Plazandreak
2024/08/06 - 02:35
Miriam Arrillaga, Lau T'erdiko txapelduna: ''Final oso gogorra aurreikusten nuen, eta horrelakoa izan da''
Aginagako atzelaria 18 eta 13 gailendu zaio Miren Larrarteri, "Plazandreak" saioko hirugarren ekitaldiko Lau T'erdiko finalean.
2024/08/06 - 02:30
Amaia Aldai eta Nora Mendizabal: ''Laurok maila ona eman dugu''
Amaia Aldaik eta Nora Mendizabalek "Plazandreak" saioko hirugarren ekitaldiko binakako txapela irabazi dute, finalean Goiuri Zabaleta eta Enara Gaminde 22 eta 21 mendean hartuta.
2024/08/05 - 12:25
''Plazandreak'' saioko final handiak, gaur gauean, ETB1en eta eitb.eus atarian
Binakako txapelketan, Aldai-Mendizabal eta Zabaleta-Gaminde aurrez aurre izango ditugu. Eta lau t'erdikoan, berriz, Arrillaga Larrarteren aurka neurtuko da. Ez galdu partidok, ETB1n eta eitb.eus atarian, 22:30etik aurrera.
2024/08/04 - 13:27
Arrillaga eta Larrarte, ''Plazandreak''eko Lau t'erdiko txapelaren bila
Miriam Arrillagak eta Miren Larrartek jokatuko dute "Plazandreak"eko Lau t'erdikoaren finala. Txapela lortzeko lehia abuztuaren 5ean, astelehenean, ikusi ahalko da ETB1en eta eitb.eus-en, 22:30ean.
2024/08/04 - 13:17
Zabaleta-Gaminde eta Aldai-Mendizabal, ''Plazandreak''eko finalerako prest
Goiuri Zabaletak eta Enara Gamindek osatutako bikotea nor baino nor gehiago ariko da Amaia Aldairen eta Nora Mendizabalen kontra "Plazandreak"eko binakako finalean. Abuztuaren 5ean, astelehenean, "Plazandreak"eko finalak ikusgai izango dira ETB1en eta eitb.eus-en, 22:30ean.
2024/08/02 - 17:56
Dena prest ''Plazandreak'' txapelketaren finalerako
Goiuri Zabaletak eta Enara Gamindek Amaia Aldai eta Nora Mendizabal izango dituzte aurkari binakako finalean. Lau t'erdiko txapelketan, berriz, Miriam Arrillagak Miren Larrarte izango du zain finalean, abuztuaren 5ean.
2024/07/23 - 19:51
Zabaleta-Gaminde vs Aldai-Mendizabal eta Arillaga vs Larrarte, ''Plazandreak'' saioko finalistak
Goiuri Zabaletak eta Enara Gamindek osatutako bikoteak Amaia Aldai eta Nora Mendizabal izango ditu aurkari abuztuaren 5eko "Plazandreok" saioko finalean. 4 t 'erdian, Miriam Arrillagak Miren Larrarte izango du aurrez aurre.
2024/07/23 - 02:22
Miriam Arrillaga: ''Saria handia zen eta oso gustora nago partidarekin''
Miriam Arrillaga Aizane Ibarrolari gailendu zaio (9-18) eta Miren Larrarteren aurka jokatuko du lau t'erdiko finala. Gipuzkoarra pozik agertu da finaleko txartelarekin, baina neurketa "oso gogorra" aurreikusten du.
2024/07/23 - 02:19
Zabaleta-Gaminde, binaka, eta Arrillaga, 4 t'erdian, "Plazandreak" saioko finalera
Lehendabizikoek Amaia Aldai eta Nora Mendizabal izango dituzte aurrez aurre abuztuaren 5ean jokatuko den finalean. Arrillagak, bere aldetik, Miren Larrarte izango du zain.
2024/07/23 - 02:18
Zabaleta-Gaminde: ''Txapelketa ona egin dugu eta finalerako sailkatu gara''
Goiuri Zabaleta eta Enara Gamindek "Plazandreak" saioko binakako finalerako txartela lortu dute, Leire Galeano eta Maddalen Etxegarairi 22-15 irabazita. Finalean Aldai-Mendizabal bikotea izango dute aurkari.
2024/07/22 - 12:13
''Plazandreak'' saioko laugarren jardunaldia, gaur, ETB1en eta eitb.eus atarian
Bizi ligaxkako azken jardunaldiaren emozioa gaur, Bilboko Esperantza pilotalekutik. Binakako partidan, Zabaleta-Gaminde eta Garai-Galeano bikoteak neurtuko dira lehenik, eta ondoren, lau eta erdikoan, Ibarrola Arrillagaren kontra arituko da. 22:30etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus atarian.
2024/07/16 - 02:30
Miren Larrarte: ''Defendituz tokatu zait partida aurrera ateratzea; atera dut, eta gustura''
Bidaniako pilotariak Madalen Etxegarai menderatu du, 18-14, "Plazandreak" saioko hirugarren jardunaldian, eta, horrenbestez, final handirako sailkatu da, lau t'erdikoan.
2024/07/16 - 02:30
Arrizabalagak eta Capellanek garaipena eskuratu dute, 22-11, eta "Plazandreak" saioko finalean egon litezke
Aurrelari bizkaitarrak eta atzelari errioxarrak Arraiza eta Galeano hartu dute mendean, 22-11, txapelketako hirugarren jardunaldian. Lau t'erdikoan, Larrartek finalerako sailkatzea lortu du, Etxegarai 18-14 menderatuta.
2024/07/16 - 01:47
Arrizabalaga-Capellan: ''Hurrengo partidan, sufrituko dugu: tantoz tanto egongo gara, eta ea''
Gernika-Lumoko aurrelariak eta Santo Domingo de la Calzadako atzelariak garaipena lortu dute "Plazandreak" saioko hirugarren jardunaldian, eta, beraz, finala jokatzeko aukerak dituzte; hori bai, laugarren eta azken jardunaldian jokatuko den partidari begira izan beharko dira.
2024/07/09 - 02:21
Zabaleta-Gamindek erakustaldia eman dute Aldai-Mendizabalen aurka (13-22)
Bikote gaztea aurkariak baino askoz gehiago izan da, eta argi utzi dute aurkari txapela lortzeko hautagai sendoak direla. Lau t’erdikoan, Miriam Arrillaga atzelariak Maddalen Etxegarai gainditu du 12-18.
2024/07/09 - 01:35
Goiuri Zabaleta eta Enara Gaminde: “Txapelketa motza izanda, puntua ateratzea oso garrantzitsua da”
Zabaleta eta Gaminde bikotea 22-13 gailendu da "Plazandreak" saioko bigarren jardunaldia Aldai-Mendizabalen aurka. Bilboko Esperantza pilotalekuan hasieratik nagusi izan dira.
2024/07/08 - 23:44
Miriam Arrillaga: ''Opari asko egin dizkit''
Arrillagak bere lehenengo puntua lortu du, "Plazandreak" saioko bigarren jardunaldiko Lau t'erdiko partidan Maddalen Etxegarai 12-18 mendean hartuta.
2024/07/05 - 12:34
''Plazandreak'' saioaren bigarren jardunaldia gaur, ETB1en eta eitb.eus atarian
Binakako txapelketan Aldai-Mendizabal eta Zabaleta-Gaminde arituko dira. Lau t'erdikoan, aldiz, Etxegarai Arrillagaren kontra. ETB1en eta eitb.eus atarian ikusi ahalko da 22:30etik aurrera.
2024/07/02 - 02:06
Aldai-Mendizabal bikotea eta Miren Larrarte garaile, "Plazandreak" saioaren lehen jardunaldian
Amaia Aldai eta Nora Mendizabal 13 eta 22 gailendu zaizkie Olatz Arrizabalaga eta Andrea Capellani. Miren Larrartek, aldiz, Aizane Ibarrola gainditu du Lau t’erdikoan, 9 eta 18.
2024/07/02 - 02:01
Miren Larrarte: ''Hasieran oso lotuta egon naiz''
Miren Larrarte 9 eta 18 gailendu zaio Aizane Ibarrolari "Plazandreak" saioko lehen jardunaldian jokatutako Lau T'erdiko partidan.