Jai Alai League
2023/06/29 - 01:16
Jai Alai Summer Season King Series txapelketa berritzailea aurkeztu dute
Donostiako Santa Klara irlan aurkeztu dute txapelketa. San Fermin Torneoa ordezkatuko du, eta berritasun ugari izango ditu. Lau bikote arituko dira nor baino nor gehiago. Urrizak eta Ansak atzelari moduan jokatuko dute; Barrenetxeak eta Azpirozek, berriz, aurrelari postuetan.
2023/06/24 - 19:16
Goikoetxeak azkenengoz jokatu du Markina-Xemeinen
Ekainaren 23an Iñaki Osa Goikoetxeak azkenengoz jokatu zuen Markina-Xemeingo pilotalekuan. Atain bikotekide zuela, galdu egin zuen Olharanen eta Zabalaren aurka. Lehen seta 15-12 irabazi arren, bigarrena galdu egin zuten (10-15). Joko erabakigarrian tanto bakarragatik galdu zuten (4-5).
2023/06/20 - 22:55
Iñaki Osa Goikoetxeak hurrengo Winter Series txapelketa amaituta pilotari izateari utziko diola iragarri du
Puntista zumaiarrak prentsaurrekoan esan du, asteartean. Goikok 43 urte beteko ditu, uztailaren 10ean; pilotari gisa erretiroa hartuta, Eraman enpresako kirol arduradun bezala hasiko da lanean.
2023/06/20 - 22:52
Iñaki Osa Goikoetxea: ''Nire onenak eman ditut eta erretiroa hartzea erabaki dut''
27 urteko ibilbide arrakastatusaren ostean, Iñaki Osa Goikoetxeak Winter Series txapelketa bukatzean hartuko du erretiroa. Hortik aurrera, kirol zuzendari lanak egingo ditu Eraman enpresan.
2023/06/20 - 20:10
Iñaki Osa Goikoetxea: 27 urtez profesional gisa, historiako zestako pilotari onenetako batentzat
Zumaiarrak hurrengo Winter Series txapelketa amaituta utziko dio pilotaria izateari.
2023/06/18 - 15:35
Goikoetxeak eta Gorkak irabazi dute Donostiako Grand Slama
Goikoetxeak eta Gorkak zesta-puntako Donostiako Grand Slama irabazi dute, finalean Erik eta Del Rio bikotea mendean hartuta 15-9 eta 15-8ko emaitzarekin.
2023/06/10 - 18:23
Goikoetxea eta Gorka, Donostiako Torneoko finalera
Gaur goizean, Donostiako Grand Slameko finalerdian, Goiko eta Gorka Sorozabal, bi setetan nagusito zaizkie Johan Sorozabal eta Lopezi (15-12 eta 15-14). Bikote finalistak Erik eta Lekerikaren aurka jokatuko dute hurrengo larunbatean.
2023/06/07 - 13:02
Markina-Xemeingo Grand Slama, ekainaren 9tik uztailaren 16ra artean
Ekainaren 9an hasiko da 2023ko Markina-Xemeingo zesta-puntako Grand Slama, eta finala uztailaren 16an jokatuko da. Sei bikote ariko dira lehian. A multzoan egongo dira: Erkiaga-Ibarluzea, Goitia-Lopez eta Barandika-Basque. B multzoan, aldiz, Goikoetxea-Atain, Arbe-Lekerika eta Olharan-Zabala.
2023/05/11 - 00:28
Zesta-puntako Grand Slama, Donostian larunbatetik aurrera
Txapelketa Donostian aurkeztu dute. Sei bikote ariko dira lehian. Maiatzaren 13an jokatuko da estreinako partida eta finala ekainaren 17rako dago aurreikusita.
2023/05/05 - 18:20
Erkiaga-Zabala eta Sorozabal-Lejardi, txapeldun Donibane Lohizuneko All Starrean
Erkiagak eta Zabalak 12-15 eta 7-15 irabazi zieten Goiko eta Inza lesionatuaren ordez aritu zen Laborderi. Emakumezkoetan, Sorozabal eta Lejardi gailendu ziren Arakistain eta Laugie-ren aurrean 15-5 eta 15-7.
2023/05/04 - 18:05
Gaur gauean 23:30ean Donibane Lohizune Txapelketako finala ETB1en eta eitb.eus-en
Gaur Donibane Lohizune Txapelketako finalak jokatuko dira. Gizonezkoetan, Goikoetxeak eta Inzak, Erkiaga eta Zabala izango dituzte aurkari. Emakumezkoetan, berriz, Sorozabalek eta Araik, Ihar eta Aude Laugie izango dituzte aurrez-aurre. Ikusi ahalko da ETB1-en eta eitb.eus-en 23:30etatik aurrera.
2023/04/29 - 17:05
'Eraman!', zesta-puntako enpresa berria aurkeztu dute Gernikan
Jokalaririk onenak bilduko ditu helburu bikoitzarekin: kirolariak profesionalizatzea eta kirola egonkortzea.
2023/04/26 - 18:32
Osa Goikoetxea eta Inza, All Star Txapelketako lehen finalistak
Iñaki Osa Goikoetxeak eta Txabi Inzak All Starreko finalerako txartela eskuratu dute finalerdietako neurketan Jean Olharan-David Minviellen bikotea mndean hartuta 9-15, 15-12 eta 0-5eko emaitzarekin.
2023/04/21 - 18:30
Erkiaga-Zabala eta Olharan-Mienvielle, garaile Donibane Lohizunen
Zesta-puntan erabakita geratu dira Donibane Lohitzuneko All Starreko finalerdiak. Olharanek eta Minviellek Goikori eta Inzari egin beharko diete aurre. Bestalde, Erkiagak eta Zabalak Tamborindegi eta Lopez izango dituzte aurkari.
2023/03/15 - 23:01
Zesta puntako All Starra aurkeztu dute Donibane Lohizunen; apirilaren 13an hasiko da
Finala maiatzaren 4an jokatuko dute. EITBk bi finalerdiak eta final handia emango du.
2023/03/15 - 16:25
Erkiagak ez du irabazteko gosea galdu
Aritz Erkiaga Ispasterko puntistarekin elkartu gara 2023ko Jai Alai World Tour txapelketaren aurkezpena aitzakiatzat hartuta.
2023/03/15 - 16:07
Maitzaren 13an abiatuko da 2023ko Jai Alai World Tourra
Maiatzaren 13an hasita, zirkuituak lau Grand Slam izango ditu: Donostian, Markinan, Gernikan eta Hondarribian. Sei bikotek jardungo dute bi multzotan banatuta. Bikoteak aldatzen joango dira. Zirkuituko lau puntista onenek izarren gaua jokatuko dute azaroaren 17an Bilbon.
2023/03/01 - 19:09
Zesta-puntako gizonezkoen lehen Elite mailako txapelketa aurkeztu dute
Federazioak antolatutako txapelketa honek harrobiari bultzada ematea du helburu. Partidak binakakoak izango dira, eta bikoteak aldatuz joango dira. Puntistak banaka joango dira puntuak batzen. Irabazleek Donostiako eta Hondarribiko Grand Slametan parte hartuko dute.
2023/01/30 - 16:49
Zesta-puntako liga bateratua izango da Iparraldearen eta Hegoaldearen artean
Zesta-puntak pauso historikoa eman du Iparraldeko zein Hegoaldeko txapelketak bateratuko dituen Jai-Alai League txapelketa sortuz. Aurkezpena Gernikan egin dute urtarrilaren 30ean. Gaizka Muniategi Eraman enpresako ordezkariak eta Fred Cadet Donibane Lohizuneko arduradunak hitz egin dute.
2023/01/30 - 13:31
Jai Alai League aurkeztu dute, Iparraldeko eta Hegoaldeko zesta-punta txapelketen liga bateratua
Gernika, Donibane Lohizune, Biarritz eta Paueko txapelketak batuko ditu, urte guztiko egutegia betetzeko. Puntuazio eta sailkapen bateratuak izango ditu, eta azken fase itxura izango duen torneo batekin bukatuko da denboraldia.