua bost minuturo: 11-3, 26-11, 36-19, 44-29 -atsedenaldia-, 57-33, 70-47, 78-57 eta 89-65.

Zure interesekoa izan daiteke

Jaume Ponsarnau (Surne Bilbao)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jaume Ponsarnau, asteazkeneko Surne Bilbao-Szombathely FIBA Europa Kopako partidaz: “Etxean jokatzen dugula aprobetxatu behar dugu”

Asteazkenean, 20:00etatik aurrera, Surne Bilbaok Szombathely taldearen aurka jokatuko du Miribillan. FIBA Europa Kopako finalerdietako itzuliko partida da, eta, hortaz, finalerako txartela jokoan da; Bilboko taldeak 17 puntuko aldea eskuratu zuen joaneko neurketan. EITBk zuzenean emango du partida, kirolakeitb.eus-en eta ETB1ONen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X