Eusko Label Winter Series
2024/11/05 - 01:02
Hau izan da bigarren jardunaldian garaile izan den Urrutia-Basque bikotearen tantorik onena
Thomas Urrutia eta Thibault Basque bi jokotan gailendu dira, 15-13 eta 15-12, Jean Olharan eta Jon Zabala aurkari. Neurketako azken txanpan, bigarren jokoan, 9-9 zebiltzala, Urrutiak tanto ederra egin du, 10-9koan.
2024/11/05 - 01:00
Urrutiak eta Basquek Olharan eta Zabala menderatu dituzte, eta gakoa izan ahal den garaipena eskuratu dute
2024-25eko Eusko Label Winter Seriesko bigarren jardunaldian, Thomas Urrutiak eta Thibault Basquek Jean Olharan eta Jon Zabala hartu dituzte mendean, 15-13 eta 15-12; horrenbestez garaileek aurrerapauso handia eman dute, B multzoan, finalerdietako ligaxkan sartzeko lehian.
2024/11/05 - 00:30
Basquek Zalantzen Txokoa eskatu du bigarren jokoan, tanto batean, eta bideoak arrazoia eman dio
Olharanek egin du sakea, 5-6koan, eta ematen zuen tantoa Paueko aurrelariarentzat eta Jon Zabalarentzat zela, baina Thibault Basquek Zabalaren jokaldi bat aztertzea eskatu du, eta ikusi da pilotak botea egin diola bizkaitarrari saskian.
2024/11/05 - 00:15
Zabalaren eta Basqueren arteko elkarrizketa, bigarren jokoa hasi aurretik: ''Huts egin bat, nahi duzunean''
Asteleheneko bigarren jokoa hastear zela, erabiliko zuten pilota izan dute hizpide bi atzelariek. Jon Zabalak adarra jo dio Thibault Basqueri, eta azken hori lehen jokoan bikain aritu da.
2024/11/04 - 23:50
VARak tanto bat eman dio Olharan-Zabala bikoteari, lehenengo jokoan
6-7koan, Thomas Urrutiak zuela sakea, Ipar Euskal Herriko bi pilotariek zazpinako tantoa eginda zutela zirudien; Zalantzen Txokoaren epaileak, baina, ikusi du pilotak, tantoan zehar, Basqueren saskian botea egin duela, eta 8-6koa eman du.
2024/11/04 - 20:00
Puntisten ohiturak Eusko Label Winter Serieseko partidetan
Puntistak dira 2024-2025 Eusko Label Winter Series txapelketako protagonista nagusiak. EITB Median haien ohiturak zeintzuk diren jakin nahi izan dugu, partiden aurretik, neurketetan zehar eta norgehiagokak amaituta. Hauxe kontatu digute.
2024/11/04 - 12:57
Zabala: ''Gaurko partida final bat izango da''
Jon Zabalak bikotea osatuko du Jean Olharanekin, 2024-2025 Eusko Label Winter Seriesen. Azaroaren 4an, Thomas Urrutia eta Thibault Basque izango dituzte aurkari, B multzoko 1. jardunaldiari dagokion neurketan. Zabalak finaltzat jo du partida. Norgehiagoka, ETB1en eta eitb.eus-en, 22:20ean.
2024/11/04 - 10:44
Winter Serieseko Olharan-Zabala vs Urrutia-Basque partida, gaur, eitb.eus-en eta ETB1en
Txapelketako lehen jardunaldiko B multzoko neurketa jokatuko dute Olharan-Zabala eta Urrutia-Basque bikoteek Gernika-Lumoko Jai Alai frontoian. Norgehiagoka ETB1en eta eitb.eus-en izango duzu ikusgai, 22:20ean.
2024/11/01 - 15:54
Honela ekin diote puntistek eta zaleek 2024-25eko Eusko Label Winter Seriesi
Urriko Azken Astelehenaren jaia ez ezik, Gernika-Lumon beste ekitaldi oso garrantzitsu bat ere bizi izan zen urriaren 28an: 2024-25eko Eusko Label Winter Seriesen hasiera. EITBk, astelehenero, txapelketako partida guztiak ematen ditu.
2024/11/01 - 09:46
Eusko Label Winter Series txapelketaren bigarren jardunaldia, gaur gauean, ETB1en eta eitb.eus-en
Olharan-Zabala vsUrrutia-Basque partida jokatuko da 2.jardunaldian. Ez ezazu galdu Eusko Label Winter Series txapelketaren 2. jardunaldia Gernikatik, gaur, 22:15ean, ETB1en eta eitb.eus-en.
2024/10/31 - 15:57
Zenbateraino ezagutzen dute elkar Xabi Barandikak eta Imanol Lopezek?
Erronka berezia jarri diegu Xabi Barandika eta Imanol Lopez puntistei, Eusko Label Winter Series Txapelketaren edizio honetan. Elkar zenbateraino ezagutzen duten jakiteko galdetegia egin dute.
2024/10/29 - 22:21
Eusko Label Winter Serieseko 1. jardunaldiko jokaldirik onenak
Eusko Label Winter Serieseko 1. jardunaldiko tanto onenen protagonistak Aritz Erkiaga eta Johan Sorozabal izan ziren.
2024/10/29 - 16:28
Erkiaga-Ibarluzea eta Urreisti-Gorka bikoteak izan ziren nagusi
Eusko Label Winter Series txapelketako lehen jardunaldia abiatu zen astelehenean Gernikako Jai Alai pilotalekuan, bi partidarekin. Erkiaga-Ibarluzea eta Urreisti-Gorka bikoteak nagusitu ziren.
2024/10/29 - 11:27
Eusko Label Winter Series: Erkiaga-Ibarluzea vs Johan-Lekerika partidako estatistikak
Eusko Label Winter Series txapelketako lehen jardunaldiko datuak eta estatistikak bildu ditugu bideo honetan. Erkiaga eta Ibarluzea izan ziren nagusi.
2024/10/29 - 02:21
Erkiaga-Ibarluzea eta Urreisti-Gorka bikoteak, garaile Eusko Label Winter Serieseko lehen jardunaldian
2024-2025 Eusko Label Winter Series abian da. Txapelketari ekiteko bi partida jokatu dira. Erkiagak eta Ibarluzeak mendean hartu dute Johan-Lekerika bikotea, eta Urreisti-Gorka bikotea nagusi izan da Goitiaren eta Del Rioren kontra.
2024/10/29 - 02:10
Eusko Label Winter Serieseko Goitia-Del Rio vs Urreisti-Gorka partidaren laburpena
2024-2025 Eusko label Winter Series txapelketa urriaren 28an hasi da. Lehen jardunaldiko bigarren partidan Urreisti-Gorka bikotea nagusi izan da Goitiaren eta Del Rioren aurka (12-15, 15-9 eta 2-5). Bideo honetan duzu ikusgai neurketaren laburpena.
2024/10/29 - 02:10
Eñaut Urreisti: ''Frontoia beteta eta Winterra garaipen batekin hasita, oso pozik nago''
Eñaut Urreisti eta Gorka Sorozabal hiru setetan gailendu zaizkie Alex Goitiari eta Julen del Riori, Eusko Label Winter Series txapelketako lehenengo jardunaldian: 12-15, 15-9 eta 2-5.
2024/10/29 - 00:50
Eusko Label Winter Serieseko Erkiaga-Ibarluzea vs Johan-Lekerika partidaren laburpena
2024-2025 Eusko label Winter Series txapelketa urriaren 28an hasi da. Lehen jardunaldiko estreinako partidan Erkiaga-Ibarluzea bikotea nagusi izan da Johanen eta Lekerikaren aurka (15-14 eta 15-10). Bideo honetan duzu ikusgai neurketaren laburpena.
2024/10/29 - 00:50
Erkiaga eta Ibarluzea: ''Lehenengo seta irabazita, bigarrenean erosoago jokatu dugu''
Aritz Erkiaga eta Ion Ibarluzea 15-14 eta 15-10 gailendu zaizkie Johan Sorozabali eta Unai Lekerikari, Eusko Label Winter Series txapelketako lehenengo jardunaldian.
2024/10/29 - 00:40
Pilota guztiz apurtu da Winter Serieseko Erkiaga-Ibarluzea vs Johan-Lekerika partidako 2. jokoan
2024-2025 Eusko label Winter Series txapelketako Erkiaga-Ibarluzea vs Johan-Lekerika bikoteen arteko partidako bigarren jokoan, 7-7 berdinduta zeudela, pilota guztiz txikituta geratu da.