Argoitiak belauna bihurritu du eta ezin izan du jokatzen jarraitu
Donostiako Grand Slameko finalean, bigarren setean 13-13 berdinduta zeudela, Ortzi Aldazabal 'Argoitia'k estropezu egin eta belauna bihurritu du. Atzelariak ezin izan du jokatzen jarraitu, eta Bixente-Oyhenard bikoteari eman diote garaipena.
Zure interesekoa izan daiteke
Bixente-Oyhenard eta Erika-Laura, Donostiako Grand Slameko txapeldun
Bixente eta Oyhenard bihurtu dira Donostiako Grand Slameko txpaledun. Argoitiak belaunean min hartu du bigarren setean 13-13 emaitzarekin, eta ezin izan du finala bukatu Txanikarekin batera, Karmelo Balda pilotalekuan. Lehen seta 4-15 irabazia zuten Bixente eta Oyhenardek. Emakumezoen modalitatean, berriz, Erika eta Laurak irabazi dute finala bi setetan (7-15 eta 4-15) Lur eta Alizeren aurka.
Barandikak galdu egin du berragerpenean, Mungiako Master Series txapelketan, lesio luzea atzean utzita
Ukondoan izandako lesio larriaren ondorioz ia 5 hilabete kantxetatik kanpo eman ostean, Gernikako aurrelariak berriro jokatu du ostiral arratsaldean. Berragerpena Mungian egin du, Zabalarekin batera, Goixerri eta Lekerikaren aurka, eta bi jokotan galdu dute: 9-15 eta 14-15.
Markina-Xemeingo Grand Slama igande honetan hasi eta uztailaren 16an bukatuko da
Gainerako jardunaldiak ostiralez jokatuko dira, 19:00etatik aurrera. Gizonezkoetan, sei bikote lehiatuko dira, bi multzotan: Erkiaga-Atain, Barandika-Ibarluzea, Urreisti-Gorka, Goitia-Basque, Johan-Zabala, eta Javier-Argoitia vs Txanika-Salegi kanporaketaren irabazlea. Emakumezkoen Master Seriesen, lau bikotek bilatuko dute txapela: Erika-Frida, Elaia-Arain, Lur-Alize eta Helena-Maia.
Mungia Master Series zesta-punta txapelketa, ekainaren 11tik 25era
Mungia Master Series zesta-punta txapelketa aurkeztu dute astelehen honetan. Jai Alai Ligako lehia bat jasoko du lehen aldiz Mungiak. Ekainaren 11tik 25era jokatuko da, ostegunero.
Txanika-Argoitia eta Bixente-Oyhenard, Donostiako Grand Slameko finalean
Lehen partidan, Txanika eta Argoitia nagusitu dira Erik eta Aratzen aurka. Lehen jokoan 10-15 galdu dute, bigarrenean 15-13 irabazi eta hirugarrenean hautsi dute berdinketa, 5-3 nagusituta. Bigarren partidan, Bixentek eta Oihenardek ere hiru joko behar izan dituzte Urrutia eta Eki menderatzeko. 10-15, 15-10 eta 5-2 nagusitu zaizkie. Grand Slameko finala, beraz, bi bikote horiek jokatuko dute.
Urreisti, Buruz Buruko txapeldun
Eñaut Urreisti zesta-puntako 2026ko buruz buruko txapeldun bihurtu da, Berriatuan jokatutako finalean Ludovic Laduche 6-12 eta 8-12 garaituta. Partida gogorra jokatu dute biek, eta azkenean bi setetan erabaki da irabazlea.
Eñaut Urreisti eta Thibault Basque, All Starreko txapeldunak Donibane Lohizunen
Kiniela formatoan jokatutako finalean, Urreistik eta Basquek 34 puntu bildu dituzte; Tambourindeguyk eta Oyhenardek, 24; Bixentek eta Atainek, 12, eta Erkiagak eta Gorkak, 11.
Erika Mugartegi eta Maialen Aldazabal nagusitu dira Donibane Lohizuneko All Starren
Kiniela formatoan jokatutako finalean, Erikak eta Maialenek 43 puntu bildu dituzte 45 minutuan; Helenak eta Oaiak, 20; Papek eta Lizardik, 14, eta Laugiek eta Mercadiek, 11.
Ezusteko finala: Urreisti eta Laduche, Banakako txapelaren bila
Eñaut Urreistik eta Ludovic Laduchek larunbatean, maiatzaren 2an, jokatuko dute Banakako Txapelketako finala Berriatuan, Aritz Erkiaga txapelduna eta Johan Sorozabal faboritoa hurrenez hurren kanporatu ondoren.