Zesta punta
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Xabi Barandika eta Imanol Lopez, Markina-Xemeingo Grand Slameko txapeldunak

Gernika-Lumoko aurrelariak eta Zumaiako atzelariak Jean Olharan eta Ion Ibarluzea menderatu dituzte, finalean, bi jokotan, 15-7 eta 15-8, Markinako Unian, asteartean. Barandika eta Lopez nagusi izan dira, eta merezita irabazi dute.
Xabi Barandika eta Imanol Lopez, Markina-Xemeingo Grand Slameko irabazleak
18:00 - 20:00
Imanol Lopez: ''Oso pozik nago, bikote polita egin dugu, eta asko disfrutatu dugu''

Xabi Barandikak eta Imanol Lopezek 2024ko Markina-Xemeingo Grand Slama irabazi dute, asteartean, Markinako Unian jokatutako txapelketako final handian Jean Olharan eta Ion Ibarluzea bi jokotan mendean hartuta (15-7 eta 15-8).

Txapelak jokoan zeuden partidan, Gernika-Lumoko aurrelaria eta Zumaiako atzelaria nagusi izan dira. Barandikak eta Lopezek hasieratik hartu dute aurrea markagailuan, eta oso sendo aritu dira; akats oso gutxi egin dituzte, eta maila bikaina erakutsi dute, Bizkaiko udalerriko pilotalekuko kantxan.

Hala, irabazleek Grand Slameko txapelak jantzi dituzte, giro bikain baten erdian; izan ere, jendetza bildu da Unian, egun handian.

Irabazleak, txapelak jantzita. Argazkia: EITB Media. Irabazleak, txapelak jantzita. Argazkia: EITB Media.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X